Oñatin jokatuko duen azken partidua izango da Abel Barriolarendako egubakoitzekoa. Jokin Altunarendako, berriz, profesional moduan jokatuko duen lehena. Elkarrekin jokatu dute Merino eta Ezkurdiaren kontra. Sarrerak salgai daude Izarraitz, Aloña Mendi, Izarraitz eta Arrano tabernetan eta Txokolateixian. Partidua Oñatiko Zubikoa kiroldegian izango da, 22:00etan.
Abel Barriola eta Jokin Altuna pilotariek Merino II eta Ezkurdia izango dituzte arerio egubakoitzean Zubikoa kiroldegian jokatuko duten partidua. Partidu berezia izango da. Batetik, Barriolak Oñatin jokatuko duen azken partidua izango delako eta Altunarendako, berriz, profesional moduan Oñatin jokatuko duen lehena. Bestetik, Aloña Mendiren pilota sailaren 50. urteurrenaren barruan sartzen dela. Ekitaldi bat baino gehiago egingo dituzte urteurren hori ospatzeko eta hau izango da lehenengoa.
Partidu honen aurretik, promozioko binakako finalerdia jokatuko dute Arteagak eta Erasunek osatuko duten bikoteak Laso eta Iturriagaren kontra.
Sarrerak
Partidua ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude Izarraitz, Aloña Mendi, Izarraitz eta Arrano tabernetan eta Txokolateixian.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak