Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Araba maite / Gamarrara bizikletaz Eusko Jaurlaritzatik

Gamarrara bizikletaz Eusko Jaurlaritzatik

trebi 2009/05/11 00:35
Gaur Eusko Jaurlaritzatik Gamarrara joango gara bizikletaz, bide erosoa, kotxetik eta aparte.

 

1.- Eusko Jaurlaritzatik, edo, nahi bada, Euskaltzaindia plazatik abiatuta, Arriaga Parkearen albotik joan, Juan de Garay kaletik:

 Arriaga parkearen albotik


2.- Boulevard-aren ondotik segi, Zaramaga kaletik:

Boulevard-aren albotik, Juan de Garay kaletik


3.- Eta bukatutakoan fabrika artean doan bide estuan sartu, Suzuki kontzerionarioaren ezkerretik, ondo markatuta dago, Harrobi bidea da. Hortik aurrera fabriken bizkarretik joango gara:

Fabrika artean 1

Fabrika artean 2


4.- Zurbano-ko Atea kalea gurutzatu eta fabrika batek egiten duen ataritik segi:

Fabrika artean 3, Zurbanoko atea pasatzen


5.- Eta ailegatzen gara Gamarrara. Hor gura baduzu segidu dezakezu, bidegorriak aurrera darrai eta, gogorik badago, pantanoraino joan zaitezke:

Fabrika artean 4

Fabrika artean 5

Gamarratik segidu


6.- Eta nahikoa egin baduzu, bertan geratzerik duzu. Gamarran denetarik duzu, piszinak, jantokia, etzateko tokia, palan egiteko... oso instalazio zabalak:

Gamarra ikusten


7.- Sarrera ondoko tabernan geratzen bazara, toki zabala topatuko duzu, bai barruan eta bai kanpoan, bertako mokaduak ez daude txarto, otartekoen karta ere badaukate, eta bistak... ederrak, guk argazkietan jaso ditugunak baino hobeak:

Gamarrako tabernaren terraza

Ilunabarra-1

Ilunabarra-2

 8.- Joakera egiten baduzu, guztira 4'5 km dira, joan-etorrera egiten baduzu 9 km, jeneralean nahiko lauan. Ume txikiekin egiteko oso aproposa.

 

assar
assar dio:
2009/05/26 16:49

Ea hau gustokoa duzuen: Gobeu-Lopida-Ihurre-Atxa

assar
assar dio:
2009/05/16 23:47
Patakon
Patakon dio:
2009/05/17 13:50

. Assar-ek jarritako helbidea Zuzena da, nik hemen laburtu dut: http://tinyurl.com/odmrku . . Gero sartutako lotura "Hemen"dioen hori berriz, ez dakit, ni ez nau ondo bidali, baina izan daiteke nire ordenadorea bastante pattal egoteagatik. . . Assar, hi ere bizikletaz familian ibili haiteke eta, zer deritzak blog honetako ibilbideez, eta batez ere, beste batzuk proposatuko zenituzke?

Patakon
Patakon dio:
2009/05/11 19:02

Bizikletak udaletxeak lagatzen ditu, doan, hainbat tokitan: gizarte etxeetan, parking batzuetan, merkataritza guneak... nahikotxo tokitan. Galdeiozu zure familiari non duzun gertuen, seguruenean jakingo dute eta. Txarteltxo bat egin beharko duzu, fotografia eraman agian... beharbada une berean egingo dizue.

Umeentzako ahulkitxorik ez dut ikusi, baina galdetuko neuke. Bai ikusi dut, eta oso bitxiak dira, helduentzako trizikloak. Bai, irakurri duzun hori, trizikloak, errobera bat aurrean eta bi atzean, baina nagusientzako, eta atzean saski handi-handia dakate, ume bat errez sartzeko moduan. Bi-hiru urteko batentzako ederra, sei hilabeteko batentzako ba ez.

Gasteizera zatozen hurrengoan joan zaitez bizikletak lagatzen dituzten toki horietako batera eta galdetu, hori da eta onena.

Kondatuko didazu.

Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2009/05/11 12:54

Aupa Imanol,

Hor daukazu ibilbidea, Tagzanian marraztuta zuk emandako azalpenei esker

Gamarrara bizikletaz

Badakizu ni sarri joaten naizela Gasteizera, familia politikoa bisitatzera. Nere arazoa da ez daukadala bizikletarik eramateko modurik. Badago Gasteizen alkilatzeko tokirik? umeen aulkitxo eta guzti?

assar
assar dio:
2009/05/16 23:46

Gasteizko Udaleko bizikletak mailegatzeko zerbitzua: http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?idioma=eu&aplicacion;=wb021&tabla;=contenido&uid;=75d35ab4_118eeb0d730__7fe9

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

 

    Blog hau gai batzuen inguruan egiten da, egilea bera, berez, ez da eta batere interesante. Arlo bi jorratuko ditugu gehienbat:

1. famili artean Araban egin daitezkeen txangoak, eta

 2. liburu kritikak.

 Horrez gain, batek daki, idatzi ixilik ez egoteagatik, harrokeria.