Politika - Gizartea

Aktualitateko kontuak politika eta gizarte-gaietan.

Presoak borrokan: Gotzon Alkalderen gutuna

Gotzon Alkalde (Algorta), Fleury-Merogis Kaixo Algortako herria, Aspaldiko ez dudala agertzen burua hango lekuetatik, ta gaurkoan natorkizue borroka deialdi baten harira. E.P.P.K. osoak eskubide batzuen bila abiatuko gara aurten indar berezitu batekin. Aspaldi eske gabiltzan eskubideak lortu ahal izateko behingoz. Euskal presoak, Euskal Herrira, Gaixo larri dauden presoak kalera, Kondena betea duten presoak kalera, 3/4fak beteak dituztenak kalera, Isolamendu politikoarekin bukatu, Preso politikoen [...]  ETENGABE : uribe kosta presoak amnistia 2010/03/15 - 11:24:05

Jon Etxeandia gogoratu eta omendu zuten larunbatean ekitaldi jendetsu batean

branka ARGAZKIAK HEMEN Otsailaren 9an hildako preso ohiari omenaldi xume bat egin zioten larunbateko arratsaldean Bilboko La Casilla plazan. Bertan lagunek prestatutako dantzak, poemak, bertsoak, kantak eta abarrak izan ziren, baita Etxeandiak idatzitako olerkiak errezitatu zituzten ere.  ETENGABE : uribe kosta presoak amnistia 2010/03/15 - 11:24:05

Mario Alvarez, gogoan

Mario hiru urte lehenago hildako anaia Dabiden irudiaren azpian 1981eko martxoaren 17an, Mario Iberdueroren subestazio batean jartzeko bonba bat prestatzen ari zen lehertu zitzaionean. Bere kideek Barrikako hilerrira eraman eta gaueko bederatziak aldera, ETA-ko eledun batek, urduritasun eta samin handiz, honako hau adierazi zion Egin egunkariari: ETA-ko kidea naiz. Entzun ondo esango dizudana eta, mesedez, [...]  ETENGABE : uribe kosta presoak amnistia 2010/03/15 - 09:29:03

Jesus Mari Zaballos, allegro ma non troppo

Estitxu Alkorta. Noticias de Gipuzkoa -n eta Berria -n Aire egokitua udako egun berotsuenetan bezala iritsi zaigu alkate berria Lasarte-Oriara: aire garbia da guztiz kutsatutako giroan, dudarik ez, baina espero dezagun momentuko freskotasunak ez dezala ekarri gerorako griperik. Izan ere, Jesus Mari Zaballos aurreko alkatearen kudeaketatik garbi dagoela badirudi ere, erakutsi beharko du herriarekin hartu duen konpromisoa noraino iristen den orain hasi berri den ikerketa batzordean, adibidez. Zaballos Urchueguiaren itzalpean Eta ez da, ez, ongi hasi Jesus Mari. Alkate ohiaren ondoan luzaroan egon izanak kalte egin diola dirudi; izan ere, alkatetzarako aurkeztuko zela ezagutu genuenetik perla ugari bota baititu. Batetik, bere burua alkate aldarrikatu zuen DV-n aldez aurretik, bere hautaketa Urtxuegiak berak erabakiko balu bezala. Ez jauna, alkatea Udalbatzak erabakitzen du eta ez Urtxuegiak PSEko egoitzan egindako bilera batean. Bestetik, behin alkate izendatuta, ugazaba morroiari arituko balitzaio bezala, berarekin paktuak egiteko «oposizioak bere konfiantza irabazi» beharko zuela esan zuen Txintxarri-n. Alajaina! Alkate berria, jarrera zaharrak. Ez, Zaballos, ez, gauzak ez dira horrela; ez dakit zer irakatsi dizun Urtxuegia alkate ohiak, baina zu zaude gobernuan, eta proiektuak aurrera atera ahal izateko zuk irabazi beharko duzu Udalbatzaren konfiantza, eta ez alderantziz. Ikus dezagun, beraz, nolakoak diren alkate berriaren proposamenak, jarrerak eta jarduerak eta ez dezagun aldez aurretik epai. Alkate ohiak, euskaldunok gutxietsiz, erdara hutsez agur esan zigun gutun baten bidez; guk, garai berriaren isla, euskara hutsez ongietorria eman nahi dizugu zuri, Jesus Mari, Lasarte-Oria egiteko modu berri bati hasiera emango diozun itxaropenez. Zorte on izan. ESTITXU ALKORTA. Lasarte-Oriako EAJko bozeramailea. Comments  Lasarte-Oriako EAJ-PNV de Lasarte-Oria 2010/03/14 - 19:51:05

Josune Muñoz: "Objektibitatea da emakumeok desautorizatzeko erabiltzen duten tresna

ITURRIA: SAREINAK Uxue Alberdik elkarrizketa interesgarria egin dio Josune Muñozi Argian. Hemen duzue interneteko bertsio luzea eta baita paperekora lotura ere. "Emakumeen bizi-esperientziei buruzko tabu batzuk komikien bidez argituko dira" Uxue Alberdi ... handitzen zarenean ikasiko duzu isilik egoteak ze min egin digun... Euskal filologia unibertsitatean ikasi zenuen. Nondik jaso duzu formakuntza feminista? Autodidakta izan naiz. Ni aspaldiko feminista naiz eta garai hartan Euskal Herrian ez zegoen ikasketa feministak egiteko aukerarik. Londresen eta AEBetan bakarrik eskaintzen ziren ikasketa feministak, eta nik ez nuen haraino joateko modurik. Etengabeko autoformakuntza izan da. Ikaragarrizko hutsunea zegoen, eta formakuntza hori Euskal Herrian eskaintzeko beharra sentitu nuen. Horregatik sortu nuen Skolastika eta horregatik eskaintzen dut literatur kritika feministan trebatzeko mintegia. Nola egin dudan formakuntza hori lortzeko? Asko irakurriz, are gehiago pentsatuz, ondorioak ateraz, aplikatuz, frogatuz... Zorionez, ikasitakoak berehala frogatzeko aukera izan dut. Oso azkar hasi nintzen idatzitako eta pentsatutako guztia praktikan jartzen, eta feedbacka izan dut beti. Nire ibilbidea teoriko-praktikoa izan da. Teorizatze prozesu luzea izan da, baina praktikan ipintzea izan da gehien aberastu nauena. Betidanik ikusi dut jendartean bazegoela teoria feministak jasotzeko gogoa, eta hortik nire egungo ibilbidea. Skolastika 2004an jarri nuen martxan, baina aurretik 6 urte gehiagoko esperientzia nuen, Skolastika ordura artekoari marko bat jartzeko abiatu nuen. Hau sortu arte ni joaten nintzen kanpora, jendearen bila, baina Skolastika martxan jarri nuenetik hau da topagunea, eta ikasleak, interesdunak hona etortzen dira. Hau egunero zabalik dagoen lekua da, gune bat, aukera bat. Lehen kontaktua ni nintzen, baina orain badago espazio bat, liburutegi berezitua, egitasmo bat. ARTIKULU OSOA HEMEN  Grupo Coeducación ZUBIAK ERAIKITZEN Hezkidetza taldea 2010/03/14 - 09:14:04

 . 2010/03/13 - 19:43:02

Susmoak dirau

 Konponbidearen talaia 2010/03/13 - 16:35:02

11 egun

 Mahai jokoan 2010/03/13 - 14:41:02

BIDEOA: Yo soy una mujer saharaui

Yo soy una mujer saharaui from circoa on Vimeo . Esta es la realidad de mujeres de un mismo pueblo que viven dividas por el muro que las separa desde hace 35 años. Las exiliadas saharauis que viven en los Campamentos de Refugiadxs de Tindouf (Argelia), tienen una representación del 88% en la enseñanza y en la salud, y un 9% en el gobierno, evidencia de que son el pilar fundamental de la sociedad... http://www.vimeo.com/8910857  Grupo Coeducación ZUBIAK ERAIKITZEN Hezkidetza taldea 2010/03/13 - 09:30:04

JON ANZARENA DA TOLOSAN DUTEN GORPUA

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa:Jon Anza euskal militante politikoaren gorpua agertu ondoren, azken hilabeteetan mahai gainean jarri dugun susmoa baieztatu baino ezin dugu egin. Jonen heriotzaren inguruan ematen ari diren bertsio sinesgaitzek Jonen heriotza gerra zikinarekin lotzera garamatza, eta desagerpenaren atzean Espainiako eta Frantziako aparatu errepresiboak daudela ziurtzat  . 2010/03/12 - 20:00:02

Jezabel Lucas: "Aurre egin behar dion gizarte-errealitatearekiko sentibera da euskal gazteria"

EN CASTELLANO FUENTE/iturria: EUSKO IKASKUNTZA Zure doktoretza-tesian garatzen ari zaren gaiari buruzkoa da lehiaketa irabazi duen zure posterra. Gaur egun, ongizate-estatua ikertzen ari naiz, Europako esparruan gizarte-babeserako tresna den aldetik: nola eraiki den eta gaur arteko bilakaera. Bilakaeran, eraldaketarik eza nabari zaio, ez baitu betetzen biztanlerian diren desberdintasunei aurre egiteko eta pertsona guztientzat berdintasunezko estaldura sortzeko zeregina, bereziki, ugaltze-lanaren bitartez ongizate-estatuari eusten laguntzen dioten emakumeei dagokienez. Gizarte-zerbitzuen estalduran zer desberdintasun aurki ditzakegu? Gizarte-zerbitzuak ongizate-estatuaren baliabideak dira, biztanleen arteko gizarte-desberdintasunen ondorioak arintzeko, aberastasuna banatzeko eta gizarte-solidaritatea sortzen laguntzeko helburua dutenak. Ongizate-estatuak ez duela bermatzen berdintasuna esan badugu eta, laguntzarik ezean emakumeek egindako etxeko lanetan eta zaintza-lanetan oinarrituriko ereduari eusten badiogu, gauza bera gertatuko da gizarte-zerbitzuetan? Gure ikuspegitik, baiezkoan gaude. Desberdinak integratzea falta da, izan ere, egungo egoerak desberdintasunak sortzen baititu, baina ez generokoak soilik, baita beste etnia, jatorri, kultura, nahiaren orientazio bat dutenen artean ere. Zaila izan da gai hain konplexua posterrean irudikatzea? Lehiaketa erronka bat izan zen niretzat. Urtetan ikertu ditudan teoriak eta diskurtsoak integratzeko, laburtzeko eta iruditan adierazteko ideia oso konplikatua zen, baina aldi berean oso dibertigarria. Nire asmoa nire lana ezagutzen ez duten pertsonek posterra begiratuz nire ondorioak ezagutu ahal izatea da. Aurrez kartelik egin duzu? Inoiz. Orain kalean nabilenean iragarki-poster ugari ikusten ditut, eta lehen ematen ez nien balioa ematen diet. Hori guztia lehiaketari esker! Zer iritzi duzu biltzarrean jorraturiko gaien inguruan, eta batez ere, kartelean salatzen duzun gaiaren inguruan? Genero desberdintasunak jorratzea funtsezkoa dela iruditzen zait euskal gizarte-errealitatea eta beste edozein testuingurukoa ezagutzeko. Gainera, zeharka genero-sistemarekin zerikusia duten gaiak ere aintzat hartu zituzten Kongresuan. Honako hau da horren adibidea: genero-ikuspegia aintzat hartu gabe ezin da "gizarte-aurrerapen iraunkorrerako berrikuntzarik" gauzatu. Euskal gazteria kezkatzen duten gaiak direla uste duzu? Bai. Aurre egin behar dion gizarte-errealitatearekiko sentibera da euskal gazteria. Horren adibide da azaroaren 25ean genero-indarkeriaren aurkako manifestazioetan zegoen gazte kopurua handia, baita Kongresuak programatu zuen Gazte Forora inguraturiko gazteen kopuru handia ere. Adierazpen eta diskurtso askoren kontra, kontuan hartzen gaituztela ikusten dugunean, gazteok parte hartzen dugu.  Grupo Coeducación ZUBIAK ERAIKITZEN Hezkidetza taldea 2010/03/12 - 15:44:02

Bartzelonako FICOMICen Getxoko Komiki azoka aurkeztuko da

 Imanol Landaren bloga 2010/03/12 - 15:08:03

Villamonte: igogailuak martxan!

 Imanol Landaren bloga 2010/03/12 - 15:08:03

Fadura berriztuta 7 milioi eurorekin

 Imanol Landaren bloga 2010/03/12 - 15:08:03

Tolosako gorputegiko gorpua Jon Anzarena dela baieztatu da

. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak baieztatu nahi du Okzitaniako Tolosan agerturiko gorpua Jon Anza euskal militante politikoarena dela. Atzo Frantziako Poliziak burutu zuen filtrazioak helburu argi bati erantzuten diola salatu nahi dugu. Konfirmazio ofiziala baino lehen Jonen heriotza modu naturalean etorri denaren bertsioa lau haizetara zabaltzea izan da helburua, atzo gaueko informatiboak eta gaurko egunkariak bertsio bakarrarekin zabaltzeko. [...]  ETENGABE : uribe kosta presoak amnistia 2010/03/12 - 10:10:03

BLOG MI NOVIO ME CONTROLA...LO NORMAL

http://minoviomecontrola.blogspot.com/ mi novio me controla lo normal... es un blog... que trata de recopilar imágenes y materiales sobre la violencia de género en la juventud . Nacido para darnos cuenta de que no se trata de un problema ajeno a l@s más jóvenes, y para promover las relaciones igualitarias entre chicas y chicos. Sabías que... ... muchos jóvenes consideran normal controlar los mensajes del móvil o el e-mail de su pareja, decirle cómo se tiene que vestir o con quién puede salir? ... muchos de estos jóvenes continúan anulando a sus parejas, aislándolas del resto del mundo y no permitiendo que tomen sus propias decisiones, como si fueran sus dueños? ... unos cuantos terminan agrediendo gravemente o asesinando ? Desde pequeñ@s nos han enseñado que ellos eran los príncipes salvadores y poderosos que debían conquistar a las princesitas indefensas encerradas en su torreón. Y a las princesitas no nos quedaba más que ... esperar... y esperar... y hacerle feliz al príncipe, como no. Menudas historias de amor más esclavas . Pero después del comieron perdices y fueron felices nunca nos contaron nada más. Y el amor no es como en los cuentos de hadas. En el amor real no hay para siempres jamás . Apostemos por un amor real donde ambas partes nos beneficiemos, nos esforcemos y disfrutemos. Somos jóvenes y tenemos la oportunidad de darnos cuenta y establecer relaciones de pareja sanas no violentas y tratarnos de igual a igual ¿te animas? ;-)  Grupo Coeducación ZUBIAK ERAIKITZEN Hezkidetza taldea 2010/03/12 - 09:48:07

JON ANZAREN GORPUA AGERTU DELA DIOTEN INFORMAZIOEN AURREAN ZUHURTZIA ESKATU DU AAM

Familiari Frantziako Poliziak deitu dio gaur arratsaldean esanez Jonena izan daitekeen gorpu bat agertu dela, baina bihar goizerarte ezin dutela ezer baieztatu. Hainbat komunikabidetan zabaltzen ari den informazioaren aurrean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak honakoa adierazi nahi du:Gaur arratsaldeko 17:30etan Frantziako Poliziak Jon Anzaren familiari deitu dio, esanez Jon Anzarena izan daitekeen  . 2010/03/12 - 02:14:06

Estandar bikoitza

Behin baino gehiagotan ikusi dugu. Aste honetan berriz ere gertatu da. Europar Batasunak estandar ezberdinak erabiltzen ditu bere mugetatik kanpo edo barne gertatzen direnak epaitu eta aztertzerako orduan. Estrasburgon, Europar Parlamentuko plenoak Kubari buruz kristonak esan ditu. Bitxia egiten zait horrelako gauzak entzutea. Kubako egoeran sartu gabe, bitxia egiten zaidala diot, ez ditudalako europar diputatuak horren [...]  Mundua Begira 2010/03/11 - 21:56:07

Urdaibai.... ta zer da jokuan dagoena

 Hiripublika 2010/03/11 - 20:42:03

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Genero gaietan ibilibide luzea daukagu oraindik. Hori dakarkigu gogora gaurko egunak.  EAJ-PNVren albisteak 2010/03/11 - 19:47:03