Zapatuan hasiko dira Eskoriatzan Euskararen Egunaren bueltako ekintzak

Txomin Madina Milikua 2014ko aza. 26a, 20:12

Aurtengo berrikuntzetako bat da, Deba bailarako 'Kirola Euskaraz' programaren harira, abenduaren 3an spinning saio irekia egingo dutela euskal musika oinarri hartuta.

Gozatu euskara ahoan leloa aukeratu dute aurten Eskoriatzan Euskararen Egunerako, eta piruleta batekin irudikatu dute euskara ere erabili eta disfrutatzeko dela adierazteko.

Udalak eta euskalgintzan diharduten herriko eragileek elkarlanean prestatu duten egitarauari dagokionez, abenduaren 3an bakarrik ez, aurretik eta ostean ere hainbat ekitaldi egongo dira. Hala, zapatu honetan bertan, eta iazko bideari jarraituz, egun osorako egitaraua prestatu dute. Besteak beste, herri bazkariaeta Mihiluze erraldoia egingo dituzte. Domekan umeendako zine emanaldia egongo da, eta abenduaren 4an, kantujira.

Abenduaren 3an, bestalde, goiz partean plaza apaindu ostean,  arratsaldean pilatuko dira ekintza gehienak. Egun horretarako berrikuntza da, Deba bailarako Kirola Euskaraz programaren ekimenez, euskal musika oinarri hartuta spinning saio irekia egingo dutela. Egitarau osoa, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak