Pertsonalak
Santa Ageda eskian
Gaur otsailak 5 ditu, Santa Ageda Eguna da. Bezperan ez, baina egunean bertan, Eibarko baserrietako neska-mutil gazteak eta ez hain gazteak elkartu dira usadio zaharrari berriro eusteko. Urteak ziren santa-eskia egiteari laga zitzaiola. Baserrietan, atean jaso ditugu, emozioz beteta. Eibarko baserrietako bizilagunek asteburu betea izan dute. Atzo, koko-marruak dantzan Arrate bailaran. Gaur, Santa Ageda eskian, Gorosta-Mandiola-Arrate bailaretako baserri batzuetan. Orbe baserritik gora hasi dira. Ezkarei, Agarre biak, Azaldegi biak, Naiorbe biak, Sagarbitsa, Azpiri, Mandiolak, Itturrua, Nebera, Ixua, Pagola, Altza, Akondia, Krabelin, Kantabria... eta seguruenik, ahaztu ditudan beste batzuk. Guztira, 22 bat baserri; kontatu didatenez. Dios te Salve. Ongietorri. Jaunak zorion diela, legearekin kunpli dezagun Santa Ageda Eguna. Kantatzen zuten kantariek; eta Narbaiza eta Baltzola bertsolariek koplak eskaintzen zizkieten etxekoei. Gisasolako Jonek poltsa pasatzen zuen eta trikitixa doinu artean hurrengo baserrira abiatzen ziren. Barre eta negar malko txikiak ere ikusi ditugu han eta hemen. Iragana orainarekin topatzen den une hori hunkigarria izaten da. Eta esanguratsua, oso esanguratsua. Gure etxeko bi txikiek ez dute nahikoa izan Azpirin entzundakoekin eta kantatutakoekin ,eta hurrengo bi baserrietara joan gara gu ere haiekin. Datorren urtean gehiago!!! Urte askotarako eta eskerrik asko! Berbak dantzan 2012/02/06 - 02:14:22
2012-02-05 - ASTE GUZTIRAKO IRAGARPENA HOTZA ETA NEGU GIROA NAGUSI 2012-02-06 (astelehena): ZAPARRADAK UGARI, IPAR HAIZE PETRALAREKIN Giro kaskarrarekin jarraituko du eguraldiak. Haizeak iparretik joko du modu petralean eta lainotzarrak... joxelanda 2012/02/05 - 16:48:01
Lagunak tiroka
Garagoittiko Orakulua 2012/02/05 - 16:22:21
Arratsalde bat Josh eta Saragaz/Una tarde con Josh y Sara
Atzo etorri ziren Josh eta Sara. Joshek zoritxarrez, laster bueltatu behar dau bere etxera eta ez da gugaz egongo beste asteburu batean saski baloiko errebantxa egiteko. Oriangoan euriagaitik ezinezkoa izan da guztiz. Udako egunen batean etorriko balitz.... Oso arratsalde atsegina izan zan. Gailetak egin genduzan, dantzarako txiribueltak eta barre batzuk sutondoan. Ez deiela inork esan iparraldeko jendeak ez dogula talentorik gorputz adierazpenerako, gero! Bejondeiola. ..... Ayer vinieron Josh y Sara a pasar la tarde con nosotras. Estábamos las tres solas, así que hicimos lo que nos apetecía: galletas de chocolate y charla animada junto al fuego. No se pudo jugar la revancha del partido de baloncesto por razones de climatología adversa, y porque la superficie debajo de la cesta resbala que se mata cuando llueve, básicamente. En su lugar hicimos (hicieron) pases de baile acrobáticos. ¡Para que se diga que no hay talento en el norte, en lo que se trata de expresión corporal! Txakusine 2012/02/05 - 15:05:19
Twist, dantza lotua literaturarekin
Azken urteotan inoiz baino gehiago -eta oso gustura- irakurri arren, seguruenik, ez dut txoko honetara aipamen literariorik ekarri aspaldi. Gaur ere ez dut luze jardungo, nagi jarraitzen dut holako gaiei heltzeko, idatziz behintzat. Hala ere, twista berez dantza soltea dena jakin arren, zenbait egunez literaturarekin dantza lotuan -eta estuan- izan nauen liburua ekarriko dut lerrootara. Liburua amaitu orduko izan nuen hemen hari buruz idazteko bultzada, baina berriz ere nagitasuna hasi zen nagusitzen, gaur Harkaitz Canoren elkarrizketa irakurri dudan arte. Egia esan, bere literatura lanetan beste gustatzen zait Harkaitz egiten dizkioten galderei emandako erantzunetan. Halakoak idazten ditudan guztietan legez, aurretik esan behar dut hau ez dela kritika bat. Nik ez dakit halakorik egiten eta ez nintzateke ausartu ere egingo. Barruan geratu zaizkidan zertzelada batzuk baino ez ditut utziko, barruak haiek ateratzea eskatzen didalako, beste barik. Hasteko, aurten Saramagoren liburuen artean liluratuta eta oraintxe Orhan Pamukekin harrapatuta nabilela aitortuta, esan behar dut urtean irakurri dudan eleberririk sendo eta osoenetakoa gertatu zaidala Harkaitzen Twist . Ahotseneako elkarrizketan, Edorta Jimenezek, konplizitatez jantzitako solasaldian, galdetu zion ea zilegi zen hain eleberri luzea, 400 orrialdetik gorakoa, idaztea. Harkaitzek, hark ere umoretsu, erantzun zion 200 bat orrialde kendu zizkiola prozesuan. Bere arrazoiak izango zituen haiek denak kentzeko, baina liburua irentsi eta gero esan behar dut haiek denak ere irakurtzeko gogoz eta jakin-minez gelditu naizela. Seguru nago haietan ere merezi duten pasarte gogoangarriak eta hausnarketa baliotsuak gelditu direla. Ez dut batere asmorik eleberriaren gakoei edo xehetasunei buruz idazteko, horiek nahi duenak bilatu beharko ditu paper eta tintazko unibertso horretan murgilduz. Esan bezala, zertzelada batzuk, besterik ez. Lehena, liburuak lehen lerrotik harrapatu ninduela, lehen esaldi horrek literatura zapore gozo eta erabatekoa daukalako. Lehen kapitulua amets lisergiko batean bezala irakurri nuen, eta prest nengoen tonu bereko 400 orrialde gehiago dastatzeko. Harkaitzen asmoa, ordea, beste bat izan da, baina hurrengo ataletako estilo aldaketak ez ninduen zapuztu, lan konplexu eta berezi baten aurrean nengoela konbentzitzen amaitu baizik; esan legez, azken boladan irakurritako eleberririk sendoenetako baten aurrean. Egiten gaituenari, gure nortasuna moldatzen duten kanpoko eragileei buruzko kezkak, bestalde, Harkaitzen hitz orain serio, orain jostarietan, nire kaskoan oso errotuta dauden kezken -edo obsesioen- ispilu bihurtuta ikusten nituen. Literaturak batzuetan sortzen dituen une magiko horietakoak dira, idazlea zeure garuna arakatzen sentitzen duzunekoa, forma ematen asmatzen ez duzun pentsamenduak esaldi borobiletan jasota aurkitzen dituzunekoa. Gozatu ditut bizi genituenon nortasunean arrasto sakona utzi duten garaietarako joan-etorriak, baita, zertarako ukatu, larrua sentitu eta gorputzen izerdia usaindu dudanean ere. Kutsu umoretsuan, Harkaitzen beraren irribarre jostaria begitandu zait maiz. Baina batez ere pertsonaia guztien dimentsioek, sakontasunak, konplexutasunak eta egiazkotasunak gidatu naute bidaia gordin bezain gozagarrian. Osagai gehiegi dauka eta sentipen gehiegi utzi dit barruan hona denak ekartzeko. Literatura letra maiuskulaz; txikiak garenoi ia beti tokatzen zaigu neska garaiagoekin dantza egitea, baina plazera da halako gorputzei helduta eramaten uztea. Liburua amaitu eta buruan izandako lehenengo kezka: noiz arte itxaron beharko dut Harkaitzen beste eleberri bat irakurtzeko? Itxaronaldia azkena baino laburragoa izango ahal da, Belarraren ahoak bezain gose utzi nau-eta! Nasmastarraren apunteak 2012/02/04 - 12:00:09
Jendeak telebista erabiltzen du informatzeko
Beti gabiltza gora eta behera Internetekin... eta erabiltzen dugun askok, asko erabiltzen dugu, baina gehienei erakargarriagoa egiten zaie telebista. Ahaztuta ditugu euskarazko telebistak. Egigurenen esana ibili da egunotan hara eta hona: "ETB2 itxi eta euskarazkoa egin kalitateko" dio. Edo Gari Araolazaren hau ere hara eta hona dabil twitterren: Si hablas en euskera no sales en ETB2 Bueno, ba ekarri gura dut hona datu zaparrada batetik ateratako zati txiki bat barometrotik . Gabinete de prospección sociologica-k egindakoa da, ez barometroak. Euskaraz ere badago, baina nik erdarazkoa dut eskura. Zer erabiltzen dute herritarrek EAEn eta Estatuan informatua izateko? Galdera horri erantzuten diote horrela: Zer pentsatua ematen du eta zer pentsatua eman beharko luke. Zer da euskaldunok ikus-entzun dezakeguna euskaraz telebistatik? Euskarazko tokiko telebistek lekua dutela argia da, baina politikak ere bideratu beharko dira gehien erabiltzen den hedabide mota hau osasuntsuago izan dadin. Euskaldunok behar Adierazgarria, bestalde, egunkarien eta irratiaren datuak... Eta ojo, galdera ez baita entretenitzeko, edo bestelakoetarako, informatzeko zein den erabiliena da datua. etxebarri 2012/02/03 - 14:10:04
Paris mon amour
Paris izan gara urtearen hasieran. Oso bidai polita izan da: ikusi ditugun lekuengatik, noski, baina batez ere bidaia bera izan da aberatsa. Lo egiteko apartamentu bat alokatu genuen: Ponpidouren alboan, Les Halles Rer eta metroaren alboan. Etxetik eiffel dorrea ikusten genuen, baita Ponpidouren goikaldea eta Montmartre. Bi-hiru lagunentzat aproposa da. Miarritzetik hegazkinez egin genuen bidaia, konpainia merke batean. Kotxea, aldiz, parking merkeenean utzi genuen. Ikusi argazkiak . Ikusi bideoak: Sena bazterrean eta eiffel dorrean . Joxeloidinekua 2012/02/03 - 05:02:05
10-05-10MAIATZA EDO LORAILA URTAROEN NERABE GARAIAGaurkoan Maiatzari emango diogu astindutxo bat. Loraila edo asto hila ere deitu izan zaio. Aurreko batean esaten genuen, nola hiru urtarotan erabiltzen den uda hitza. Udaberria, uda eta udazkena. Uda ... joxelanda 2012/02/02 - 17:36:02
Yuyu Aroa
Garagoittiko Orakulua 2012/02/02 - 17:05:06
Diario de una mujer sencilla (127)
Txakusine 2012/02/02 - 15:53:04
2012-02-02 - EGURALDIAREN BERRI ASTEBURURAKO IRAGARPENA AZALPEN OROKORRA: IPARRALDEKO ANTIZIKLOIAK BIDALITAKO AIRE MASA HOTZA DAUKAGU GAINEAN. ETA SEKULAKO HOTZAK PASA BEHAR DITUGU EGUN HAUETAN. SIBERIATIK BIDALI DIGUN AIRE HOTZ HORI, TEMAT... joxelanda 2012/02/02 - 11:39:03
«José K, torturado» antzezlana Donostian egongo da martxoaren 14an
Harrikadak 2012/02/02 - 11:01:15
Udal zein foru instituzioek gasteizen eragindako larrialdi humanitarioa
Gure Green Capital zoragarria den Vitoria-Gasteiz hirian, Arabako Foru Aldundiaren esku dauden zentroetan zeuden adingabeak kale gorrian uzten ari dira ... Silicon Lautada 2012/02/02 - 02:42:08
Englishpitinglish
Sistema hau erabili dau Olatzek ingeleseko hiztegia lantzeko.Berak, liburuagaz batera, CD Asko gustatzen jako ingelera, baina nire ustez eskoletan erabiltzen den sistema ez da oso Onena izango liztateke ez eukitea ezer doblaturik, eta zuzenean ingeleraz ikustea danok etxean gure marrazki bizidun eta serie faboritoak, azpititulaturik nahi ba da ere, bada jatorrizko hizkuntzan. Hori ezean, hemen ez dago modurik inglishpitinglish ikasteko, nahiz eta dirua sartu eta sartu. Badakit itzelezko bikoizketa sektorea dagoela lanean, eta badagoela jendea ez dituela azpitituluak onartzen, baian ohitua hartzeko kontua baino ez da. Kanpora bikoizketak eta barrura azpitituluak. Este es el sistema que Olatz utiliza para aprender el vocabulario del tema de inglés que le toca. En este caso eran cosas relacionadas con la salud. El libro, y cuaderno de trabajo (Up to you), se completa con un CD en el que aparecen materiales en audio con la correcta pronunciación de las palabras que ven escritas, y con un dibujo que les da el significado de la palabra. Le gusta mucho el inglés, pero creo que el sistema que se emplea en las escuelas no es adecuado, y en todo caso es insuficiente. Lo mejor seria que dejaran de doblar los materiales originales en inglés y tuviéramos que ver todos en casa nuestras películas, dibujos animados y series favoritas en inglés directamente, y subtitulado si se quiere para aprender el englishpintinglish. Supongo que hay una gran industria del doblaje, que se puede reciclar en industria del subtitulado y que hay gente que rechaza los subtítulos, pero es cosa de acostumbrarse. Fuera los doblajes, por favor y viva los subtítulos. Txakusine 2012/02/01 - 16:11:04
Inguruko azterketa/ Flores y cardos
Txakusine 2012/01/30 - 16:46:05
Nolaaaa? Ezagutzen al duzue besterik?
The Indezents bloga >> 2012/01/29 - 20:59:10
2012-01-29 - ASTE GUZTIRAKO IRAGARPENA NEGU GIROAN ASTE GUZTIA 2012-01-30 (astelehena): LAINOAK PILATZEN BAINA ATERIIparraldetiko korronte horrek lainoak pilatuko ditu itsas gainean, kostaldea mehatxatuz. Ateriari eutsiko dio gehien batean ... joxelanda 2012/01/29 - 18:50:54
Azala, hesteak eta nerbioak: dena bat
Garagoittiko Orakulua 2012/01/29 - 15:20:11
Jon Iraundegiren begi puntuaren xedea
Harrikadak 2012/01/29 - 12:24:14
Artikutza eta Sagardotegia (otsailak 11)
Kaixo lagunak!! Otsailaren 11rako mendia eta sagardotegia uztartuko dituen irteera proposatzen dizuegu. Morkaiko Mendizale Elkartea 2012/01/27 - 19:24:04
