Oñatiko skatepark berria erabilgarri dago jada

Maite Txintxurreta 2017ko abu. 21a, 17:07

Enpresagintza fakultatearen ondoan patinatzeko instalazio berriak estreinatu ditzakete dagoeneko oñatiarrek. Lehendik zegoen bowlaren alboan arrapalak, kaxoiak edota U erdia bezalako elementuak dituen parkea bukatu berri dute.

Skatepark berria inguru horretan egiten ari diren jolasgunearen elementuetako bat da, baina ez bakarra; xake eta ping-pongeko mahaiak ere jarriko dituzte, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak