Kirola
Kirol jardunarekin zerikusia dutenak, profesionala eta amateurra
'Dan Kolov - Nikola Petrov' Txapelketa Bulgarian
Maider Unda 2012/02/05 - 06:22:18
Amador Palma XXV Krossa
Amador Palma XXV Krossa ospatuko da ekainaren 20an, igandea, Bizkaiako Sestaoko herrian. Doako lasterketa izango da, gizonezkoek 8 KMtako ibilbidea egin beharko dute eta emakumezkoek aldiz, 6.5 KMtakoa; bertan partehartzeko izen emate epea goizeko 10:00etan amaituko da eta lasterketa 10:30etan hasiko da. Iganderako plan zoragarria Sestaoko herrian kirol pixkat egiteko aitzakiarekin. iturria | Sestaoko Udala Kiroldegi 2012/01/26 - 10:09:02
Forum Sport Kosta Trail 2010
Kirol-ekitaldi berezia dugu Kosta Trail. Izan ere, zailtasun maila desberdineko hiru proba egin ohi dituzte egun berean, eta, horregatik, edozeinek har dezake parte lasterketan. Hitz gutxitan esanda, goi mailako atletek, familiek zein lagun-taldeek Bizkaiko kostaldeko paraje ikusgarriez gozatzeko eta aldi berean natura-ingurunean kirola egiteko aukera aparta izango dute. Mendi Lasterketan parte hartzen duten korrikalariak Arrigunaga [...] Kiroldegi 2012/01/26 - 10:09:02
El Diario Vasco Euskal Bodyboard 2010 Zirkuitua
Datorren asteburuan apirilak 17 eta 18an, El Diario Vasco Euskal Bodyboard 2010 Zirkuitua hasiko da Sopelanako Atxabiribil hondartzan. 2009ko azken proba ospatzeko aukerarik egon ez denez, alegia, Zentraleko txapelketa, maila goreneko txapelduna dugu aurten ere Aritz Larrinaga sopeloztarra. Beraz, hastera doan zirkuituko buru eta faboritoa ere bada. Uda sasoian, Donostian garatuko da bigarren proba; urrian Zumaian eta [...] Kiroldegi 2012/01/26 - 10:09:02
Mendi Lasterketen Egutegia, 2010
Euskal Mendizale Federazioaren eskutik, hona hemen aurtengo Mendi Lasterketen Egutegia: EUSKADIKO TXAPELKETAK Banakako Euskadiko Lasterketen Txapelketa II Ternua Arratzu Urdaibai Mendi Lasterketa 2010ko Maitzaren 2an Herria: Arratzu (Bizkaia) Distantzia: 30,000 Km. Desnibel positiboa: 2.000 m. Lasterketa koefizientea: 60 Antolatzailea: Arratzuko Arrolape Mendi Kirol Elkartea. Lasterketa zuzendaria: Iker Oleaga. Web: www.arratzu-urdaibai.com E-mail: info@arratzu-urdaibai.com Kluben arteko Euskadiko Lasterketen Txapelketa III Peio Rementeria Memoriala 2010ko Maitzaren 2an Herria: Arratzu (Bizkaia) Distantzia: 30,000 Km. Desnibel positiboa: 2.000 [...] Kiroldegi 2012/01/26 - 10:09:02
San Miguel Ligako Egutegia 2010
Orain dela gutxi, ACT elkartearen urteko hirugarren batzar orokorra egin zen. Elkarteko kide diren klub guztiek parte hartu zuten batzar honetan, estropaden 2010ko San Miguel ligaren egutegia onartu zen: Uztailak 3 - Bilbo Uztailak 4 - Bandera Telefónica (Donostia) Uztailak 10 - Pedreña Uztailak 11 - Astillero Uztailak 17 - Moaña Uztailak 18 - Galizia Uztailak 24 - Pasai San Juan Uztailak [...] Kiroldegi 2012/01/26 - 10:09:02
Nazioarteko Martín Fiz Maratoia VII
Gasteizek Martin Fiz atletaren omenezko maratoia hartuko du zortzigarren urtez datorren igandean, maiatzak 9. Olagibel kalean hasi eta Eduardo Dato kalean amaituko da lasterketa, eta korrikalariek 18 urtetik gorakoak izan beharko dute. Lehendabiziko hamar kilometroetan parte-hartzaileak erdigunetik igaroko dira, eta Gasteiz hiribidea atzean utzitakoan, hegoalderantz abiatuko dira. Bertan, zirkuitu bati bi buelta eman beharko dizkiote. [...] Kiroldegi 2012/01/26 - 10:09:02
Radio Shack - Tourrerako zerrenda
RadioShack taldeak jada jakinarazi egin du zeintzuk izango diren 2010eko Tourrerako eramango dituen txirrindulariak. Hona hemen zerrenda: Armstrong Leipheimer Klöden Popovych Horner Brajkovic Paulinho Rast Muravyev Azkenean badirudi RadioShack taldeko txirrindularien adina nahiko altua dela, baina seguraski zer esana izango dutela Frantziako Tourrean, pena Haimar Zubeldia bertan ezin egotea. Kiroldegi 2012/01/26 - 10:09:02
Euskaltel-Euskadi - Tourrerako zerrenda
Euskaltel-Euskadi taldeak jada jakinarazi egin du zeintzuk izango diren 2010eko Tourrerako eramango dituen txirrindulariak; Samuel Sanchez taldeko gidari izango dutelarik. Hona hemen zerrenda: Samuel Sanchez Inaki Isasi Juanjo Oroz Alan Perez Ruben Perez Egoi Martinez Amets Txurruka Ivan Velasco Gorka Verdugo Seguru Euskaltel-Euskadikoek ihesaldiren batean parte hartuko dutela; ea urtero bezala euskaldunok Frantziako Tourrean gauden gure kamiseta naranja nahiz ikurrinekin. Kiroldegi 2012/01/26 - 10:09:02
Athletic - Racing partidarako deialdia
Gaur, martxoak 29, Athletic eta Racing taldeen arteko partida ikusteko aukera izango dugu San Mames futbol zelaian. Norgehiagoka arratsaldeko 21.00etan hasiko da eta Joaquin Caparros entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu Racing taldearen aurka jokatzeko: Iraizoz Toquero Koikili Ustaritz Amorebieta David Lopez Llorente Gabilondo San Jose Armando Susaeta Iraola Gurpegi Castillo De Cerio Javi Martinez Iturraspe Muniain Kiroldegi 2012/01/26 - 10:09:02
Suediar taldearekin entrenatzen
Denboraldiko prestakuntza aurrera doan heinean eta entrenamenduei gero eta maila haundiagoa emateko asmoz, Maiderrek Suediako talde naizonalarekin batera pasako ditu datozen egunak. Suediako emakumezkoen borroka taldeak Mallorcan egiten ari den egonaldia probestuz, Maiderrek astea egingo du bertan entrenatzen. Datorren hilean izango dituen txapelketei begira, etxeko entrenamenduen osagarri izango Maider Unda 2012/01/10 - 08:45:02
Maiderri elkarrizketa ETBn
Maider Unda 2011/12/10 - 10:33:08
Metotrexatorik ez!
Ziztazale 2011/11/02 - 19:35:07
2011 Munduko Txapelketako laburpena
Maider Unda 2011/10/03 - 11:06:06
Maiderrek ezin izan du lehen kanporaketa gainditu
Maider Unda 2011/09/17 - 11:27:02
Maiderren ordua munduko Txapelketan
Heldu da Maiderren ordua 2011ko Munduko Borroka Txapelketan. Gaur, Istanbuleko Sinan Erdem pabilioian azterketa medikua pasa eta ohikoa den zozketaren ondoren, biharko lehia Cinthya Vanessa Vescan frantziarraren aurka hasiko duela jakin izan dugu. Sinan Erdem Spor Salonu Maider Unda 2011/09/16 - 11:26:06
Entrenamentuak hasi dira
Aurreko batean hirukotea juntatu ginen Asteasura joan etorria egiteko, eta hasieran Aiara igo behar izan genuen, bidean baitago. Kontua da denbora hartu nuela, izan ere hirutako batek oso mantso joan nahi zuen eta besteak are eta mantsoago! Baldintza horietan alabarekin egindako igoeraren antzeko abiadura jarri genuen nik eta mantso joan nahi zuenak, eta hirugarrenak, mantsoago joan nahi zuenak, berea egin zuen, alegia, gu baino mantsoago joan. Bikoteak 43 minutu eta erdi behar izan genituen, lotsagarria, eta hirugarrenak 48 minutu eta erdi; sineskaitza. Berriz ere hurrengo urtean norbait haserretu egingo dela iruditzen zait... Baina okerrena ez da hori, okerrena da ni ere kutsatu egin naizela abiadura horretaz: gaur lanera bizikletaz joan naiz, eta uste dut errekorra egin dudala, hau da, 59 minutu pasa ditut joaterakoan, eta 55 bueltakoan, normalean baino 5 minutu gehiago ibilbide bakoitzean! Hori bai, disfrutatu egin dut. Trafiko oso gutxi dabil Zarautz eta Usurbil bitartean eta horrek bidea edertu egiten du. Tarte horretan, 17 kilometro zoragarri horietan, 60 kotxek eta 15 kamioik aurreratu naute, besterik ez! Ziztazale 2011/09/14 - 19:20:14
2011 Munduko Txapelketa Istanbulen
Maider Unda 2011/09/13 - 11:24:05
Aiako igoeraren ondorioak
Aurtengo igoerak ondoriorik izan du, izan ere norbait haserretu egin da ( http://chevismo.com/h/59835 ) eta hurrengo urterako zarauztarrek gehiago entrenatuko dutela esan dute. Sinistu egin behar ordea! Aurretik ere majina bat aitzakia entzun izan dugu eta hurrengoan ere antzera izango dela ziur nago. Parte hartzaileen argazkia beheko hau da Ikus dezakezuenez hiru gaztek hartu dute parte; Maddi, Jone eta Eñaut aritu dira gazte izan zirenekin batera. Hurrengo urtean gazte gehiago apuntatuko direla iruditzen zait... Horiek egin beharko dituzte beste batzuek egiten ez dituzten denborak, bestela jai daukagu. Ziztazale 2011/09/03 - 19:38:20
Aiako Igoera 2011
Taula berritua hauxe da: izena 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004 Aldo 23:33 24:46 ----- ----- ----- ----- ----- ----- Juan Martin 27:40 27:35 26:56 ----- 26:54 25:32 27:44 29:40 Pipi 26:56 27:54 ----- ----- 27:57 23:47 ----- ----- Xabier 32:35 31:38 30:45 ----- 37:47 ----- 33:45 28:15 Mikel 34:43 32:54 30:33 29:42 35:56 32:22 33:45 31:28 Maritxu 41:35 39:40 ----- ----- 38:18 38:49 39:11 42:35 MaddiM 44:33 46:52 ----- ----- ----- ----- ----- ----- Eñaut 44:33 ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- Iñaki 44:33 ----- 39:02 27:40 44:00 40:56 39:11 39:50 Liando 44:33 47:05 ----- ----- ----- ----- ----- ----- Ines 44:50 41:41 42:52 36:43 41:47 38:56 ----- ----- Jone 47:07 46:52 ----- ----- ----- ----- ----- ----- Mari 47:07 46:58 40:07 42:17 43:07 39:08 35:52 39:50 joseba 47:07 47:05 31:39 42:17 35:02 39:08 32:25 30:33 Idoia 47:07 ----- ----- 40:44 44:00 40:56 ----- 39:50 Imamol ----- 27:49 26:56 ----- 27:20 25:20 29:14 25:28 Thony ----- 27:49 28:21 27:05 29:10 25:28 26:36 25:28 Alberto ----- ----- 26:56 26:58 ----- ----- ----- ----- Xavi ----- ----- 34:34 ----- ----- ----- ----- ----- Leire ----- ----- 39:02 42:17 ----- ----- ----- ----- Koko ----- ----- 39:14 ----- ----- ----- ----- 46:40 Boero ----- ----- 42:52 50:00 ----- 39:08 55:?? ----- Xalegi ----- ----- ----- 31:52 44:00 ----- 55:?? ----- Xubi ----- ----- ----- 40:00 39:44 47:23 39:11 38:45 Nerea ----- ----- ----- 50:00 ----- 47:23 ----- ----- Xabin ----- ----- ----- ----- 41:42 43:49 55:?? 50:23 Aran ----- ----- ----- ----- 1:09:47 53:18 ----- 50:36 Ainhoa ----- ----- ----- ----- 1:09:50 53:18 ----- ----- Ibon ----- ----- ----- ----- ----- 44:22 55:?? 38:45 Itziar ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 43:13 Ziztazale 2011/08/29 - 19:44:04
