Grabagailua eta apunteak

Kazetaritzan, bi lan tresna funtsezkoak dira: idazluma eta koaderno txiki bat. Beti eskupean behar genituzke, zer gerta ere. Hirugarren tresna grabagailua da. Beharrezkoa baino gehiago, erran nezake lagungarria dela. Hala ere, batzuetan trabagarria ere izan daiteke.

Noiz erabili grabagailua eta noiz apunteak?

– Elkarrizketa bat egiten dugunean, eta galdera-erantzun moduan idatziko dugunean, edo zeharka, grabatzea komeni da, elkarrizketatuak erran duena ahal bezain zehazki jasotzeko.

– Adierazpen bat oso zehatz hartu nahi denean, edo laburra bezain garrantzitsua denean, grabagailuak segurtasun bat ematen du. Gainera, egoeraren arabera, batzuetan errazago da grabagailuarekin aritzea.

– Norbaitekin denbora aski luze batez egon bagara, erreportai baterako, edo pertsona horren inguruko informazio baterako (potreta, erakusketa, liburu aurkezpen), baina ez badugu elkarrizketa gisa argitaratu behar pertsona horrekin ukan dugun elkarrizketa, baizik eta gure artikulua osatzeko baldin bada, grabagailua traba izan daiteke. Elkarrizketa horretan apunterik ez badugu hartu, gero, artikulua idazterakoan, elkarrizketa osoa berriz entzun edo pikatu beharko dugu. Horrek bi ondorio ditu: batetik, denbora galtzea elkarrizketa berriz entzuten eta pikatzen; bestetik, artikuluari zeharkako elkarrizketaren itxura emateko arriskua hartzea. Aldiz, apunteetan, inportanteena apuntatzen dugu, apuntatu ahala garrantzitsutzat daukaguna azpimarratuz goaz, eta artikulua idazterakoan denbora pila bat irabazten dugu. Ez gara hainbeste elkarrizketa horren menpe artikulua osatzerakoan, eta beraz, artikuluak ez luke hainbesteko zeharkako elkarrizketaren itxura…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude