Eman izena 'Guerrilla lighting' argiztapen diseinu tailerrean

Eman izena 'Guerrilla lighting' argiztapen diseinu tailerrean https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/11/05
berria
Eman izena 'Guerrilla lighting' argiztapen diseinu tailerrean
Azaroaren 10etik urtarrilaren 7rabitartean, argiztapen diseinuari buruzko tailer teoriko-praktikoaeskainiko da Kontadores Gazte Zentroan, argiak espazioak eta giroakeraldatzeko duen ahalmenaren inguruan sakontzeko. IkastaroaSuartezek dinamizatuko du.

Ikastaroak 20 orduko iraupena izango du. Saio teorikoak eta praktikoak izango dira, eta tailerrean landutakoemaitza kaleratzeko egingo den 'Guerrilla lighting' saioak emango dioamaiera urtarrilaren 7an.

Saio teorikoetanargiztapen diseinuaren oinarriak landuko dira; espazioak etaargiztapen egoerak aztertzen eta diseinuak garatzen irakatsiko da.Hurrengo lau saioak, berriz, guztiz praktikoak izango dira etahainbat argi-iturri, lente, teknika eta argiztapen materialezberdinekin jolastuz, taldean antolatuta kalera irten eta kanpokoespazio jakin batzuk eraldatuko dira.

Saiootan ikasitakoarekin, Udaletxeingurua itxuraldatuko duen guerrilla lighting interbentzioarenzenbait eszena diseinatuko dituzte parte hartzaileek euren sormenaeta irudimena aske utziz. Hala, urtarrilaren 7ko ilunabarrean, inoizez bezala ikusi ahal izango da eremu hori, argiztapen tresnak eskuanharturik,  herritarrez osatutako boluntario talde ezberdinekargi-efektu ikusgarriekin itxuraldatuko baitute, margo-oihalabailitzan. Donostiarrei kalera irteteko deia egingo zaie, eraldaketaikusi, bizi eta gozatu dezaten.

Neguko solstizioaren deia

Donostia 2016k eta Kontadoresek elkarlanean antolatutako ekimen hau Kultur Hiriburuaren programako Winter Solstice Call proiektuaren mugarrietako bat da. Urteko garairik ilunenean, argiteriaartifizialak iluntasunari protagonismoa kentzen dion garaian, ikusikodu argia Winter Solstice Call proiektuak. Gure hirietako argiztapenereduaren inguruan hausnartzeko eta energia kontsumo arduratsua etairaunkorra balioan jartzeko, aldi baterako ikusgai egongo diren argiinterbentzioak dira funtsean. Hiriak eskuragarri jartzen dituenbaliabiden eraldaketa soilekin lortutako efektuen bitartez, KontxakoBadiako ohiko argiztapena eraldatuko da guerrilla lightingekintzarekin eta aurrerago aurkeztuko diren bestelakoargi-instalazioekin.



Informazio praktikoa



- Izena emateko epea eta tokia: azaroaren 10era arte edo plaza guztiak bete arte www.donostia.eus/kontadores webgunean.

- Tailerraren hasiera data: azaroak 10
- Tailerraren amaiera data: urtarrilak 7

- Egutegia:
      - Saio teorikoak: azaroak 3, 10, 17 eta 24
      - Saio praktikoak: abenduak 1, 9, 15
      - Gerrilla lighting saioa: urtarrilak 7

- Ordutegia: 18:30-20:30
- Plazak: 12
- Prezioa: 24 €
- Adin-tartea: 18-30 urte (lehentasuna izango dute Donostian erroldatutako gazteek).

Jaso aldizkaria

Urtean 25€

Kultur apur batek ez dizu kalte egingo. Zauden tokian zaudela jaso GAZTEZULO

Harpidetu