2008/01/19

Banderolen ekimena: Guk independentzia lau haizetara


Urriaren 12an Iruñean iragarri genuen bezala, EAE-ANVk martxoan egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan parte hartuko du. Independentziaren aldeko mezua Espainiara eramateko konpromisoa hartu dugu, Euskal Herria nazioa dela adierazi eta Euskal Estatua sortzeko bidean bat egiten dugun guztion ahotsa entzunarazteko.Euskal Herrian dagoen INDEPENDENTZIAREN aldarria estatu espainoleko bihotzera eramango dugu martxoak 9ko hauteskundetan.ANV/EAE alderdiak hauteskunde horietanegotea bezain garrantzitsua, gure herrian, Euskal Herrian, babesa eta indarra jasotzea izango da. Zentzu honetan, “GUK INDEPENDENTZIA LAU HAIZETARA banderolen ekimena” aurkeztu nahi dizuegu. ANV/EAE alderdia erasotua dagoen honetaneta INDEPENDENTZIA zaleon ordezkaritza eta ahotsa ito nahi duten honetan, ezinbestekoa da herritarrak babesa eta atxekimendua adieraztea.

No hay comentarios: