Saturday 7 June 2008

Jose Miel Barandiaranen Herensugea

Jose Miel Barandiaranek bere Diccionario de Mitologia Vasca-n (euskaratuta al dago?) Herensugeari ondoko definizio hau ematen dio: “genio diabólico que aparece en forma de serpiente”.
Hori kontutan harturik, XIX mendeko zenbait karlistak trenari burnizko herensugea deitzea (ikusi beheko sarrera) erabat justifikatuta zegoela esan daiteke.

Gaur egungo oposizioa AHTari antzeko arrazoietan oinarriturik al dago?
Ez dut hitz egiten azaleko arrazoiez: ardura ekologistak, gehiegizko gastuak...den-dena oso arrazoigarria. Ez, ni sakoneko sentipenez ari naiz, psikologiak azaltzen dituenak.

Kontsidera dezagun, alde batetik, sugearen esangura falikoa pentsamendu freudiarretan. Beste alde batetik, ezaguna da Elizak betidanik Emakumearen eta Sugearen artean planteatu duen kontrajartzea: "Elkarren etsai egingo zaituztet hi eta emakumea, hire eta haren ondorengotza; honek burua zapalduko "

Argi dago!!: XIX mendeko karlistek eta haien gaur egungo jarraitzaileek ezin dezakete onartu inolaz ere gure Ama Euskal Herria (makularik gabeko emakume txit birjina) izorratuta izan dadila Deabruak bidalitako Herensuge Lizun horrek.

Irakurketa erlijiotsua badu ere, nik ez dut egingo zeren eta neure antiklerikalismo osasungaitzari uzten saiatzen ari naizen.

No comments:

Locations of visitors to this page