Zumarragako Udalak ibilgailuen kontrol sistema berria jarri du lurpeko aparkalekuetan
Sistema berriari esker, banku-txartelarekin ere ordaindu daiteke. Energia aurrezteko, pantaila itzalita dago, baina edozein botoi sakatuta piztu egiten da. Hizkuntza aukeratu ahal da: euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa. Ondoren, “aparkatzea” botoia sakatu behar da, ibilgailuaren matrikula zenbakia idatzi eta “egiaztatzea” botoia sakatu.
Hileko eta asteko bonoak atera ahal dira da. Zelai Arizti parkeko aparkalekuan hileko bonoak 78,75 euro balio du eta geltokiko intermodalekoan 59,06. Ordu erdi aparkatzeak 20 xentimo balio du, ordubetek 60 xentimo eta bi orduk 1,10 euro.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide