Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Araba maite / Urduñako igerilekuak

Urduñako igerilekuak

trebi 2009/03/06 00:14
. Urduñako igerilekuetara 2008an egindako bisita, ikusi gura duzu ea interesatzen zaizun?

 Urduñako (erdaraz Orduña, Bizkaia) igerilekuak, "La Muera aisialdia" izenekoak, Urduña herriko kanpoko aldean daude, Bilborako errepidean, kilometro eta erdi batera edo.


 Hiru igerileku ditu, bat txikientzako, beste bat nagusientzako (hauek biok bata bestearen ondoan) eta beste bat handiagoa, olinpikoa edo, gu egon garenean konpontzen zebiltzatela.


 Jateko nahiko ondo, tabernan (erreserbatu daiteke: 945 383394) entsalada hiru mota (razio handia), plater konbinatuak, hainbat, bestelako razioak..., mahaia atonduta, toldope zabala... Ondo. Horrez gain, tabernaz gain, hortik zehar dauden kanpoko mahaietan ere jan daiteke, tabernan erosita edo etxetik eramana. Primeran.


 Umeak jolasteko zabuak, parrapasak, zelai zabal-zabal-zabalak eta berde-berdeak, gerizpea nahibeste. Jende guztia, gura izanez gero, nasai-nasai egoteko modokoak. Zati bat piszinetatik kanpo, baina alboan eta batetik bestera pasatzeko batere problema barik. Biblioludoteka eta bibliopiszina.


 Sarrera oso merkea, 8 urte azpikoek ez dute pagatzen eta 18 urtetik gorakoak astegunetan 2 euro (bai, beste inon baino merkeago), eta jai egunetan 3 euro heldu bakoitzeko. Komunak eta aldagelak handiak, zabalak eta garbiak. Aparkatzeko problemarik ez.


 Guztira, oso-oso onak. Ezagutzen ditugunen artean Araba osoko onenak izan litezke, nahiz eta administratiboki Araba izan ez.

    Irakurri beharrean ikusi gura duzula zelakuak diran? Segi ba aurrera

   1

Urduñako igerilekua 01

 

2

 Urduñako igerilekua 02

 3

 Urduñako igerilekua 03

4

 Urduñako igerilekua 04

5

 Urduñako igerilekua 05

6

 Urduñako igerilekua 06

7

 Urduñako igerilekua 07

8

 Urduñako igerilekua 08

9

 Urduñako igerilekua 09

10

 Urduñako igerilekua 10

11

 Urduñako igerilekua 11

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

 

    Blog hau gai batzuen inguruan egiten da, egilea bera, berez, ez da eta batere interesante. Arlo bi jorratuko ditugu gehienbat:

1. famili artean Araban egin daitezkeen txangoak, eta

 2. liburu kritikak.

 Horrez gain, batek daki, idatzi ixilik ez egoteagatik, harrokeria.