Eman izena azaroaren 5eko Euskarabildua jardunaldian

Eman izena azaroaren 5eko Euskarabildua jardunaldian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eman-izena-azaroaren-5eko-euskarabildua-jardunaldian/@@download/image/euskarabildua_1444300850.jpg
2015/10/08
berria
Eman izena azaroaren 5eko Euskarabildua jardunaldian
Pantaila anitzen gaia izango dute aztergai. Horretarako, TV3, Shazam eta Pictanovoko arduradunak eta TB Argia proiektuarenak izango dira hizlari. Jardunaldia azaroaren 5ean izango da Donostiako San Telmo museoan; doakoa da, baina izena eman behar da.


Aurten laugarrenez antolatzen dute Iametza Interaktiboak, Argiak eta Ametzagaiñak Euskarabildua jardunaldia. Aurreko urteetan teknologia berriak euskararekin, multimedia produkzioarekin edota hezkuntzarekin dituzten loturak aztertu bazituzten, aurten pantaila anitzen fenomenoa izango dute hizpide ponenteek.

Lau proiekturen bueltan antolatu dute egitaraua. Hala, Filippo Vizzottok abestiak identifikatzeko Shazam aplikazioaren nondik norakoak azladuko ditu, Ferrán CLavellek eta Geni del Villarrek TV3 katearen estrategiak landuko dituzte, Philippe Freville Pictanovo proiektuaz arituko da eta Mikel Zorrilla, Eli Pombo, Gorka Bereziartua eta Julen Irazoki TB Argia proiektua aurkezteaz arduratuko dira.



Jardunaldien aurkezpenean dioten bezala, "pantailez inguratuak bizi gara, gailu desberdinak erabiltzen ditugu egunean zehar eta konturatu gabe batetik bestera egiten dugu salto: mugikorretik eramangarrira eta handik tablet-era edo telebistara. Telebista ikusi bitartean ere beste pantaila batzuekin elkar eragiteko gai gara…"

Gero eta nabarmenagoa den egoera horrek komunikazioaren eta marketinaren ikuspegitik aukera asko zabaltzen ditu, eta horien inguruko dibulgazioa zein hausnarketa sustatu nahi ditu Euskarabiladuaren aurtengo jardunaldiak.