Idazleak
Kulturgile, idazle, EIEko bazkide eta intelektual zenbait
Jakin ez ala jakin nahi ez?
Amatiño 2012/02/05 - 16:22:08
Damu-mudak
Horra ikasle bat, maisuak darabiltzan margoak, hark ematen dituen brotxa-kolpeak, haren joan-etorriak imitatzen. Ez da ikasle txarra, Prado museoan aurkitutako Gioconda ren kopiak hala erakusten du. Baina egunotako informazioetan, aurkikundea bera baino interesgarriagoa da bidenabar baino agertu ez dena: bi koadroetan ageri diren pentimentuak koadroetan egon ohi diren damuen eta asmo-aldaketen arrastoak berdin-berdinak omen dira. Da Vincik, damututa, atzera egiten duenean, ikasleak ere atzera egiten du. Maisuak bideren bat utzi eta beste bat hartzen duenean, gauza bera egiten du ikasleak ere. Baina maisuaren dudak, itxaro-aldiak dira ikaslearentzat: zain egoten da beti maisuak zein bide hartuko. Maisuaren damua bere kabutatik irteten da. Ikasleak ere izango ditu dudak eta damuak, baina maisuaren bidetik desbideratuko lukete. Emaitzen atzeko zalantzak eta damu-mudak bereizten ditu jenioa eta imitatzailea. OHARRAK (Post scriptum) Duda-mudatik damu-mudara: pentimentuak ere horixe dira, duda-mudati jaiotako damu-mudak. Irakurri berri dut interpretazio interesgarri bat El Prado Museoko aurkikundeaz: betidanik zekite bertan zeukatela Gioconda ren kopia. Orduan? Ba propagandazko ekitaldi ondo kalkulatu bat izan dela guztia: krisi garaian, museoak krisiari aurre egiteko akuilagarri bat. Hitz beste 2012/02/05 - 13:13:01
Tanpax
Markos Zapiain 2012/02/04 - 16:05:05
Mailua
Postariak ekarri dion gutun-mazoan, erdal argitaletxe ezagun bateko propaganda, gazteen literatur sariketa baterako deialdiarekin. Bertan, sariaren ezaugarriak, testuaren nolakoari buruzko xehetasunak, eta sariaren zenbatekoa, oso eskuzabala bera. Zakarrontzira zihoan gutuna, baina oinarrietako baten mailukadak kolpatu du: Obra irabazleak irakurleen nortasunaren formazioan lagundu beharko du, integrazio soziala promozionatu, eta gizarte demokratiko baten balore propioak sustatu . Zorionez, balio literarioaz, tutik ez. Literaturak sariaren plantamendua izorratuko lieke! , pentsatu du. Behin idazle bati entzun ziona etorri zaio: mailu batekin iltzea sartzen ari zen ume baten eszena sartu zuen bere liburu batean; hura kentzeko eskatu zioten argitaletxe batean, bestela, hori irakurriko duten txikiek mailu bat har dezakete eta min hartu . Min hartuko lukeena, argitaletxekoa, irakurleak aurrean harrapatuko balu. Hitz beste 2012/02/04 - 12:14:01
Anbulatorioko solasak eta gogoetak
Anbulatorioan nire txandaren zain nengoela, gizon diabetiko berritsu bat egokitu zait aldameneko aulkian, beste gaitz ez nolanahiko hainbaten jabe ere badena. Gaitz horien berri ematen hasi zait, eta benetan gaizki sentitzen denean erietxera joaten dela esan dit, ez ordea medikuarengana, baizik eta, besterik gabe, bera baino okerrago dagoen jendea ikusi ondoren hobeto sentitzeko. Ez diot ezer esan, anbulatorio batean ezezagun batekin hizketan aritzeko filosofikoegia iruditu zaidalako gaia, baina pentsarazi dit handiak eta txikiak edo lodiak eta meheak besteekiko konparazioan garen bezala, zoriontsuak eta dohakabeak ere, azken batean, besteekiko konparazioan garela, eta heriotza onartzen hasteko lehen pausoa geure buruari gainerako guztiak ere hilko direla gogoratuz kontsolatzea izaten dela. Inon izatekotan 2012/02/04 - 00:43:20
Euskaldunon arazoa beste bat da
Rubalcaba edo Chacón. Chacón edo Rubalcaba. Nor izango ete da irabazlea? Rubalcaba klasikoak aparato zaharraren babesa daukala emoten dau. Chaconek babes zabala lortu ei dau Catalunyatik kanpo. Sarri esan izan da sozialisten kongresuetan ondo jakiten dala zelan sartuten dan, baina nekez asmatu leitekeala zelan atara. Dana dago airean, dana kolokan, gizon zaharra ala andra gaztea. Barne [...] Mundua konpondu guran... 2012/02/03 - 20:02:02
Larrua
Telebistaren aurrean zegoen gure laguna, erdi lotan, albistegiko irudi pasaren aurrean. Kolpean, gizonkote bat ikusi zuen pantailan, mozkotea eta trauskil itxurakoa. Lagunak uste zuen kuluxkaren bat egin zuela, bukatu zela albistegia, eta pantailako mozkotea gangsterren serie B.ko aktoreren bat zela. Irudiaren hondoa odolaren kolorekoa zen, eta banku boteretsu baten logoa ageri zen bertan. Atrakuren baten sekuentzia zelakoan, gure laguna guztiz esnatu zen, film bizi bat ikusteko aukerak suspertuta. Ilusioak ez zion askorik iraun. Idazkitxo batek Edward G. Robinsonen itxurako aktorea identifikatu zion pantailaren beheko partean: Emilio Botin, Banco de Santander. Eta bankuko presidenteak ahoa zabaldu zuen: Krisiaren kulpa guztia politikariek dute . Lagunari larrua behar du! hitzak eta sua atera zitzaizkion batera ahotik. Laster, ordea, txaloka hasi zen: Bai, jauna, politikariena duk erru guztia! Hi bezalakoei laguntzeagatik . Hitz beste 2012/02/03 - 13:08:03
Euskal Herriaren eskubiderik eza
Amatiño 2012/02/03 - 05:00:11
Hiriak
Hiri batera iritsi, lehen inpresioak jaso eta ikusten ari dena gustatzen bazaio, beti galdera bera egiten dio bere buruari: biziko al nintzateke hemen?, lortuko al nuke zoriona deitzen dugun, baina zoriona ez den bizipozezko status gutxieneko hori?, zenbat denbora egingo nuke bertan goxo eta bertan geltoki? Imajinatzen hasten da bizitza berria; terraza batean eseri eta jendearen nolakoari erreparatzen dio; azokak bisitatzen ditu; gorputza klimara ohitu bitarteko sentsazioak mamurtzen ditu Baina hiri iritsi berrian aurkitzen ari dena berak bere baitan eraman duena da. Badaki bere egoeraren eta momentuaren galbahetik pasatzen direla hiriari buruzko bere iritziak; badaki maleta pertsonalenean daraman ekipajearen nolakoarekin ilusioa, nekea, jakin-mina, abaildura marrazten dituela bisitatutako hirien mapak. Ez zaizkio katuak gustatzen. Erromako katuak ditu salbuespen, hondakinen artean eta eguzkiaren epelean goxo. OHARRAK (Post scriptum) Gaur epelean goxo egiteko aukera gutxi Erroman ere. Katuek, ordea, aprobetxatuko dute aukeraren urria, seguru. Hitz beste 2012/02/02 - 21:29:06
Ene que risas hisimos al pasar por el Sendeja
Amatiño 2012/02/01 - 23:25:10
Horma beltza
Hotza omen dator. Gordina. 1956ko izozteak ere aipatu dituzte, eta gure lagunari labean berotutako adreiluak, lotarakoan hanketan jartzen zituztenak, etorri zaizkio gogora. Egundoko hotza pasatu zuen, etxeko aulkiak erre behar izan zituzten ijitoen kastakoa zen bera ere: gurasoek ere harrapatutako guztia erre zuten hotzari aurre egiteko. Egun haietan ez zuen elurrik egin, hasieran jela deitzen zion gauero egiten zuenari. Eta jela beti zuria zela uste zuen. Otsail hartan, ordea, horma beltza egiten ari zela entzun zien gurasoei, hamabost egunez hala deitu zioten hamabost egun haietan etxe aurreko zelaian zabalduta egon zen maindire izoztuari. Orduko hotzak, orratzek bezala ziztatzen zuen hotz gordinak, irakatsi zion bereizten ia urteroko jela zuria eta otsail hartako horma beltza. Zain dago. Ez dio inork esan beharko bihartik aurrera egingo duena horma beltza den edo ohiko alarma faltsu horietako bat. Hitz beste 2012/02/01 - 20:29:07
Moveuskadi
Hitz beste 2012/01/31 - 09:47:02
Junkie 80
Ez nekien bizi nahi nuela. Ez nekien bizitza maite nuela. Ez nekien bizitza behar dudala. Eta neure burua hiltzera jo nuen ikusten nuen denaren kontra, beldurrik gabeko herraz eta pasioz. Larru beltzean hauts zuria ume txiki bat bezala bilduta. Inon izatekotan 2012/01/30 - 13:56:20
Burujabetza eta ekonomia lehiakorra
Amatiño 2012/01/30 - 00:27:07
Sugetzarra
Txillida Lekuko aferaren albisteak sugetzar beti beraren kapitulu beti berdinen errepikapen hutsak iruditzen zitzaizkion, eta aspaldi utzi zion sugetzarrari buruzko informazioak irakurtzeari. Egunkarietako titularrak, doi-doi. Hortik aurrera, paso. Ez ditu gertakarien xehetasunak ezagutzen, galdu du desadostasunen haria. Garai batean gogotik txalotu zuen Zabalegi baserriko ingurune paregabean hain museo ederraren pagotxa. Ahitu zaio interesa. Azken tantaraino. Jan-edanetik enpo egiten denean sentitzen dugun betekadarekin konparatzen du museoaren auziak eragiten dion asebetetasuna. Galdu du interesa eta kezkatuta dago. Kezkatuta dago, baina ez Txillida Lekuren etorkizunagatik. Ez horregatik bakarrik, behintzat. Telebistari entzun dionean sugetzarra Txillidatarren teilatura erretiratu dela, orain han daukala habia, garai batean sentituko zukeenetik ezer sentitu ez izanak kezkatu du. Hitz beste 2012/01/29 - 09:42:02
Erregai-ekoizpenaren krisialdi europarra
Amatiño 2012/01/29 - 00:47:08
Kableak
Hitz beste 2012/01/28 - 12:34:01
Txillardegi eta ziminoa
Markos Zapiain 2012/01/28 - 12:07:08
Athletic: amesak jarraitu daiala
Inor gitxik iminiten dau zalantzatan Athleticek agertuten dauen jokoa. Hasikeran zalantza piloa izan zan Bielsaren inguruan. Horreek zalantzok ezerezean geratu dira. Joku duina agertu baino polito jokatuten dabe zurigorriek. Eta emoitzak be etorriko dirala espero da. Kopan gauza politak egin leitekezala uste dabe zaleek. Ez daukat ahaztuta orain hilebete batzuk Caparros faltan botaten ebela persona askok. [...] Mundua konpondu guran... 2012/01/27 - 21:51:05
Robota
Hitz beste 2012/01/27 - 13:35:05
