lunes, 29 de junio de 2009

Nolakoak gara uruguaitarrok?


Uruguayko Oriental Errepublika oso gaztea da, gure jatorria oso ezaguna.

Lur honetara iritsi ziren etorkinek eta gelditu ziren indio gutxi batzuek eraiki zuten uruguayko gizartea.

Hasieran etorkin gehienak espainiarrak ziren, baita euskaldunak, portugaldarrak, Ingalaterrakoak ere. Gero, Italiakoak, frantziarrak, euskaldun gehiago, alemaniarrak, suitzarrak, eta abar.

Atseginak, adiskidetsuak, solidarioak dira gure topiko ezagunenak, hau esaten omen dute kanpotarrek.

Egia da gure herria oso irekia eta eskuzabala deka. Agian lehenengo

etorkinak bakarrik etorri zirelako eta elkarri laguntzen ziotelako.

Oso ohitura zabaldua da kanpotarrekin ongi moldatu eta laguntzea.

Bai nostalgikoak bai kexatiak ere, haien herritik deserrotzen ziren Europako etorkinen gurutzaketagatik.

Halaber, harro gaude gure urrezko iraganarekin, malenkoniatsuak eta nostalgikoak mito asko erabiltzen dugu gure identitate nazionala eraikitzeko: “Uruguay zilarrezko kikara”, “Amerikako Suitza”, “Maracana”.

XX. mendearen lehen erdian indartsuak ginen, autoestimu handia genuen. Gero mundua aldatu zen, gu ere bai eta mitoak denboran mantentzen dira.

Baina mitoak ez ezik, ongi hezitakoak eta kulturadunak izaten jarraitzen dugu.

Gure alfabetatze maila oso ona dela esaten da. Profesional, tekniko, eta artista askok arrakasta handia izaten dute kanpoan. Gure jendea ondo prestatuta dago eta oso trebea da, ondo moldatzen da bizimodu berrira eta kanpora joanez gero, oso solidarioa eta lagunartekoa izaten da.

Bai, ez gara batere puntualak, hori ere oso ezaguna da, baina xehetasun txiki bat besterik ez dela uste dut.

No hay comentarios: