Azpizuna

Aurreko ostiralean Argia sariko ekitaldian sarituak izan ziren Luzien Etxezaharreta eta Jakes Casaubon izen nituen mahaikide. Luzienek jateko ginen menuari begiratu eta ‘azpizuna’ zer ote zen galdetu egin zidan. ‘Solomillo’ esan nion eta frantsesez nola esaten zen ideiarik ez nuela gaineratu. Jakesengana jiratu zen eta hari galdetu zion. Hark azaldu zion eta adarra jo zion esanez lapurtarrak laborantzaz ez-jakinak direla. Jakes baxenafarra da, Izurakoa, Zuberoako mugatik gertukoa.

Jakesek zehaztasun bat erantsi zion azalpenari: longe de pourceau. Akordatu nintzen orduan Itsasondoko Urkia bailarako Domingotegiko Jesusa nire amaginarreba zenaz, ‘azpixune’ harentzako txerriarena baitzen: txekorrarena ‘solomilloa’. Horretan ari nintzela esaera zahar bat jaulki zuen Jakesek, hitzez hitz gogoratzen ez dudana eta txerria hildakoan azpizuna erretoreari ematen zitzaiola esaten duena. Antzekoa entzuna nion neronek Jesusari, behin baino gehiagotan.

Euskal Herria ustez hain handia eta izatez hain txikia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude