lunes, 29 de junio de 2009

Nolakoak gara txiletarrok?


Nolakoak garen txiletarrok? Nola ikusten gaituzten kanpotarrek? Nola ikusten dugun geure burua?

Ba, uste dut zaila dela deskribatzea, jende multzo guztien artean bezala, ez gara denok berdinak, baina, noski, badaude ezaugarri batzuk beste batzuk baino sarriagoak, edo behintzat badaude estereotipo batzuk.

Nire esperientziak dioenez (ikusi eta entzun dudan bezala) txiletarrok ahozabalak, muturrekoak, alferrak batzuetan eta lehiatsuak beste batzuetan, azkarrak, kokinak, azeriak, beldurtiak, kezkatiak, matxistak, gezurtiak, abegitsuak, lagun onak izateko ospe dugu. Nahasketa handia.

“Amerikako tigrea” gara. “Talca, Paris y Londres” esaten da (Talca Txileko herria edo hiria da). Arribistak ere bagara.

No hay comentarios: