Teknofiloak

Teknologiaz eta Interneteko kontuez idazten dutenak. Geek jendea eta.

robot baten bizitza krudela

Superindarra egotea ongi egon daiteke, baita infragorri ikusmena, jetpak, wifi eta GPS integratuak ere. Baina robota izatea ez da beti denok uste duzuen bezain ona (galdetu bestela Andrewri): 01101010 01100001 01101010 01100001 01101010 01100001 Iturria: Suicide Bots .  warp bortz 2010/03/11 - 21:35:02

Jolicloud, Ubuntu erraza netbookentzat (eta euskaraz)

Nire eskuetara endredatzeko heldu da Dell Mini 10v bat. Berez, Windows 7 starter sistema dakar 280 euroko Netbook edo eramangarri txiki honek. Diotenez Mac OS X instalatzeko netbook perfektua da, eta hori probatzea da nire asmoa. Baina bitartean, eta Windows ezabatu baino lehen, beste esperimentu bat egitea pentsatu dut: Jolicloud probatzea. Txiki hauetarako egindako Ubuntu [...]  sarean.com 2010/03/11 - 18:18:07

DEUSTUKO JAIAK 2010

Badatoz berriro ere, Deustuko Jaiak 2010 . Hona hemen programazio guztia: MARTXOAK 12 OSTIRALA 17:00etan ARTISAU PRODUKTUEN AZOKAren irekiera eta inaugurazioa Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean), gaueko 21:00ak arte. 20:00etan Txupina eta pregoiaren irakurketa Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean). Ondoren, txosna gunera jaitsiera Deustuko gaitari eta ONDALAN erraldoien konpartsaren animazioarekin. Hau, Konpartsa eta koadrilen I. Txapelketaren lehenengo froga izango da. Zatoz zure koadrilarekin eta parte hartu!!!!! Puntuak koadrila edo konpartsa animatuenari. Bukatzean, txosnetan (4.gunean) luntx herrikoia. 20:0etan kontzertua Gazte Lokalean 22:00etan Kontzertuak txosna gunean (4. gunean): Elfo Negro, Theriftrackers, Mambabeat. . MARTXOAK 13 LARUNBATA 11:00etan Diana eta txupina Deustuko gaitariekin Deustuan zehar. 11:00etan ARTISAU PRODUKTUEN AZOKA Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean) (11:00-14:30 / 17:00-21:00) 12:00etan Deustuko PAELLA TXAPELKETA ospetsua hasiko da Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean) 15:00etan Paellen aurkezpena, sari banaketa eta herri bazkaria 16:00etan Bertsolariak: Hamaika bertute Konpartsa eta koadrilen I. Txapelketaren 2. froga izango da. Zatoz zure koadrilarekin eta parte hartu!!!! 17:30etan ANNE MONNA, OSKOLA ETA KARRAMARROI 18:30etan ESKOLEN ARTEKO TXAPELKETA Herriko kirolak (1. eta 2. maila) Botika Zaharreko parkean (2. gunean) 19:30etan SUZKO ZEZENA botika zaharreko parkean (2. gunean) 20:00etan San Jose eguneko emakumeen aurreskuaren entsegu orokorra egingo dugu, Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean) 20:00etan kontzertua Gazte Lokalean 20:30etan Guk geuk dantzatzeko momentua iritsi da plazan egongo den euskal ERROMERIAN Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean) 22:00etan Maketa lehiaketaren irabazleak eta ondoren berbena AMAIUR taldearen eskutik txosna gunean (4. gunean) MARTXOAK 14 IGANDEA 11:00etan Diana eta txupina Deustuko fanfarrearekin 11:00etan ARTISAU PRODUKTUEN AZOKA Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean) (11:00-14:30 / 17:00-21:00) 11:30etan Euskal ezkontza San Pedrorik hasita 12:00etan UDAL BANDAren kontzertua Done Petri /San Pedro plazan (1. gunean) 12:00etan UMEENTZAKO TAILER KULTUR ANITZA Botika Zaharreko parkean (2. gunean) AMARU ELKARTEAREN LAGUNTZAREKIN. 12:30etan UMEENTZAKO III. ZIBA txapelketa Botika Zaharreko parkean (2. gunean) Deusto Bizirik elkarteak antolatuta. 12:30etan DANTZA IKUSKIZUNA (Jazz Funky, Hip-Hop, Danza Oriental, Danza Clásica, Danza Creativa, ...) ARTEBI eskolako ikasleen eskutik Botika Zaharreko parkean (2. gunea) 13:30etan Tailerren bukaera, eta ZIBA txapelketaren SARI banaketa 17:00etan Dardo Txapelketa(Niza Tabernan) 17:30etan umeentzako PLAY BACK txapelketa Botika Zaharreko parkean (2. gunean). epaimahaiak irabazleak aukeratzen dituen bitartean...ENSAYO akademiako Danza Modernoko ikasleek erakustaldia egingo digute. 18:00etan KANP berbena zoragarria Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean). MARTXOAK 18 OSTEGUNA 18:30etan Gazte Lokala eta Goikoaldeen arteko tira-birak herri kirolak praktikatzen gaindituko dituzte. 20:00etan KOADRILA eta KONPARTSEN arteko txapelketarekin jarraituz, orain dantza egitea tokatzen zaigu playback txapelketan. PLAY BACK txapelketa ospatuko dugu!!! 21:30etan Lehenengo eta behin, MISTER JAM eskolako ikasleek, ikasitakoa erakutsiko digute. Ondoren eta 00tik aurrera DJ Bull (4.gunean) MARTXOAK 19 OSTIRALA San Jose eguna 11:00etan Diana eta txupina Deustuko gaitariekin. 12:00etan Deustuko udal korporazioa, San Felitzisimotik, alkatea buru duelarik, Deustuko kaleetan zehar ibiliko da kalejiran. Deustuarrok gonbidatuta gaude jantzi tipikoa soinean hartuta bertan parte hartzera 13:00etan Emakumeen aurreskua. Herriko kaleetatik kalejira amaitu ondoren, Done Petri/San Pedron (1. gunean), Deustuko andreek antzinako ohiturari eutsiz, aurreskua eskainiko dute. Ondoren, indarra berreskuratzeko, luntx herrikoia. 13:30etan pintxo txapelketa Gazte egunaren egitarauaren barruan. (1. gunean) 15:00etan Pintxoen aurkezpena (1. gunean) 16:00etan Ur Guda 16:00etan Deustuko neskak v Paularrak 17:00etan Derby Peņa Deusto v Peņa Atotxa 17:00etan PILOTA TXAPELKETA Iharra frontoian (1. gunean) 18:00etan ... eskutik, ohitura bihurtu den amateurren arteko PILOTA PARTIDA izango da. 19:00etan Futbolin txapelketa. ANTOLATZAILEA: KAR KAR 20:00etan Gurpil poteoa Elektrotunarekin 20:00etan kontzertua Gazte Lokalean 22:00etan Gaueko kontzertuak: Versen, Sirka, Zesatek. MARTXOAK 20 LARUNBATA Pintxo Eta koktel txapelketa(2.gunean) 11:00etan Diana eta txupina Deustuko gaitariekin. 11:00etan Roller Txapelketa 11:00etan ARTISAU PRODUKTUEN AZOKA Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean) (11:00-14:30 / 17:00-21:00) 11:00etatik aurrera, txapelketa egun osoan zehar Deusto Bizirik elkarteak antolatua. 11:30etan Erraldoien bilkurari hasiera emango diogu Deustuko anbulatoriotik ONDALAN erraldoien konpartsaren eskutik 12:00etan Umeentzako TAILERRAK eta PUZGARRIA Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean) 12:00etan TOMATE NAGUSIA sukaldaritza lehiaketa Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean). Ez ezazue huts egin! 15:00etan Tomate txapelketako plater berezi eta originalen aurkezpena, sari banaketa eta herri bazkaria. 17:30etan Mus Txapelketa (La Tortillan) Ondoren...KOADRILA eta KONPARTSEN arteko JOKUAK txapelketaren barruan Done Petri /San Pedro plazan (1. gunean) 18:00etan ENSAYO akademiako irakasleekin batera, koadrila eta konpartsen arteko dantza txapelketa. 18:00etan ESKOLEN ARTEKO TXAPELKETA Matrakan (5.eta 6. maila)botika zaharreko parkean (2. gunean) 19:00etan umeentzako berbena botika zaharreko parkean TXORROMORROren eskutik (2. gunean) 19:00etan ENSAYO akademiarekin batera, Salsa erritmoak dantzatzeko ordua heldu zaigu. 20:00etan SUZKO ZEZENA botika zaharreko parkean (2. gunean) 20:30etan Gazte Lokalean 22:00etan TXIRRITXORRA txosna gunean (4. gunean) eta ondoren TXIKIZIO 00:00etan EMAKUMEEK jasaten dituzten ERASOEN AURKAKO ekimena txosna gunean (4. gunean) MARTXOAK 21 IGANDEA 11:00etan Diana eta txupina Deustuko gaitariekin. 11:00etan ARTISAU PRODUKTUEN AZOKA Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean) (11:00-14:30 / 17:00-21:00) 12:00etan UMEENTZAKO TAILER KULTUR ANITZA botika zaharreko parkean (2. gunean) AMARU ELKARTEAREN LAGUNTZAREKIN. 13:00etan Euskal dantzak Gure Herria dantza taldea Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean) . 14:00etan Bazkaria Ondoren...KOADRILA eta KONPARTSEN arteko karaoke txapelketa 18:30etan jaiei amaiera emateko TOMATE ERREKETA eta PARRILADA Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean).  29A 2010/03/11 - 09:08:03

Asteazken txiptunea: Bit Trip Beat

Azken aldian biziatu samar ibili naiz Bit Trip Beat bideojokoarekin. Ikeagarri retroa bai estetikan eta baita jokatzeko moduan ere. Pong joko mitikoen eboluzioa da, musika oinarri duela botatzen dizkizuten pilotei erantzun behar zaielarik. Esan bezala musikak garrantzi handia dauka jokoan, hain handia ze musikaz baliatu zaitezke abiada bizian datozkizun pilotetara errazago iristeko. Hain zuzen ere musika hori da gaurkoan dakarkizuedana , lehenengo maila gainditzeko hainbat aldiz entzun izan dudalako akaso izugarri gustuko dudana. Entzun, entzun:  warp bortz 2010/03/10 - 21:50:14

Bideojokoak gomendatzen martxoa 2010

Bioshock 2, Sea of dreams (PS3, Xbox 360, PC) Aurreko ataletako gertakariak baino 10 urte geroago kokatzen da Bioshock 2 hau, zeinetan jokalariak lehenengo Big Daddy-aren rola hartuko duen. Protagonista berri hau bizkorragoa eta azkarragoa da, plasmido izeneko botereak erabil ditzake. Bigarren bertsio honek, aurrekoaren esperientzia eskaintzeaz gain, online bidezko multijokalari aukera ere badakar. Peggle (Multiplataforma) Prest, apuntatu [...]  53R61-ren bloga 2010/03/10 - 19:51:05

Zenbateraino aldatu zaitu Internetek?

Edge aldizkariak galdera egin die munduko zientzialari, pentsalari, kazetari eta teknologo zenbaiti, denak goi mailakoak, Internet zelan ari den aldatzen euren pentsatzeko modua, eta jaso ditu erantzun interesgarri askoak. Erantzun dute Internetek egin dituela zuhurragoak, azalekoagoak, azkarragoak, ez hain sakonak, aztoratuagoak, ez hain sortzaileak, ukiberagoak, ez hain ikusgarriak, altruistagoak, ez hain harroak. Esan dute Internetek izugarri hedatu duela gure memoria, baina aldi berean egin gaituela orainaldiaren gatibu. Alderatzen dute web globala ekosistema batekin, garun kolektibo batekin, memoria unibertsalarekin, kontzientzia globalarekin, geografia eta historiaren mapa erabateko batekin. Gauza bat da segurua: zaleak izan edo kritikoak izan, denek erabiltzen dute Internet eta denek aitortzen dute sareak inor ez duela uzten hotzepel. Inor ezin da bizi Wikipedia edo Google ez baleude bezala, eta denek bizi dute bat-bateko komunikazio eta jakintza globalaren lilura. Interesgarria iruditu zait artikulua, patxadaz irakurtzekoa.  Faroa 2010/03/10 - 10:02:02

Telebista eta Internet

Egunotan gai hauek ekarri ditugu hizpidera. Apropos? Kontestuagatik? Esango nuke, gaiak hor daudela, eta arretaz begiratzen diegula aspaldion. Kezka sortzen dute, irrika ere bai, gogoa, ardura Videoweb10 burutu zen duela ez asko Bilboko eitb-ren egoitzan. Han izan ginen. Komunikaldiak dira gaur, eta lan kontuengatik bertan izango gara. Argazkiak.org | webtv web telebista telebista Interneten Š cc-by-sa: gaztelumendi Greba Orokora [...]  gaztelumendi.org 2010/03/10 - 07:54:06

50eko urteetako alegiazko hiri amerikarra

Ocondesign-en bidez ezagutu dut gaur Michael Paul Smith-en lan bitxia Flickr-en. AEBetako barnekaldeko hiri txiki batekoak diruditen argazkiak egiten ditu, nahiko retroa, hori bai, amerikarren bizimoduko 50eko hamarkadako urte zoriontsuetako hiri horretako argazkiak baitira. Benetako argazkiak dira, bai, baina ez erabat. Kalean hainbeste auto klasiko topatzeko Kubara joan beharra zeukan seguraski eta ez, Michael ez da [...]  sarean.com 2010/03/10 - 00:51:17

Xabiroi 19 atera da

Kalean da Ikastolen Elkarteko komiki-aldizkariaren 2010eko otsaileko zenbakia Irudia: Dani Fano Ikastolen Elkartea k ateratzen duen Xabiroi komiki-aldizkariaren 19. zenbakia, aurtengo otsailari dagokiona alegia, kalean da. Hau da bertan aurkituko dugun edukia: - Nik neuk egiten dudan Albisteen txokoa - Manu Ortega ren Haizea banda - Auzomorro umorezko orri bikoitza, Guaikaipuroren gidoia, Sanvi ren irudiak eta Sedyas en koloreekin - Julen Ribas en irudiak eta Iban Zaldua ren gidoia duen Azken garaipena sailaren beste 8 orri - Loperen Behien Tarzan en 3 orri - Irune Lasak egiten duen KomikITAUN elkarrizketen orri bikoitza, oraingoan Enrique Villarreal Drogas ekin - Asisko ren Hor Konpost banda - Haur besoetakoa sailaren 6 orri, Unai Iturriaga ren gidoia, Sanvi ren irudiak eta Sedyas en koloreekin - Zaldi Eroa ren Arranotxu ren beste bi orri - Dani Fano ren ilustrazio eder bat - Iņaki G. Holgado ren irudiak eta Harkaitz Cano ren gidoia duen Zebra efektua istorioaren 4. emanaldia, 6 orrikoa Horra hor euskal komikigintza onenaren beste erakusgarri bat. Bide batez, niri lau bidali dizkidate, beraz norbaitek bat nahiko balu, erantzunetan eskatzea besterik ez du.  e-gorblog 2010/03/10 - 00:38:08

sexuz aldatutako superheroiak

Bai, komikien industria krisialdian dago (noiz ez da krisialdian egon?), eta datorkiona oraindik okerragoa da (koloretako ebookak datozenean....), baina ez, ez da Marvel eta DC etsita daudenik (baliteke egotea), ez eta burua galdu dutenik (hau ere ezin dut ezeztatu). Gauza da ComicsAlliance n katxondo hutsak direla eta superheroiak sexuz aldatzea erabaki dutela. Beno, ez denak, soilik batzuk eta gizonetik emakumera besterik ez. Hau bestalde, ez da batere berritzailea ze spidergirl, batwoman, supergirl eta she-hulkez betetak bait daude komikidendetako apalategiak. Gakoa pertsonai ez ohikoak erabiltzean datza, eta titi puska ikeagarriak jartzean, noski. Irudi guztiak hemen . Iturria: ion litio , ComicsAlliance  warp bortz 2010/03/09 - 22:08:09

frikizio galanta: wiirako mamu harraparien pistola

Badakit berria ez dela, joan den astekoa dela gutxienez eta interneten mundu hiperazeleratu honetan joan den asteko berriak aspaldiko kontuak direla. Baina Warp Bortz ez da berrien bloga, denok dakizuenez eta mamu harraparien wiirako osagarri hau awesomitate hutsa da. Pistola eta protoi motxila dauzka, eta baita led urdin mordoa ere, egilearen eta gure ispilu neuronen gozamenerako. Mamu harraparien bideojokoarekin salduko balute, jokoaren itxura kutrea ahaztu eta segituan segituan erosiko nuke. Ez HD, ez 3D, hau bai dela inmersioa! Iturria: Geekstir .  warp bortz 2010/03/08 - 22:25:10

Brian Currin ikusi eta ikasi

Oreretan eskainitako hitzaldia osorik jarri dute sarean. Eta zabaltzea dagokigu guri. Brian Currin da hitza hartu duena. Donostian izan genuen lehenbizi, Madrilen ere eman du konferentziaren bat, eta oraingoan hitzaldi ireki bat antolatu dute Oreretan Errenteriako herritar batzuek. Hitzaldi luzea, mamitsua, elkarrizketa batean antolatuak. Hego Afrikatik Euskal Herrira, tartean Irlanda edo Sri lankako gatazketan fazilitadore moduan [...]  gaztelumendi.org 2010/03/08 - 13:22:05

Jai flamenkoa Begoņarentzat

Larunbata egun berezia izan zen gurean, ospatu egin genuen-eta Begoņa arrebak erretiroa hartu izana. Hori zela-eta, festa flamenkoa antolatu genuen Esteņibar baserrian, Elorrion, bagenekien-eta Begoņari beti gustatu izan zaiola dantza mota hori. Norbaitek ikusi nahi baditu argazkiak, Flickr-en daude, Begoņaren erretiroa izeneko sortan. Egindako dantzaren bideoa ere bertan ikus daiteke, Dantza Begoņaren omenez bideoan. Egun gogoangarria benetan.  Faroa 2010/03/08 - 10:36:03

Blogariak Amaraunean, 2010/03/07

Igandero bezala, gaur ere blogarien solasaldia izan da Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Gaurkoan Benito Fiz, Josu Lezameta eta hirurok aritu gara solasean. Gaiei dagokienez, honako hauek, besteak beste: HUHEZIk antolatutako Komunikaldiak jardunaldiak. Aurtengo gaia Telebista eta Internet izango da. Balmasedatik zuzentzen zuten ordenagailu zonbien sarea. Iparraldea XXI dokumentala, Ipar Euskal Herria folklore baino gehiago dela ikusteko. KonponBIT zerbitzua, Mondragon [...]  Teknopataren txokoa 2010/03/07 - 18:23:04

Konponbit

 Faroa 2010/03/06 - 17:06:04

Prest! aldizkariko 100. zenbakian

Ruper Ordorika: Nolabaiteko beharra sentitu behar da, kantuak sortzeko patxi gaztelumendi | Prest! aldizkaria 100. zenbakia Aspaldian, oso aspaldian hurbildu zen Ruper Ordorika Deustu aldera. Filosofia ikasketa egin behar zituen unibertsitatean, eta bizi be San Inazio eta Deustun bizi izan zen. Aspaldian, Deustun bertan sortu zuten Pott literatur aldizkaria eta banda Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Manu Ertzilla eta [...]  gaztelumendi.org 2010/03/05 - 14:05:03

Penguin argitaletxea iPaderako liburu digital interaktiboak prestatzen ari da

Aste honetan Penguin argitaletxearen zuzendari nagusi John Makinson-ek aurkezpen bat egin du Londresen. Bertan iPaderako zer motatako liburuak ari diren prestatzen azaldu du. Liburuok ez dira ePub formatukoak. Hori testu soila duten liburuetarako bakarrik ikusten dute egokia. Ostera, beren liburuak aplikazioak dira eta HTML formatuan eginak dira. Audioa, bideoa eta streaming-a txertatuko diete. Liburuon ezaugarri nagusia interaktibotasuna da. Eduki batzuk liburuak baino gehiago jokoak dirudite. Ikus bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=jdExukJVUGI  Iparrorratza 2010/03/05 - 13:50:03

Putiferio

Gaztetan sarri erabiltzen nuen hitz hori, putiferio, adierazteko egoera ustela edo txarra. Aspaldi, ordea, ez dut berau ahotan hartu. Horregatik, gaur, irakurri dudanean Crķnica de 10 aņos de putiferio y desparrame, nire begiak giltzatu egin dira Jose A. Perezen artikuluan. EITBez ari da.  Faroa 2010/03/05 - 11:27:04

Tia Elo telebistan

Gazte-gaztetatik ibili zan Tia Elo tallarrian biharrian. Gaur ETBko albistegixetan, berari eta Rosario Arosa bere lagunari egindako elkarrizketarekin mini-erreportaje bat emon dabe. Hona hemen bideua.  Periferiatik, erral 2010/03/04 - 23:39:03

Asteazken musikala: Slow motion bideoa + Stephen Hawking audioa = artelan awesomea!

Gaurkoan txiripaz, hainbestetan bezala sareen sarean denbora eta ikusmena galtzen ari nintzela topatutakoa dakarkizuet. Geekologie blogerako jarraitzaile sutsu batek egina (horiek bai jarraitzaileak, iruzkinak ez ezik, bideoklipak ere egiten dituztenak!). Laburbilduz, slow motion teknikaz grabatutako irudi batzuk, atzean Stephen Hawkin hizketan ari dela (edo bere aulkia, ulertzen didazue). Eta artelan honen izena: Pink Terror. Gutxienez hirutan ikusi beharrekoa. Iturria: Geekologie .  warp bortz 2010/03/03 - 23:49:02