Astelehenean Urretxuko Mugikortasun Jasangarri Planaren diagnostikoa eta lehen ondorioak aurkeztuko dituzte. Aurkezpena 18:00etan izango da, udaletxeko portaloian.
Planaren lehen fasea egin dute dagoeneko: datuak bildu dituzte kameren, neurketa gailuen eta herritarrei egindako inkesten bitartez. 500 bat urretxuarrek erantzun dute inkesta. Udalak eskerrak eman nahi dizkie inkesta bete duten pertsona horiei eta herritar guztiak asteleheneko ekitaldira gonbidatu ditu.