Azken aukera Joko Olinpikoetara sailkatzeko

Karkara 2016ko mai. 10a, 08:07

Orio Arraunketa Elkarteko Imanol Garmendia eta Ander Zabala Europako Txapelketan izan dira. Seigarren postuan bukatu dute txapelketa.

Imanol Garmendia eta Ander Zabala lemazain gabeko laukoan lehiatu dira asteburuan, Europako Txapelketan. Alemanian jokatu zen txapelketa, Brandemburgen. Oriotarrek seigarren postuan bukatu zuten A finalean. 

B finala irabazi egin du Jon Carazok, eta, zortziko sailkapen orokorrean zazpigarren bukatu dute. Jaime de Hazek, C finala irabazi eta hamahirugarren bukatu dute skull bikoan.

Maiatzaren 20, 21 eta 22an, Luzernan izango dira Orioko kideak. Rioko Olinpiadetara joateko azken txartela lortzeko estropada izango da. Azken zita horretan helburua lortu nahi dute oriotarrek, Joko Olinpikoetara sailkatu nahi dute.

Basque Team programako kide

Imanol Garmendiak eta Ander Zabalak kontratua sinatu dute Basque Teamekin. Akordioaren bitartez, bi tarteak goi mailako kirola sustatzen duen programan sartu dira. Orio Arraunketa Elkarteko bi arraunlariek arraunketa olinpikoaren aldeko apustua egin zuten, eta orain, buru-belarri ari dira aulki mugikorrean, Joko Olinpikoetara sailkatzeko lanean. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!