egin10

Egin egunkariko eta Egin irratiko langile ohiek blog bat jarri dute martxan, duela 10 urteko gertaerak gogoratzeko: egin:10urte. Izan eem, datorren uztailaren 14an hamar urte beteko baitira Egin egunkaria eta irratia itxi zituztenetik. Urteurren honetan, gainera, ezin izango dute parte hartu 18/98 sumarioan epaitutako gehienek bidegabeki preso baitaude.

Blogaren sustatzaileek azaldu dutenez, “blogak komunikazio proiektu haietan parte hartu zuten hainbat lagunen
testigantzak jasotzen ditu, baita gertakari heiekin lotutako bideo eta
argazkiak ere”.

Gainera, itxieraren hamargarren urteurrenari begira
hitzordu bat jarri dute:  Hernaniko polikiroldegian uztailaren 12an artista
esanguratsu eta langile ohien ordezkaritza baten parte hartzearekin
egingo den ekitaldia.

Bloga kudeatzen duen lantaldeak
eposta helbide bat ere ireki du, bi hedabidetako langile ohi eta
kolaboratzaileek beren idazki eta dokumentuak bidaliz ekimenean parte
hartu ahal dezaten:

–  egin10urte@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude