Abisu horia gaurko, haize zakarragatik

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko mai. 8a, 11:09

Euskalmetek abisu horia ezarri du gaurko, domeka, haizeagatik. Haizeguneetan hego-ekialdeko haize-boladak 100 km/h ingurukoak izan daitezkeela ohartarazi du eta abisu horia gauerdira arte mantenduko da gune horietan. Gune ez haizetsuetan, berriz, 15:00ak arte iraungo du abisu horiak. Datozen egunetarako eguraldi iragarpena ere bidali du Euskalmet-ek.

Hauxe da Euskalmet-ek bidalitako eguraldi iragarpena:

Domekan

Zerua hodeitsu agertuko da, tarteka oso hodeitsu. Noizbehinka zaparrada txikiak botako ditu, zenbait lekutan ertainak izango dira eta trumoiak joko du, bereziki egunaren bigarren partean eta barnealdean. Hego-ekialdeko haizea bizi ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Tenperatura maximoetan, aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira barnealdean eta gutxi igoko dira kantauri isurialdean.

Astelehenean

Zerua tarteka hodeitsu agertuko da. Noizbehinka zaparrada txikiak botako ditu, zenbait lekutan ertainak eta trumoiak joko du, bereziki egunaren bigarren partean eta barnealdean eta bertan baliteke noizbehinka gogorrak izatea. Hego-osagaiko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin haizeguneetan egunaren lehenengo partean. Tenperatura minimoetan, aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoak gutxi igoko dira barnealdean eta aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira kantauri isurialdean.

Martitzenean

Goiz-lanbroa. Zerua hodei gutxirekin agertuko da. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta noizbehinka zaparrada txikiak botako ditu, zenbait lekutan ertainak izango dira eta trumoiak joko du. Hego-osagaiko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin mendi inguruetan egunaren lehenengo partean. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira eta maximoetan, aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira.

Eguaztenean

Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu agertuko da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, aukera handiagoarekin eta sarriago kantauri isurialdean. Goizaldean hego-osagaiko haizea ahul ibiliko da eta goizean ipar-mendebaldetik finkatuko da ahul-bizi. Tenperatura minimoetan, aldaketarik ez eta maximoak nahikoa jaitsiko dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak