Goierri kirol elkartearen saskibaloi saila 50. urteurrena ospatzen ari da eta bihar erakusketa bat irekiko dute Juan de Lizarazu aretoan. Bertan, mende erdi honetako ibilbidea jaso dute, argazkien eta bestelakoen bidez. Inaugurazioa 19:00etan izango da. Erakusketa hilaren 31ra arte egongo da zabalik: asteartetik igandera, 17:30etik 20:30era.
Erakusketan mende erdi honetako argazkiak egongo dira ikusgai. Baita kamisetak, txandalak, egunkarietako artikuluak eta bideo bat ere.
Erakusketan jarriko dituzten gauzen artean bi txapel ere badaude. Gazteenek ez dute txapel horien berri, baina beteranoentzat oso bereziak dira. «Hirugarren Mailan jokatu genuen lehen urtean, taldearen izena brodatuta zuten txapelak buruan ateratzen ginen kantxara. Partida hasi aurretik gure zaleei botatzen genizkien. Baita kanpoko partidetan ere. Izan ere, garai hartan kanpoko partidetara ere joaten ziren. Partiden ondoren itzuli egiten zizkiguten, hurrengo jardunaldirako», gogoratu du Paco de Miguel beteranoak.
Erakusketako bi txapelak De Miguelenak eta Jose Luis Esnalenak dira. Esnal taldearen sortzailea da.
Txapel horiek oso bereziak dira eta urteurrena ospatzeko antolatu dituzten ekitaldiak ere bai. Hala, egitaraua aurkezteko ekitaldi handi bat antolatu zuten: German Monge Euskadiko federazioko lehendakariak, Leire Aranburu Gipuzkoako federazioko lehendakariordeak, Jon Luqui Urretxuko alkateak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak parte hartu zuten. 50 urte hauetako jokalari, entrenatzaile, delegatu eta presidenteak ere egon ziren.
Urteurreneko lehen ekitaldia bihar irekiko duten erakusketa da. Apirilaren 5ean, berriz, bi saskibaloi jokalari handirekin solasaldia egingo dute: Juanma Lopez Iturriaga bizkaitarrarekin eta Juan Antonio San Epifanio Epi aragoiarrarekin.
Epik Bartzelonan jokatu zuen eta zazpi liga, hamar Kopa, bi Errekopa eta Korac kopa bat irabazi zituen. 239 aldiz jokatu zuen Espainiako selekzioarekin eta lau joko olinpikotan parte hartu zuen.
Iturriagak zazpi liga, hiru Kopa, bi Europako Kopa, Errekopa bat eta Korac kopa bat irabazi zituen Real Madril taldearekin. 90 aldiz jokatu zuen Espainiako selekzioarekin. San Epi- fanio eta Iturriaga Daniel Ibartzabal Goierriko jokalari ohiaren eskutik etorriko dira Urretxu-Zumarragara.
Biharamunean, apirilaren 6an, Goierriren eta Ordiziaren gizonezkoen lehen taldeek derbia jokatuko dute Aldiri kiroldegian. Bi talde hauek EBA liga jokatzen ari dira.
Maiatzaren 1ean, berriz, Angel Jareñok eta Hugo Lopezek ikastaroa emango dute. Jareño Real Madrileko bigarren entrenatzailea izan zen urte luzetan eta egun 15 urtetik beherakoen Espainiako selekzioko bigarren entrenatzailea da. Jokalari gazteen formazioaz hitz egingo du. Lopez, berriz, Pablo Lasoren laguntzailea izan zen GBC eta Real Madril taldean. Egun, Suediako saskibaloi selekzioa entrenatzen du.
Amaia Valdemoro
Maiatzaren 11n Goierriren gizonezkoen lehen taldeak lagunarteko partida jokatuko du. Maiatzeko ekitaldiekin bukatzeko, Amaia Valdemorok hitzaldi bat egingo du. Valdemorok WNBA ligako hiru eraztun irabazi ditu. WNBA emakumezkoen NBA da. Bere ama urretxuarra da eta Iñaki eta Mila Madariagaren eskutik etorriko da. Bere hitzaldiaren eguna ez dago zehaztuta.
Ekainean bi txapelketa jokatuko dira: 14ean eta 15ean 3×3 txapelketa jokatuko dute eta 17tik 21era garai batean Gernikako Arbolan jokatzen zen txapelketa gogoratuko dute. Txapelketa honetan beteranoek parte hartuko dute.
Oporren ondoren beste hiru ekitaldi egongo dira. Irailaren 14an bideo-joko zaleek FIBA2K19 txapelketa jokatuko dute. Egun handia urriaren 12an izango da. Izan ere, Goierrik 1969ko urriaren 12an jokatu zuen lehen partida. Taldearen historiari buruzko liburua aurkeztuko dute eta ondoren bazkaria egingo dute.
Bukatzeko, abenduaren 6, 7 eta 8an kadete eta haur mailako selekzio autonomikoen txapelketa jokatuko da Urretxuko Aldiri kiroldegian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.