Elkano (Aia): kaikua behar da izan!!!!

No profile photo Lutz Long jauzilariaren toalla | 2009-04-05 20:22

Nik ez dakit zein kaikurena den errua, baina gauza asko ez dira batere erraz ulertzen!!

Aian (beno, Aia eta Zarautz arteko mugan) bada Elkano izeneko auzo eder bat: baserri eder pare bat, jatetxe itsusi porrokatu bat, eta argazkian jartzen dizuedan ermita ikusgarri hori dauzka. Niri behintzat ikusgarria iruditzen zait, gotorra, nortasun handikoa, zapore historiko mamitsukoa.

Ba, kontua da, norbaiti okurritu zaiola autobusen informazioa erakusteko kartel luminoso bat, argi gorri biziekin inguruaren oreka inarrosten duen kartel bat, jartzea ermitaren aurre-aurrean, goiko argazkian itzal bertikal hori dagoen txokoan bertan. Ez dakit asko kostatzen ote zen kartel argitsu hori zabor-edukiontziak eta iturria dagoen lekuan jartzea; alegia, inolako kalterik egiten ez duen lekuan.


Utzi iruzkina: