Esgintze nokturnoak eta beste hainbat komeri

kelernation 1456150382700 Keler Nation | 2007-09-14 17:16

Esnatzea gauza ederra da eta egunero egiten dugun bitartean, ez goatz gaizki. Gaurkoan ordea, esantze arraroa izan dut. Ohetik jeiki, eskubiko hanka lurrean jarri (ez naiz beraz ezkerrekoarekin altxatu) eta zutitu egin naiz. “Ay!”, mina; eskubiko txorkatilak ezaguna dudan min bat adierazi dio nire nerbio sistemari. Ezaguna dut bai nire bizian zehar (ez luzeegia), makina bat esgintze izan ditudalako baina... nola da posible! Atzo oheko izara artean murgiltzean ez nuen esginzerik! Eta atzokoa ez zen ostegun tonto horietako bat izan (badaezpada, nahiko begitankorra izaten baita jendea).

Gogora etorri zait nire burua bainuhontzian lo esnatu nuen gau hura… eta nire lotasunean hozkailu barrura pixa egiten esnatu nintzenekoa. Zer demontretan aritu ote naiz gaur gauean? Ez dakit baina esgintze bat dut eskubiko txorkatilan. Ea nor den medikura esplikazio honekin joaten den txapelduna!


Utzi iruzkina: