Gutxiengo aktiboa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-02-01 10:19

Moscoviciren arabera, gutxiengo aktiboa da indarrean dauden arauen kontrako taldea, bere buruaren gaineko kontzientzia duena eta barne antolaketa maila bat duena. Definizio horretan ez da jende gutxien duen taldea izan behar derrigorrez; aitzitik, haren ezaugarri nagusiena da boteretik kanpo egotea.

 

Gutxiengoa aktiboa edo ez-aktiboa izan daiteke. Aktiboa izateko beharrezkoa da bere buruaren gaineko kontzientzia izatea: helburuak ezagutu, mugak eta indarrak ezagutu.

 

Gutxieneko antolaketa ere izan behar du, funtzionamendu arau batzuk sortu behar ditu.

 

Gutxiengoen elementu batzuk euren arrakastarako gakoak dira:

 

  1. Pentsatzen dena eta kanpoko zeinuen (hitzak, ekintzak) arteko erlazioaz kontziente izatea eta koherente izaten saiatzea, ziurtasuna transmitituz.

  2. Mezuaren jasotzaileak nahasterik izan ez dezan, seinale sistematiko eta trinkoak erabiltzea. Berdina errepikatzea hitz eta ekintza ezberdinekin, ez ateratzea aurrez finkatutako portaeratik.

  3. Gatazkak irauten duen bitartean, hitzak eta ekintzak esangura aldatu ez dezaten ziurtatzea.



Baina garrantzitsuena da euren portaeren estiloa. Bost estilo egon daitezke:

  • Esfortzua: esfortzu handiena egin duela transmititzen duenak bere buruarengan eta bere iritzietan sinistzen duen irudia ematen du.

  • Autonomia: mezu-emaileak bere interesen kontrako iritziak agertu ditzake eta horrek ematen dio sinisgarritasun morala.

  • Zurruntasuna: planteamenduak aurkezteko zurrun agertzea eta negoziaziorako zirrikitu gutxi uztea.

  • Ekitatea: alde guztiak berdin tratatzen saiatzea.

  • Trinkotzea: mezu sinple, koherente eta sistematikoa.

Estilo hauetako bati eusteak fruituak ematen ditu, baina berrikuntza soziala lortu nahi bada, estilorik eraginkorrena trinkotzea ei da.

Eta honek guztiak zer zerikusi du euskalgintzarekin eta euskararen biziberritzearekin?


Utzi iruzkina: