IKA MIZKA 2015 martxan da

IKA MIZKA 2015 martxan da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ika-mizka-2015-martxan-da/@@download/image/ikamizka2015_1448551769.jpg
2015/11/26
berria
Erredakzioa
IKA MIZKA 2015 martxan da

Abenduaren 3an Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean egingo da IKA MIZKAren lehen saioa, eta ondoren UPV/EHU eta Mondragon Unibertsitako campusetan ere antolatuko ditugu ekitaldiak.


‘IKA MIZKA. Eta hik nola bizi dunk euskara?’ egitasmoarenlaugarren edizioa aurkeztu dute gaur Donostiako Tabakalera eraikinean.Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GAZTEZULO aldizkariak sustatutako ekimen honekeuskarari buruz solasean jarriko ditu Deustuko Unibertsitatea, UPV/EHU eta MondragonUnibertsitateko ikasleak, zizka-mizkaz betetako mahai baten inguruan. Gazteaksolasean jartzen ditu IKA MIZKA egitasmoak, euskararen erabileraren garrantziazjabetzeaz gain, elkarri azaltzeko eta elkarrekin aztertzeko hizkuntzen inguruanbakoitzak dituen korapiloak, ondorioz euskarazerosoago eta gehiagotan jardun daitezen.

Lehen IKA MIZKA saioa Deustuko Unibertsitateko Donostiakocampusean egingo da, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan.Bertan izango dira hainbat aurpegi ezagun, erakundeetako ordezkariak eta,bereziki, unibertsitateko ikasleak.


Solasaldia eta zizka-mizkak uztartzen ditu egitasmohonek. Mahai beraren bueltan unibertsitateetako gazteak, zein animatzen direnherritarrak, pertsonaia ezagunekin batera esertzen ditu. Aurpegi ezagunek etagazteek gai konkretu baten inguruan partekatzen dituzte kezkak eta bizipenak,euskaraz, eta esparru jakin batean euskaraz aritzeak dakartzan pozez,zailtasunez, lorpenez zein sentsazioez aritzen dira.

Lankidetzan ekitaldi horiek antolatzen dituzten erakundeguztietako ordezkariek aurkeztu dute IKA MIZKAren laugarren edizioa. ForuAldundia eta Gaztezuloz gain, UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitateak, alegia.

Deustuko Unibertsitateko errektoreorde Josean Rodriguez Ranzek azpimarratu duenez, edizio honetakolehen IKA MIZKA Euskararen Nazioarteko Egunean egingo da. Bere esanetan, egunhori euskararen aldeko "konpromisoa eta ekintza positiboak" berresteko okasioaizango da. Hiru arrazoi aipatu ditu konpromiso hori berritzeko: "Identitatea,euskara gure identitatearen osagai berezia delako; aniztasuna etaelkarbizitzari mesede egiten diolako; eta, azkenik, bikaintasuna etaprofesionaltasuna, gure enpresetako eta gizarte zerbitzuetako profesionalak,elebidun/eleanitza den komunitate bati kalitate gehiagoko zerbitzuak eskaintzendizkiotelako, baldin eta euskal hiztunak eta eleanitzak badira".

Isabel Elorzak, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Euskarazuzendariak, berriz, gogoratu du "euskararen ezagutzaren eta erabilerarenarteko desoreka". "Askotariko arrazoiak egon daitezke hori horrela izateko:euskara lan-hizkuntza soila izatea, lehengo inertziak, gaztelaniaz mailajasoagoa izatea hiztunak, erosotasun kontua, hiztunen artean euskaraz ez dakiennorbait egotea... baina baita gure artean hain ohikoa den kasua, besteakeuskara ez dakiela uste izatea. Hauek guztiak gaindituz eta ikasle kopurupolita harremanetan jartzeko asmoarekin ekingo diogu aurten ere Euskal HerrikoUnibertsitatean IKA MIZKA saioari", aurreratu du.

Jon Altunak, Mondragon Unibertsitateko errektoreordeakademikoak, etorkizunean jarri du begirada: "Unibertsitatea gizartearengarapenean zerikusi handia duen eragilea da eta besteak-beste, garapenhorretan, gazteen eskutik eragiten du unibertsitateak. Gazteak izango dira,etorkizun hurbilean, gure herriko lidergoa hartu beharko duten pertsonak etaberaien esku egongo da berrikuntza eta garapena, baita ere, harremanetarakoerabiliko duten hizkuntza. Hizkuntzari dagokionean, IKA MIZKAk aparteko aukeraematen digu arlo honetan gazteek duten iritzia ezagutzeko."

Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunekozuzendari Mikel Irizarrek gaineratuduenez, "hizkuntzarena hautu bat da, eta hizkuntza hautatzerakoan korapiloaksortzen zaizkio hiztunari". "Edozein adinetan da sanoa korapiloak askatzea,baina bereziki nerabetan, hor finkatzen direlako geroko helduaren hainbatportaera, bereziki hizkuntzarena. Alde horretatik nahi genuke IKA MIZKA izateaekimen askatzaile bat", gaineratu du. 

Berritasunak

Aurten, berritasun gisara, IKA MIZKAn parte hartuko duen mahaikide bakoitzari orritxo bat banatuko diogu. Orri horretan, bospasei emotikono (pozik, haserre, triste, harrituta…) egongo dira, eta bakoitzak pare bat lerro idazteko tartea izango du aldamenean.

Hizketaldi bakoitzaren hasieran, hizketagai bat proposatuko zaie eta eskatu idazteko gai horrekin lotuta emotikonoak ilustratzen duen sentimendua noiz bizi izan duten azkenengoz, edo bereziki gogoratzen duten uneren bat. Modu horretan, hizketan hasi aurretik, gazte bakoitzak modu erraz eta arin batean bere esperientzian oinarritutako hainbat anekdota izango ditu prest.




Egitaraua


- Abenduak 3, Donostia, Deustuko Unibertsitatearen campusean. 11:00etanhasita.

- Abenduak 16, Donostian, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien ikastegian, UPV/EHU.

- Urtarrilak 27, Ikus-Entzunezko Komunikazioko fakultatea (HUHEZI), Mondragon Unibertsitatea (MU).