Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Araba maite / . Arratia 1: Igorre

. Arratia 1: Igorre

trebi 2009/06/23 00:47
. Egun batean urten eta jiratxo bat egin genuen Arratiatik: Gasteiztik Igorrera, gero Pagomakurrera, Zeanurin gelditu jaiak zirela aprobetxatuz eta itzulera Gasteizera. Oingoan Igorren ikusitakoa kontatuko dugu.

  Pagomakurrera joateko asmotan Arratia inguruan bisitatxo bat egin genuen. Lehenengo Igorre herrian gelditu, gero Pagomakurrera igo eta bukatzeko Zeanurin agertu.

  Gaurkoan Igorreren berri emango dugu. Prisarik ez genuen izan Gasteiztik irteteko eta Igorren bazkaltzeko orduan ginen. Non jateko pentsatzen ginela, herriaren sarreran bertan dagoen jatetxe batean gelditu ginen: Arantza hotela, Garbe kalea 14an. Zorte izan genuen. Sartzean erreserbatuta ote genuen galdetu ziguten, eta guk ezetz, gainera, hasiera batean "a zer pregunta" pentsatu genuen, jatetxea erdi hutsik zegoelako. Gero denbora pasa eta bete egin zen, eta egon zen toki eske etorri eta kanpoan gelditu behar izan zena. Tokia erosoa, janaria Euskal Herriko ohikoa, umeentzako menua ere bai, eta atenzinoa, heldu eta txikiekin, oso ona. Bezeria gehienbat inguruko jendea zirudien. Bertakoek maite dute toki hori, geuk ere gustora irten genuen. 

  Otorduan ostean, lasai, herria ikustera. Igorre herriarekin akordatuta beti pentsatzen nuen alderdi zahar txukun bat eduki behar zuela, lehenago ere egona nintzen baina harrezkero bastante ahaztuta neukan. Ba ez, ez dauka ia alde zaharrik, parke politen bat bai, hainbat eliz, etxe batzuk ere dotoreak eta garai batekoak, baina aspaldiko hiribildu estrukturarik ez dago, herria gehienbat berria da. Dena dela, baditu hainbat eraikin aipatzea merezi dutenak.

     Hemen Arantza Hotela, non jan egin genuen:

 

Igorre-Arantza hotela

      Herrian bertan dageon parkea. Ondo, gustora egon ginen bertan digestioa egiten:

Igorre-Parkea

    Herriko eliz nagusia, bi aldertik ikusita, sarreratik:

Igorre-Eliza1

    Eta albotik: 

Igorre-Eliza2

      Herrian bertan dagoen ermita bat, gora San Antonio!

Igorre-Ermita

     Eta hainbat etxe interesante, bat:

Igorre-etxea2

     Eta beste bat: 

Igorre-etxea3

       Eta beste bat:

Igorre-etxea1

       Eta beste bat:

Igorre-etxea4

      Eta jauregi dotore bat. Izkutuan ez zegoen, baina ez zen hain erreza angelurik onena topatzea fotografia ateratzeko:

Igorre-Jauregia

     Eta udaletxea:

Igorre-Udaletxea

 

       Eta kaskuak behintzat ez dauka askoz gehiago. Baserri aldea ziur beste mundu bat dela, baina turista batzuei ezin zaie askoz gehiago eskatu. Igorren bukatu eta Pagomakurrera abiatu ginen, hori, hurrengo emanaldian.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

 

    Blog hau gai batzuen inguruan egiten da, egilea bera, berez, ez da eta batere interesante. Arlo bi jorratuko ditugu gehienbat:

1. famili artean Araban egin daitezkeen txangoak, eta

 2. liburu kritikak.

 Horrez gain, batek daki, idatzi ixilik ez egoteagatik, harrokeria.