Barraondoko elkarrizketak (XXI)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2013-03-24 19:33

- Atsaldeon hi! Zer moduz?

- Ba erreta, oso erreta!!

- Ze pasatzen zaik ba?

- Ze pasatzen zaieken? Ez al haiz udalaren azkenekoaz enteratu?

- Ta ze in die ba?

- Ba txoznak etxe azpian jarri! Gutxi iruituko zaik…

- Bueno azpian… Zubin zijotzek ezta? Tabernan ondon. Bazian garaia herrira apur bat gerturatzeko…

- Nola? Zoratuta hao hala?

- Joe hi… Azken urtetan gertatzen ari ziana ikusita erabat ulertzekoa iruitzen zaiek. Han txokon ahaztuta jarraitu ezkero desagertu ingo zituan azkenen. Joan deken urten dirue galdu zien txozna jarri zien elkarte gehienek…

- Eta nere errua al dek hori? Gainea, mozkor guztik etxe azpin eukiko dizkiat oain…

- Bai, tabernata juten ditukenak fin-fin ibiltzen dituk…

- Baino ez dek jende berdine…

- Gu ibiltzen gintuan ba bat garai baten…

- Ta nola ibiltzen gintuan…

- Festak festak dituk hi… Urten bi asteburu besteik ez dituk. Gainea, kalen eoten deken bronkakin ez diat uste gehiegi somatuko dekenik ezberdintasune…

- Hik esaten dek hori… Hobena, betiko lekun jartzea ta lixto! Inorri enbarazurik egin gabe.

- Betiko lekun? Gogoratzen al haiz nun eoten zituan garai baten?

- Bai, matadero hasieran… Ederrak botatakok gaituk han…

- Ba oaingo distatzia berdinea zerean hire etxetik.

- Baino… Ez dek berdine!

- Zer? Txoznak, edo hi?

- ...


Utzi iruzkina: