api 25, 09:30 Antzuola Eskoriatza
Eskoriatzako Zaldibar antzokian hasiko da gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. 19:00etatik aurrera zortzi bertsolari ariko dira nor baino nor gehiago; horien artean debagoiendar bat: Jon Mata antzuolarra.
api 23, 16:53 Eskoriatza
Beste urte batez, Ferixa Egunean larrain dantza egiten ikasteko saioak egingo dituzte maiatzean. Idoia Lahidalga dantza irakaslearen gidaritzapean, maiatzaren 7an, 14an, 21an eta 28an izango dira saioak –hasiberrientzat–, 19:00etatik 20:00etara bitartean, frontoian. Izena emateko, 636 78 59 71 telefono zenbakira deitu edo idatzi daiteke. Maiatzaren 21ean eta 28an, errepasoa egingo da.