Maddiren jaiotza

amagaia 1456130719897 Predictor: positive | 2007-11-03 19:33
5

Urriaren 26an, arratsaldeko 6:05ean jaio zinen. 3.195 kg-ko neskatila beltzaran eta jenio bizikoa. Pare bat orduz itxaron behar izan genuen elkar ezagutu aurretik, ordu luzez egon ondoren nahikoa dilatatu ez nuenez kirofanora eraman behar izan baininduten zesarea egitera.

Gelara iritsi orduko nire bularrean jarri zintuzten eta gogo biziz ekin zenion zurrupatzeari, aiton-amonak eta erizaina bera harritu zituen indarra erakutsiz. Zaila zait nire orduko sentsazioa zein zen adieraztea. Anestesiagatik nahasi xamar nengoen, hunkiturik, ondoan neukana neure barnetik atera zela sinistu ezinean; arrotz ere sentitu zintudala aitor dezaket orain, astebete igaro eta beste ezer baino nireago zarela sentitzen dudan honetan.

Ebakuntza dela eta, ezin izan dizut nahi beste arreta eskaini, eta askotan, inutila eta errudun ere sentitu naiz, zure bizitzako lehenengo egunetan amaren besoetan gutxi xamar egon zarelako. Aitatxo ibili zaizu kontsolatzen, pasiatzen, kantatzen...berarekin lotura handia egingo zenuen egun hauetan, beraz, gaitzerdi.

Orduak eman ditzakegu orain zuri begira; niri berdin ateratzen zaizkit irrifarra eta malkoa (hormona-dantza orain ere bai...). Oraindik ez nago guztiz osaturik, baina zuri begira edozein gauzak merezi izan duela pentsatzen dut.

Gezurra dirudi; urrun eta, aldi berean, oso gertu iruditzen zait predictorraren arrosa kolorea ikusi nuen eguna, blog honi ekin nion eguna. Orduan auskalo noiz arte izango zen esan nuen. Gaur da egun hori. Barrena hustutzeko baliagarria izan zait askotan, horregatik ez dakit  noiz edo noiz bueltatzeko tentazioa izango ote dudan...

borthuzai

borthuzai 2007-11-04 16:55 #1

ZORIONAK! a ze poza eman didazun niri ere!
txiki-txikia izango da orain, baina hori bai dela munduko gauzarik handiena :-)

katixa

katixa 2007-11-04 21:12 #2

Urtebetetzea konpartituko dugu, ia-ia.
Zorionak!

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2007-11-05 08:36 #3

Nire zorionik beroenak!

haritz

haritz 2007-11-06 08:53 #4

Zorionak!

jaio

jaio 2007-11-06 13:21 #5

Zorionak!

Utzi iruzkina: