ZER DA LEKAIO KULTUR ELKARTEA? Gure herriaren kultura maitatzeaz gain herri honetan kultur adierazpen desberdinak mantendu eta aurrera egin dezaten sortu den taldea. Lehenago zeuden oinarriak aprobetxatu eta oztopoen gainetik eraberriturik eta berrindarturik dagoen taldea.

2010/07/17

UDALBILTZA AURRERA!!!

LEKAIO kultur elkarteak bat egin du UDALBILTZA ASKE! aldarrikapenarekin. Horrela, Bilboko manifestazioan han izan ginen gure estandartearekin batera.
Udalbiltzako langileak, eta arduradunak aske nahi ditugu,bide batez Euskal Herriaren eraikuntza prozesuan UDALBILTZA erakundearen berregituraketa behar beharrezkoa jotzen dugu.
AURRERA UDALBILTZA, BAI EUSKAL HERRIARI!!!