ZUbertsotan bertso eskolak hasitako katearen zortzigarren begia Isuok jarri du, balizko etorkizunetik Urretxu-Zumarragari egindako begirada berezi batekin.
19977. Hong Kong
· Egilea: Isuo
Ume batek hartu zun
mago bat eskuan
ondoren pausatu zun
magoa zugan
jada galduta zeunden
bigarren puntuan
lasai zatoz nirekin
hirugarrenguan
magua goguan
gogua munduan
ez galdu zeruan
richter eremuan
esplikatukoizut
bigarren bertsuan
VK 26
H-5 10-A
Trenget 3-12
V-6 bla bla…
ta hau konpontzerikan
dagoeneko ba al da?
bai, bai, zatoz laguntxo
ez sakatu galga
hartu ta ez laga
maitatu ahal bada
biderketen taula
ez izan ahula
non daukazu
amets berrien glandula?
Beno aitor dezadan
dena txantxa bat zen
nolabait esateko
ez nago hemen
nere gorputza dago
gaur kalebarrenen
baina nere arima
ez dauka barrenen
uler dezazuen
CC. menden*
bizi naiz Hong Kong-en
ahal dudan ondoen
hola eiten deu bertsotan
etorkizunen
Urretxu-Zumarraga
udal bat da noski
eta alkatea da
ROBOT EROSKI
lip dub-en asuntoa
zahartu da gaizki
jada ez da erretzen
elektronikoki
tabako, goxoki
konbutxa ta ogi
esporadikoki
janez zenbait mongi
hemen ere batzuk
bizi gara ongi
*Zenbaki erromatarrak. CC=200.