ETB-ek ez digu laga Ni robota euskaraz ikusten.

iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2008-11-19 11:35


Duela hilabete edo, Ni robota euskaraz ikusteko aukera eman zigun ETB1. Ikusi ez zuenak, atzo asteartean ETB2-n ikusteko aukera izan zuen... baina ETB-ek ez zuen euskarazko bikoizketa aukeratzea ahalbideratu, gazteleraz ikustera behartu gintuen.

ETB-ek, ez dauka inolako eragozpenik bikoizketa bakarra baino gehio aldi berean emateko, bereziki TDT bidez emititzen duenean. ETB-ek euskaraz bikoiztuta zuekan filme bat, gazteleraz ikustera behar zuen atzo, bere eskura dituen ahalbideak ez erabiltzeagatik. ETB2-ko hizkuntz aukeraketa eskubideak direla eta, atzerritar filma eta telesail guztiak euskaraz ere ikusteko aukera eman beharko liguke, gutxienez bikoiztutakoak exigitu beharko zaizkio.

Euskara erabiltzeko aukerak ezin dira erabili gabe utzi. Gero galdetuko dugu, zergatik jendeak euskaraz telebista ikusteko ohitura ez duen, nola izango du aukerak kentzen ari bagaitzaikio?

Ergel aurpegia geratzen zaigu, honelakoekin.


Utzi iruzkina: