domingo, 25 de octubre de 2015

Merkatuari Alter.natiba

Atzo Alternatiben Herria Bilbon.

Auzolan EH ez da atxiki,
Sakonago jo behar dela ikusten da.

"Ez merkatu alternatibo bat,
merkatuari alternatiba baizik:
herriak antolatuz burujabetza ".

Beraz...
gure bolara,
Ripa kaian egin genuen lanketa:

BuruJabetzaRANTZ
Auzolan mandala,
ekintza ARTibista,
Areatzaren ezker aldean ;)
 Biharamuneko galdera

"Bueno, ze?! Ein al deu zeozer?!

Batak:

"Hemen euria,
txoriak kantuz,
antzarra pasa da,
ta lurra,
batelaren antzera,
oin azpian kulunkan,
mugitzen ari da,
beraz...
baietz ematen du, jj"

Besteak:

"Azafrana loratzen hasten.
Hemen ERE zerbait mugitu da."
Tira ba...
Horrela bukatu dugu elkarrizketa:

"Agian ez dakigu oraindik atzo zer egin dugun... jj
Han zerbait jarrita utzi dugula iruditzen zait.
Eta utzitako energia ardatz horrekin jokatzen jarraitu dezakegula.
Noiz elkartuko gara basoan?"

Maite zaituztet, harrikada lagunak!
Lehen "alternatiboak" harrikada genuenak ginen, ezta?
Nola ari diren aldatzen gauzak, jj
Laister Begoñako Amari erreguka be ikusiko dugu baten bat,
hori bai, serio-serio, txosten-argazki-pankarta ta sakramentu guztiak lapikoan.


OHARRA:
BuruJabetzaRANTZ, Auzolan mandalari buruzko info gehiago
Revolución Integralek eskatu zigun artikuluan:
https://www.revolucionintegral.org/index.php/blog/item/60-auzolan-batzarre-comunal#itemCommentsAnchor


No hay comentarios: