jueves, 4 de junio de 2009

Yerba matearen ehiztaria



Gauez, ilun zenean “Yacy”k zeruan pasatuz, zerutik basoak ikusten zituen, urmaelak, ibaiak eta zingirak.

Egun batean, Yacik, Arairekin batera (hodeiarekin), “Kuaray”ri (eguzkiari) baimena eskatzea erabiki zuen lurrera jaisteko.

Hasieran “Kuaray”k ezetz esan zien, baina ondoren baimena eman eta joaten utzi zien. Horretarako baldintza bat jarri zien: ikusezinak izando ziren, baina gizatiarrek adinako kalteak izango zituzten arrisquen aurrean.

Horrela, egun batean, iluna iritsi zen, eta “Arai”rekin, zerutik ikusten zituzten tokiak bisitatu zituzten. Amaraunak egiten zituzten armiarmak behatu zituen, ibaiaren ur hotza sentitu zuten, euren eskuaz lur gorria haztu zuten.

Biak zor gelditzen ari ziren, eta horregatik ez zezaketen “Yaguarete”ren presentzia ohartu. “Yaguarete” k haiei segitu zien, isilka-misilka. Katukia goseak zegoen eta jan nahi zuen. Orduan emakumeak harrapatu nahi zituen, harramazkada batekin. Baina ehiztari gazte batek hori egitea galarazi zion. Bere geziak yaguaretea hil zuelako.

Emakumeak ikusezinak zirenez, hesitaría ez zen konturatu arriskutik salbatu zituela.

Gazte nekatuak zuhaitz-azpian atseden hartzea erabaki zuen. Eta loak hartu zuen

Arropa zuriak janzten zituzten jainkosak ehiztariren ametsean sartu ziren, eta hitz egiten hasi ziren. Yacyk bere tribura heltzen zenean, tribu-sarrerran zuhaixka bat aurkituko zuela esan zien. Eta bere hostoekin nola pestatu behar zuen infusioa ere bai.

Infusioaren helburua pertsonak elkartzea zela ere esan zien.

Esnatzean, eta bere etxera itzultzean, ehiztariak zuhaixka ikusi zuen, kanpamenduko sarreran. Eta jainkosak emandako jarraibideaz, kuia hutsune bat hartu ondoren, hostoak txikitu zituen, eta kalabaza-barruan jarri eta gero uraz bete zuen. Edari hori edan zuen kanabera txiki batekin. Arin-arin, edaria beste batzuekin erdibanatu zuen.

Horrela jaio zen matea, bake eta senidetasunaren sinboloa bezala, laguntasuna sustatzeko.


No hay comentarios: