Finantza kontraboterea

Egun hauetan iritsi da nire eskuetara Europako Parlamentuko 70 bat kidek, kolore gehienetakoek bidenabar, joan den ekainean sinatu duten adierazpena non finantzen alorrean bankuen eta antzekoen jarrerei kontrapuntua jarriko dien eta bestelako iritzia landuko du(t)en GKEak sor daitezen aldarria egiten du.

Honatx testua euskaraz jaso bezala emana:

“Geu,

Europako kargu hautatu gisa, finantza merkatu eta bankuak arautzeko
eginkizunarekin, egunero igartzen dugu finantza eta banku industriak
egiten duen
presioa sektore hori arautzen duten legeetan eragiteko.

Enpresa
horiek
haien ikuspegia entzunaraztea eta legegileekin eztabaidatzea ez da
harritzekoa. Baina, gure iritziz, lobbying jarduera horren ahalmena
eta
horren aurkako esperientzia faltaren artean dagoen desoreka arrisku
nabaria
da demokraziarentzat. Egiaz, lobbying jarduera hori beste
batzuenarekin
orekatu beharko litzateke.

Ingurugiro
eta
osasun publikoan, gobernutik kanpoko erakundeek (GKE) berezko
esperientzia
garatu dute, korporazioek dutenaren aurrean ikuspegi ezberdina ematen
duena.
Gauza bera gertatzen da politika sozialetan eta industria
harremanetan,
enplegugileen ahotsa sindikatuek orekatzen dutelarik. Eztabaida hauek
ikuspegi ezberdinak entzuteko aukera ematen diete kargu publikoei.
Baina
finantza jardueran ez da horrelakorik gertatzen. Ez sindikatuek eta ez
GKEek
ez dute garatu bankuen esperientziari aurka egiteko gai den ezer.

Hori
dela eta,
gaur egun ez dago gizarte zibilean kontrabotere nahikorik.

Hutsune
honek
ez du baztertzen guk geuk gure berezko esperientzia gara dezagun,
sektorearengandik autonomoa dena, ez eta gure lana egin dezagun, baina
desoreka hau, gure ustez, arrisku nabaria da demokraziarentzat.

Desoreka
hau
elite politiko eta finantzarioen artean dagoen lotura eta hurbiltasun
handian
kokatu behar da.

Gauza
jakina
da Estatu Batuetan Goldman Sachs eta gobernuaren artean dauden
harreman eta
loturak. Baina hurbiltasun hori ez da txikiagoa Europan. Hurbiltasun
honen
ondorioz, finantza sektorearen argumentuei norabide bakarreko arreta
sor
daiteke eta erabakiak influentzietatik aske hartzeko politikoen
gaitasuna
nabarmen oztopatzen da. Egiaz, finantza egituren krisialdiari eman
beharreko
erantzun politiko egokiaren faltak populismoa elika dezake, emozioetan
oinarritutakoa, arrazoietan baino gehiago.

Hori
dela eta,
finantza eta bankuen araupenaz arduratu behar diren hautaturiko
Europako
kargu gisa, dei egiten diogu gizarte zibilari (GKEak, sindikatuak,
ikertzaile
akademikoak, think-tanks, …) gobernutik kanpoko erakunde bat edo
batzuk
sortzeko asmoz antola dadin. Honen helburua, eragile handiek (bankuek,
aseguru erakundeek, hedge funds, etab. …) finantza merkatuetan
dituzten
jardueretan expertise alternatiboa garatzea izango litzateke. Bai eta
azterketa hau modu egokian komunikabideei jakinaraztea.

Ildo
politiko
ezberdinetako hautatutako ordezkariak izanik, iritzi ezberdinak izan
ditzakegu hartu beharreko neurriei buruz.

Hala
ere, bat
etortzen gara iritzi publikoan sortarazi nahi dugun arreta handiago
honetan
demokraziaren kalitaterako arrisku honi buruz.

Europako Parlamentuko kide guztiak eta parlamentu
nazionaletako
kideak gonbidatzen ditugu gure dei honekin bat egiteko.

 

2010eko

Ekaina.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude