A ze nolako asteburua, gazteleraz ikusi behar euskaratutako filmak.

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2008-11-24 12:03
1


Atzean utzi dugun asteburua, eguraldi desatseginaz izateaz gain, euskarazko zinemarekin bereziki ankerra izan da, aurretik euskaraz ikusi izan ditugun filmak telebistan LTD bidez euskarazko bikoizketa gehigarri eman badaiteke ere, gazteleraz ikustera behartu gaituzte.

Ostiralean hasi zen arazoa, TVE1-ek Spy Kids 2 eman zuenean 22:00-tan. Carmen eta Juni aurrekoan aitak espioiak direla jakin zuten eta azkenean negozio familian sartu ziren eta oraingokoa, bere lehen misioa bakarrean izango dute. Komentatu beharrezkoa da, saga osatzen duten hiru filmak euskaratuak daudela... eta bakarra ez dauka bikoizketa dbd-ean editatua.

Gaua ez zen hor bukatu, LA2-en, westerreko "Río Bravo" klasikoa gazteleraz ikustera zigortu gintuzten ere. Howard Hawks westerreko maisua izan zen eta hau da horietako titulo ezagunetariko bat. John Wayne sheriffa, Dean Martin-ez laguntzaz aurre egin beharko dio gartzelatik indarrean atera nahi duen terrateniente bati.

Larunbat arratsaldean izorratu gintuena ETB berbera izan zen, euskararekin bat esaten duen hori, ETB2-n "Arrosaren izena" ("El nombre de la rosa") filme bikaina euskaraz ez ikustera behartuz. Umberto Eco-ren eleberriaren adaptazioa, Sean Connery erdi aroko Sherlock Holmes antzeko bat da, eta abadetxe bateko hilketa misteriotsuak ikertu beharko ditu. Ikerketa filma badiduri ere, hortik harago doa, gai etiko eta filosofikoak ukituz.

Igande goizekoa, umeentzatko izorramendu programa bikoitza. Tele5-rekin "Bibi sorgin txikia"-rekin hasi, TVE1-era "Sorginen madarikazioa"-rekin bukatu zen. Biak elebirretan dute oinarri, Bibi-ren kasuan, alemanian arrakastatsuak diren eleberri sailaren lehen zineratzea da eta "Sorginen madarikazioa" Roald Dahl-en eleberrian oinarritzen da, "Charlie eta txokolate fabrika" idatzi zuena ere.



Azkar esaten da, baina asteburu honetan euskaratuak dauden 5 filma, teknikoki inongo eragozpenik ez badago ere audio anitx emititzeko, euskaraz hoiek ikusteko aukera kendu digute. Gainera, aldi berean, ETB1-ek asteburuan ez zuen filmik jarri eta bakarrik umeentzako zerbait egon zen ETTB3-an.

Askok euskaraz ia zinerik ez dagoelaren idea geratu zaie euskaraz filmak ikusteko aukerak ain urriak direlako. Asteburu hontan jasotakoa argi uzten du, badela zinea euskaraz, baina ez dutela erabiltzen. Egon eta ez erabili, burugabekeria.
Hona euskaraz ikusteko galdu ditugun filmen trailerrak:





2010-01-30 12:22 #1

Kaixo. <br />Euskaratutako filmen bila nabil. "Euskaratutako filmak" google-n sartu, eta atera da zure post hau. <br />Badakizu non aurki dezakedan umeentzako euskaraturiko filmen zerrenda?<br />


Utzi iruzkina: