Zientzia eta teknologia
Zientzia eta teknologia kontuez informatzen dutenak
Arnaldo Otegik jaso du II. Gaztezulo Saria
Iragan irailaz geroztik abendu amaierara bitarte GAZTEZULO.COM webguneko Eztabaidagunean irakurleek proposatutako izen guztien artean, Elgoibarko politikariak jaso ditu boto gehien. GAZTEZULOko kideak bere herrira, bere etxera hurbildu gara Arnaldo Otegiren alderdi pribatua gehiago ezagutzera eta garaikurra senitartekoen eskuetan uztera. Logroñoko espetxetik, esker oneko hitzak igorri ditu berak. Bideo batean jaso dugu dena. Sustatu 2012/02/05 - 12:15:02
Gizarte Ekonomia Euskadin Jardunaldia Kursaal-en
Gizarte Ekonomia Euskadin Jardunaldia ospatu da aste da onetan Kursaal Jauregian, Donostian, TESS Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren mugaz gaindiko sarearen jardueren baitan. TESS sareko bazkide den KONFEKOOP Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak antolatu du topaketa hori, ANEL Nafarroako Lan Enpresen elkartearekin eta CRESS Aquitaine Akitaniako Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren Eskualdeko Ganberarekin batera. Sustatu 2012/02/05 - 10:19:05
http://t.co/CjYI0Poj
http://t.co/CjYI0Poj Teketen 2012/02/04 - 13:44:04
Donostia http://t.co/4CgytdIZ
Donostia http://t.co/4CgytdIZ Teketen 2012/02/04 - 13:44:04
Aldahitz ikerketaren ondorioak
Soziolinguistika Klusterra k Aldahitz ikerketaren ondorioak kaleratu ditu. Ikerketa 2010 eta 2011. urteetan zehar garatu da, lan munduan, eta tipologia jakin bateko langileen kasuak izan ditu aztergai: heldu zirela euskara ikasi, eta lankideekin euskaraz egiterainoko ohitura finkatu duten langileak . Sustatu 2012/02/04 - 11:22:01
Bentrikulu artifiziala, bihotz-transplantearen alternatiba patologia larria duten
gaixoentzat
BasqueResearch 2012/02/03 - 15:24:04
Donostia hiriburuak eta Debagoiena eskualdeak izan dute 10 langile edo gehiagoko enpresa
berritzaile gehien, ehunekotan
Eustaten datuen arabera, 2010. urtean EAEko 10 langile eta gehiagoko enpresen % 38,9k esleitu zizkieten baliabideak berrikuntzari. Baina ehuneko horrek aldaketak izan ditu, eskualdearen arabera aztertuz gero. Berrikuntzari lotutako jardueren gasturik handiena hiriburuetan bildu da. BasqueResearch 2012/02/03 - 15:24:04
Ibilgailu elektrikoen car-sharing sistema Bizkaira iritsi da
Bilbo eta Barakaldo dira ibilgailu elektrikoak alokatzeko zerbitzua ematen duten lehen bi euskal udalerriak. Zerbitzu hori IBILEK enpresak emango du (IBIL enpresaren filiala da, Eusko Jaurlaritzaren eta Repsolen artean eratutako enpresa, % 50eko partaidetza izanik bakoitzak). BasqueResearch 2012/02/03 - 15:24:04
Eusko Jaurlaritza eta Mondragon Korporazioa lankide 32 nazioarteratze-proiektutan 2011n
Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eta Mondragon Korporazioak urteko osoko bilkura egin zuten urtarrilaren 24n, bi erakundeek 2010-2013 aldirako sinatutako Lankidetza Hitzarmenean bildutako jardun-arloen jarraipena egiteko. Eroski Taldearen egoitza nagusian egin zen bilera, Elorrion. BasqueResearch 2012/02/03 - 15:24:04
Martxan da Bardoak 2012, Nafarroako taldekako txapelketa
Taldekako txapelketa berria abiatu da Nafarroan, Bardoak 2012 . Apustua ez da nolanahikoa: 17 talde eta 99 parte-hartzaile, horietatik 51 bertsolari . Osotara, bi hilabete hauetan 24 saio eginen dira, Leitzan jokatuko den finala arte. Berez, otsailaren 3tik martxoaren 31ra luzatuko da Bardoak 2012 , hala ere azken momentuan bertsolarien agenda arazoengatik lehen saioa urtarrilaren 27an egin zen, Etxarrin. Sustatu 2012/02/03 - 14:09:06
Zientzia eta gastronomia batzen dituen lehenengo nazioarteko aldizkaria sustatu dute
Mugaritzek eta Azti-Tecnaliak
BasqueResearch 2012/02/03 - 13:20:07
Jesus Egigurenek uste du EITBk gaztelaniazko kateak itxi beharko lituzkeela, euskaraz lan
egiteko kalitatez
Asteburu honetan emango duten Hitzetik Hortzera saioan Jesus Egiguren elkarrizketatu dute. Facebook-en aurrerapena atera dute programakoek, eta lotsagorritu barik hitz egiten du Egigurenek. Gomendioa ere luzatu omen dio EITBren zuzendaritzari: itxi gaztelaniazko kateak, euskarazko kalitatezkoa landu. Polemikarik eragingo ote, euskal konstituzioa eskatu izan duenean bezala? Ez dugu uste, euskaraz izan direnez... baina auskalo! Sustatu 2012/02/03 - 11:51:06
Jaurlaritzak berak erabakitako hizkuntza-irizpideek bete gabe segitzen dute Irekia
berrian
Eusko Jaurlaritzaren parte-hartze eta informaziorako plataforma, Irekia, berrizten ari dira, eta Beta fase baterako eztabaida prozesu bat hasi dute. Beta horretarako sarbidea eman dit zerbitzuaren arduradunetako batek, Jorge Valiñok , eta han ikusitako gauza pare bat komentatuko dut. Sustatu 2012/02/03 - 09:55:04
Estrategia abertzalea hegoaldean. Zein?
Ondoko dokumentuak ekarri bat gehiago izan gura luke abertzaleon arteko eztabaidari ETAren azken erabakien ondoren irekitako garai berrian. Dokumentuak, bere luzean, pozik jasoko lituzke erantzunak, eztabaidak, ekarpenak, eta iruditzen bazaizu, bazter berrietara zabaltzea ere. Sustatu 2012/02/03 - 09:55:04
Gaurkoa, apoTAOSikoa!
Gaurkoa, apoTAOSikoa! Teketen 2012/02/03 - 02:41:05
Literatura, garunarentzako estimulu
Donostiako BCBL ikerketa-zentroaren ikerketa-lan batek erakutsi du figura erretorikoek badutela sugestio-gaitasuna garunaren jarduera estimulatzeko. NeuroImage aldizkarian, garunaren gaineko aldizkari espezializatu ospetsuenetako batean, argitaratu dute Nicola Molinaro ikertzaileak egindako lana. BasqueResearch 2012/02/02 - 17:51:07
Eta zuk, nola egiten duzu?
Cristina Enea Fundazioak atal berria jarri du abian bere webgunean , Eta zuk, nola egiten duzu? deiturikoa. Bere helburua da ingurumenarekiko eta iraunkortasunarekiko errespetua sustatuko duten jarrera-ohiturak eta trikimailuak biltzea, baina bitxikeria batekin: ekarpen guztiak herritarrek egingo dituzte. Sustatu 2012/02/02 - 14:44:16
Glifosatoa hilgarria da Euskal Herriko anfibioentzat
Gaur egun landa-eremuan ez ezik gure hirietan ere hain erabilia den glifosato herbizidak Europako anfibio-espezieengan sor ditzakeen kalteak ikertu ditu lehen aldiz Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Sailak. Emaitzek ondorio garbiak utzi dituzte: fabrikatzaileek gomendatzen dituzten dosien azpitik erabili arren, hilgarria da ikertutako 10 espezierentzat. BasqueResearch 2012/02/02 - 13:57:02
Mikroipuin erotikoen masterra Lemoako gaztetxeko blogean
Proposamen berritzaile eta lizun batekin gatoz harriketarrok oraingoan. Adi lagunok! Neska, mutil, txakur zein katu (ez diogu zoofiliari muzinik egiten)! Idatzi zuen mikroipuin edo mezu erotikoak gure blogeko erantzunetan bertan. Luzeerak garrantzia du (txikitasunak egiten gaitu handi, beraz hamar lerrotik beherako testuak izan beharko dira). Sustatu 2012/02/02 - 12:48:02
Iruñetik Europa iparraldera arrakastaren bila
Iruñeko Diabulus in Musica taldeak otsailean aurkeztuko du " The Whanderer " lana. Symphonic Metal musika mota egiten dute eta Eskandinaviako taldeen eragin handia dute. Diabulus in Musica taldeko Gorka, Zuberoa, Adrian, Alex eta Xabik otsailean aurkeztuko dute disko berria Alemanian. Momentuz, " Scenaries of hope " abestiaren bideokliparekin gozatu dezakegu. Diabulus in Musica "Sceneries of hope" Official Video from Arteman Komunikazioa . Sustatu 2012/02/02 - 10:50:02
