jueves, 31 de marzo de 2016

Pepe Mujica, Gernika Saria?

Pepe Mujica, Uruguayko tupamaro eta lehendakari ohiari Gernika Saria?

Jatorrak izandakoa izan arren, bizitzak buelta asko ematen du, eta batzuk transgeniko bihurtzen dira. Gen aldaketatxo bat. Botereak eragin/erabilia.

http://www.berria.eus/albisteak/115788/ez_dago_gizon_ordezkaezinik_kausa_ordezkaezinetan_sinesten_dut.htm


"Jendeari ez zaio gustatzen bizitza guztian galtzea.  
Irabazteko apustua ere egiten du.
Babesa biderkatu egiten du ikusten duenean hutsaren hurrengo baino gehiago izateko aukera. 

Hori ote da ba Podemos ek Euskal Herrian jaso duen boto andana?

Ezin dugu beti utopia baten alde borroka egin, jendeak arazoak dauzkan bitartean". 

Esango nuke, jendea, arazoak akuilatuta abiatzen dela borrokara, eta "utopia", hau da, justizia bila. Tartean "etxeko-progre-jatorrak" nahastu ezean inorabidean. Mujica da etxeko-progre-jator eta apalaren paradigma.

Pepe Mujica, bere garaian borrokalaria izan zenik ez dugu hemen ukatuko;
ondoren 14 urte luzez preso egondakoa. Kontua da gero zer bilakatu zen.
Ze mutazio, ze gen aldaketa bizi izan duen, eta Uruguayko lehendakari garaian "transgeniko" izatekotan, ea Gernika Saria merezi duen.

"Bere presidentzia osoan nazioarteko ekonomia erakunde inperialista nagusien presidente kutuna izan zen, ez dago bera lako demagogorik. Itxura "apala"ren atzean inperioak behar zituen neurri guztiak ezarri zituen, ia oposizino barik...".

Asel Luzarraga idazle mundakarrak argi salatzen zituen, Pepe Mujika ta konpañia 2013/12/30ean idatzitako artikuluan:

"Gobernu “progreak” inperialismoaren baliabiderik eraginkorrena direnean"
"Aspertuta naukate sare sozialetan eta hainbeste giro “ezkartiar”etan Latinoamerikako gobernu progre eta ustez anti-inperialistek jasotzen dituzten txaloek eta laudorioek. Egia esan, inperioak ezin zuen modu bikainagorik pentsatu eskualdean ezinbesteko dituen plan guztiak aurrera eramateko. Ez dago modu hobeagorik bestela gizarte erresistentzia handia piztuko luketen".

Latinoamerika, “ipar globalarentzat”  ... oinarrizko baliabideen iturri agortezina izan da europarren eskuetan erori zenetik. Harrezkero, denok dakigunez ... behar ziren jatorrizko herri eta nekazari guztiak indarrez, bolboraz edo, azken boladan, agrokimikoz kanporatuz, esklabo hartuz -edo “langile” bihurtuz, eufemismoa onartzen badugu, edo akabatuz -haiengandik behar zutenaren edo jartzen zuten erresistentziaren arabera-, Latinoamerika ipar hemisferioan behar ziren baliabideak espolioaren bidez lortzeko lur bihurtu zuten: zilarra, urrea, kautxua, kobrea, petrolioa…; kafea, kakaoa, garia, artoa, patata, azukrea, koka… Lurrik emankorrenetan herririk miserableenak, “aurrerabidearen” mesederako, noski....

Espolioak ez du etenik izan, eta ez dauka etenik izateko itxurarik. ... askok uste dute Venezuelan, Ekuadorren, Bolivian, are Brasilen, Argentinan eta Uruguain ... inperialismoari aurre egin eta azkenean, hainbeste menderen ostean, Latinoamerikari burujabetza emango dioten gobernuak daudela egun. 
Hala ematen du haien monarken hitz sutsuak -demagogia merkea- entzun eta inperioaren itxurazko haserrea ikusten dugunean. Argi dago: antzerkiak emaitza onak eman ditu beti. 

