Apur dezagun katea

Apur dezagun katea – Balizko soinu banda

Musikak eszena eraikitzen duela uste dut eta gaur soinu banda bat sortu diot, asmatutako istorio bati   Abestien zerrenda: > Hard day's night, The Beatles 2:32 > Lotan nago, txikia izanik bilduma 2:08 > Take it easy, Hopeton Lewis 2:54 > Bye-Ya, The Thelonious Monk quartet 6:03 > Zapata gorrien pasodoble eta adagioa, Karlos Gimenez…

Musikak eszena eraikitzen duela uste dut eta gaur soinu banda bat sortu diot, asmatutako istorio bati

 

Abestien zerrenda:

> Hard day’s night, The Beatles
2:32

> Lotan nago, txikia izanik bilduma
2:08

> Take it easy, Hopeton Lewis
2:54

> Bye-Ya, The Thelonious Monk quartet
6:03

> Zapata gorrien pasodoble eta adagioa, Karlos Gimenez
5:53

> Denok ala inor ez, MAK (Musika Armatuaren Komandoa)
3:42

> Leopard skin pill box hat, Bob Dylan
3:57

> Vivo sonhando, Bebel Gilberto
2:38

> Hard and strong, Alice Russel

4:05

> Gaueko buruko mina, Zarama
3:00

> Maria Elena, Cesaria Evora
3:31

> Mermaid, Sade
4:23
> Femme Fatale, The Velvet underground
3:08

 

Asmaturiko istorioa osorik:

       Eguna amaitu da, gure protagonista lasai dago, bere buruarekin bakarrik dago azkenik. Zer nolako eguna izan du?
Protagonista esnatzen duen arma da ordularia, hala ere bizirik dago eta jeiki egingo da. Ez dira garai errazak… musikako artikuluak idazteaz ozta ozta bizi da, udan eskolara ez doan gaztetxoa zaindu behar du, etxeaz arduratu eta bikotea eta hirurentzat jatekoa prestatu. Erokeriarik ez egiteko beste kontrolatu du arnasa…

      Hamaiketakoak, piszinako motxilak eta bizikletak hartuta jarri dira polikiroldegira bidean. Igerilekuan daude, gaztetxoa ikastaroan dagoen artean aurrera atzera ibili da igerian, kloro usaina, etxera bueltatzeko unea iritsi den arte.
Egunaren erdian eguzkiak bere puntu gorena hartzen duen moduan hiriak bere indar handienaz eragiten ditu bertan bizi direnak, batidora erraldoia bailitzan. Bazkaria egin eta jateko orduan baretu ditu ansiak, abesten, jatekoei hozka zoroan.
Bazkalostea da eguneko tregua bakarra, bikoteak eta gaztetxoak ere lo hartu baitute, gorputz nekatuek ez dute soinurik ateratzen, urrunetik bezala aditzen da kafetera bat.

       Erosketak egitera joateko garaian, supermerkatuan, bultza egin diote gure protagonistari eta karroarekin gaztetxoari min eman dio, ez du bueltarik eman ezbeharraren egileak, ohiuak supermerkatuko megafonia dirudite, izozki bat oparitu diote hala ere gaztetxoari supermerkatuko langileek.

      Afaltzeko garaia iristeko desiratzen daude, telebista aurrean hartu dute lo bikoteak eta gaztetxoak, bihar lanera joango da bikotea eta despertadorea arma larria izango da hirurentzat, baina ordurarte, bere buruarekin bakarrik dago, lasai, azkenik.

 

Lagundu zabaltzen @ttanttakun, Facebook

Harremanetarako / Parte hartzeko:

Karmengo andre Maria 60 (Donostia) bilera irekia hileko lehen asteartea 20:00-etan

telefonoa 943322523  –  ttanttakunirratia@gmail.com

Podcast-ak (irratsaio guztien grabazioak):  ttanttakun.org/irratsaioak (entzun, deskargatu, emititu, eraldatu baina aipatu eta CC-rekin zabaldu, CC BY SA)

Eskerrak Beñat Jimenez

ADK ordutegia: Igandea 20:30tik aurrera

Leave a Reply