Errealitatea, ordea, beste bat da. Larriena, seguruenik, herri horiek guztiek, batere salbuespenik gabe, sinatu duten ituna, IIRSA delakoa. Baten bate Estatu propagandak tronpatuko balu, hemen ikus lezake, esaterako, jatorrizko herriek zer deritzoten AEB, Europa eta Txinatik bultzatutako “integrazio” plan horri. Venezuelako gobernuak herri indigenekin dauzkan gatazketako asko IIRSAri lotutako planen baitan baino ezin dira ulertu. Hala, Venezuelako eta Kolonbiako presidenteak zirenek, Chavezek eta Uribek, ez zuten iritzi oso desberdina plan horren garrantziari buruz…

Orain, testuinguru horretan, Evo Moralesek iragarritako azpiegitura, Amazonia hankaz gora jarri eta kostalde biak lotuko dituen garraiobidea eraikitzea. 



 
IIRSA Latinoamerikak ipar globalarentzat ekoitzi behar dituen produktuak azkarrago mugitzeko bidea baino ez da. Izan ere, norentzat ekoizten dute bestela Txile, Argentina, Paraguai, Brasil, Peru… eta abarretako lurjabe aberatsek, indioen hiltzaile pedigridunek? 

Kubak, bahimenduak bahimendu, ez zion utzi estatu batuarrentzako azukrea eta oro har mendebaldeko erretzaileentzako tabakoa ekoizteari. 

Boliviak, besteak beste, gero eta kinoa gehiago ekoizten du Europako begano alternatiboek euren kalitate oneko proteina dosia izan dezaten. 

Argentina lehen munduarentzako transgeniko ekoizle nagusienetako bat da, Cristinaren txaloen artean. 

Kolonbiak urtez urte bidali ditu mendebaldeko merkatuak behar dituen kafe eta koka dosiak, CIAren babespean… 

Hemen dator gure Pepe Mujica, Gernika Saria:

Eta orain, merkatu potentzial izugarriak daukan produktuak, marihuanak, bere ekoizle ofiziala lortu du: Uruguai. Dena, Mujica “jator” eta “anarkista ohia”ri esker. Estatu Batuetako enpresa farmazeutikoak ezin dira zoriontsuagoak izan. Zenbait estatutan marihuana minbizia sendatzeko botikak egiteko legeztatuta zegoen baina… legezko ekoizle eta hornitzailea falta zitzaien. Orain, badaukate, eta egungo negoziorik arrakastatsuenak lasai har dezake arnasa. Sorosek eta Rockefellerrek ez dute patrika alferrik arindu Mujicak behar zuen publizitate kanpaina finantzatzeko, berak aitortu duenez. Monsantok ere lasaiago jarrai dezake marihuana transgenikoari buruzko ikerketak burutzen, non esperimentatu, saldu eta zabaldu baitauka orain.



Itxurazko etsaigoen atzean, munduko gobernu guztiak bat datoz “funtsezko” interes eta ikuspuntuetan. Izan ere, munduko gobernuak tokian tokiko elite militar eta ekonomikoak dira eta, zelan ez dute, bada, elkar ulertuko? Hala, Latinoamerikan beti egongo dira ipar globalak behar dituen gizarte laborategiak, lehengaiak, lurrak emandako luxuzko produktuak, eskulan otzana…, merke-merke, eta orain, estrategia borobiltzeko, ezkerraren txaloen artean. Estatuek ez dute ezer doan oparitzen…






Postretzako, Pepe Mugikaren lehendakari sasoiko titular pare bat eta errepresio "Megaoperativo" ei buruzko bideo bat.

"Uruguay: brutal represión desatada contra los estudiantes que ocupaban el Liceo 70 de la Teja ordenada por el "progresista" Pepe Mujica". 30 Marzo 2012.http://desdeelaula.blogspot.com.ar/2012/04/uruguay-brutal-represion-desatada.html

URUGUAY - “LA REFORMA DEL CÓDIGO PENAL ELIMINA EL DELITO DE ABUSO DE FUNCIONES LO QUE TERMINARÁ SIENDO UN MECANISMO DE PROTECCIÓN DE LOS ACTOS DE CORRUPCIÓN” 2 Agosto 2014 , Escrito por El polvorín http://l.facebook.com/l.php?u=http%3A%2F%2Felpolvorin.over-blog.es%2Farticle-uruguay-la-reforma-del-codigo-penal-elimina-el-delito-de-abuso-de-funciones-lo-que-terminara-siend-124284843.html&h=RAQHf6B-k

"Megaoperativos"https://l.facebook.com/l.php?u=https%3A%2F%2Fwww.youtube.com%2Fwatch%3Fv%3Dlohv89iWhi8%23t%3D55&h=BAQGTBeIa

 

No hay comentarios: