Musika

Talde eta musikarienak, edo musikaren ingurukoak

BILBOKO SANTANA 27-rako ARGIBIDEAK

HARIA TOUR hastera doa. Lehendabiziko kontzertuak Bilboko Santanan izango dira, hilaren 3an eta 4an hurrenez hurren. Ostiralean This Drama kanariarrek joko dute BTX-en aurretik; larunbatean, aldiz, Anai-Arrebak gipuzkoarrek. Zure sarrera internet bidez erosi bazenuen, ohar hau garrantzitsua da: sarrerak erretiratzeko lehiatila arratsaldeko 19:00etan irekiko da. Gomendagarria da garaiz agertzea, sarrera guztiak aurretik erosi baitira. Emanaldiaren ordutegiak, hauexek: 20:00- Ate [...]  Berri Txarrak 2012/02/03 - 08:46:04

Dark Code taldeak lan iluna eta oso 'kañeroa' kaleratu du

Elorza, Willy, Rodri eta Etxanizek osatzen dute Dark Code taldea. Lehenengo hirurak bergararrak dira eta azkena, berriz, azpeitiarra. Raise of Death izeneko lehenengo diskoa kaleratu berri dute, eta Etxanizekin izan gara euren lanaren gainean berbetan. Nolakoa da diskoa? Iluna, esango nuke; guk jotzen duguna death metala da. Hala ere, ez dugu gogoko gure musikari etiketarik jartzea, denetarik jotzen dugu eta hainbat estilo jorratzen ditugu. Gustura gelditu zarete eginikoarekin? Emaitzarekin pozik gaude, eta eginiko lanaz gustura. Nahiko disko kañeroa da, bederatzi kantuk osatzen dute. Zer transmititu nahi duzu zuen abestien bitartez? Gehienbat, bateriak, Willyk, idazten ditu letrak. Izan ere, gure abestiak ingelesez dira eta hark ondo menderatzen du hizkuntza. Nik neuk ere egiten dut ahalegina, ingelesez erdiz-purdiz egiten dudan arren. Kantu gehienak heriotzari buruzkoak dira, eta, noski, baita bizitzari berari buruzkoak ere. Metal doinuak gogoko dituztenendako aproposa, beraz. Bai, hori uste dugu, eta, horregatik, metala eta rocka gustuko dutenei gure kontzertuetara etortzeko gonbita egiten diet, eta baita diskoa erosteko deia ere. Sei eurotan eros daiteke, gurekin harremanetan jarrita (www.myspace.com/darkcodemetal). Noiz hasi zineten diskoa prestatzen? Pixkanaka egin ditugu kantuak, batzuek bi urte ere badituzte. Taldea sortu eta urte eta erdi ingurura pentsatu genuen bagenuela errepertorioa diskoa grabatzeko, eta, hala, 2011ko apirilean ekin genien grabazio lanei. Gure lokaleko txoko bat prestatu genuen horretarako, eta DB Uhinak produkzioaren bitartez egin dugu. Orain, diskoaren aurkezpen lanetan ibiliko zarete. Kontzertu bila eta diskoa ahalik eta gehien zabaltzen gabiltza. Dagoeneko hitzartuta ditugu emanaldiak Azkoitia, Donostia eta Bergaran. Gu prest gaude deitzen diguten edozein lekutara joateko. Oso taldekide gazteak zarete, baina dagoeneko hainbat lehiaketatan parte hartu duzue. Bai; Danbakan hartu genuen parte, eta baita Espainia mailako Wacken Metal Battle- n ere. Azken horretan, gainera, 80 talderen artean finalera iritsi ginen. Ez irabazi arren, oso gustura gelditu ginen eginikoaz, erronka zaila zen-eta. Zer ikasi duzue lehiaketa horietan? Nahiz eta irabazi ez, beti segitu behar dela gogor egiten eta ez dela goibeldu behar; esperientzia ederrak izan dira. Danbakatik ze oroitzapen duzue? Oso ondo pasa genuen. Taldea ezagutzera emateko erreminta ona izan zen. Gainera, taldeko bideoak grabatzeko ere balio izan zigun eta hori guretzako oso ona izan zen.  Danbaka - Albisteak 2012/01/31 - 12:40:03

Loquilln zuzenean Amaia Antzokian

 Danbaka - Albisteak 2012/01/31 - 10:44:01

Kooltur Ostegunak ekimenaren eta Inkernu tabernako otsaileko egitarauak

 Danbaka - Albisteak 2012/01/30 - 11:37:01

CANARIAS @ Aguere Espacio Cultura

[ 12 Maiatza 2012; 22:00 to 23:00. ] + This Drama  Berri Txarrak 2012/01/30 - 09:02:02

Loquillo 'A solas', Amaian antzokian gaur

Su nombre era el de todas las mujeres azken diskoa aurkeztuko du gaur Loquillo a solas, tour teatros 2012 biraren barruan. Arrasateko Amaian izango da emanaldia, 21:00etan. 51 urte egin berri, indarberrituta dator Loquillo abeslaria. Su nombre era el de todas las mujeres Luis Alberto de Cuenca poetaren idatzietan oinarrituta dago eta musika Gabriel Sopeñak egin du. Lan pertsonala Nostalgia puntua duen lana dela esan dute adituek, baina, Loquilloren ustez, disko pertsonal eta arriskutsuena izan da azken hori. Diskoa mugarria izan da Loquillorendako; gauzak ulertzeko eta gauzei aurre egiteko aldaketa ekarriko dio. Rolling Stones aldizkariko irakurleen ustez, Espainiako rock historian 10. disko onena da. Abestien letrak Ez da lehenengo aldia Loquillok poeta baten letrak erabiltzen dituena: La vida por delante (1994) eta Con elegancia (1998) diskoetan ere hainbat autoreren lanak erabili zituen. Oraingoan, baina, autore bakarra hartu du oinarri, eta esan behar da Loquillok bere egin dituela letrak. Bederatzi abestiz osatutako lana da Loquillok aurkeztuko duena. Aukera paregabea, hortaz, rockeko izen handia bertatik bertara ikusteko.  Danbaka - Albisteak 2012/01/27 - 10:40:01

La Pegatina - Muerdeme klip berria

La Pegatina taldeak diska berria plazaratuko du martxoaren 15ean, baina bitartean diska honetan aurkituko dugun Muerdeme abestiraren klipa prestatu dute, behintzat diska erosteko aukera izan arte lan berriaz gozatzeko aukera paregabea. WPvideo 1.10 Download!  Musikazale 2012/01/26 - 10:37:05

Komplot - Maiatzeko kontzertuak

Donostiako Komplot ezagunean kontzertu nahiko onak prestatu dituzte maiatzerako, hona hemen kontzertu zerrenda: Ostirala 6 @ Dj DaCosta + Tisson & Miguelo Larunbata 7 @ No Way Out + Plan B - 21:30etan Ostirala 13 @ The Billie Jeans - 22:30etan Larunbata 14 @ Shocknorte + Wonderboy Ostirala 20 @ Los Nerviosos + Hidrogenesse - 21:30etan Larunbata 21 @ Alex Nomaklimato [...]  Musikazale 2012/01/26 - 10:37:05

Hendaiako Ikastolak 40 urte: Ze Esatek!, Luz de Putas, Roots System etab

Hendaiako Ikastolak 40 urte beteko ditu eta ondorioz ekintza ezberdinak prestatu ditu apirilaren lehen astebururako. Musikari dagokionez hona hemen -dohan- antolatu duten egitaraua: Apirilaren 1ean, ostirala - Iparraldeko Konpilazioa @ Gaztelu Zaharrean 21:00etatik aurrera: Arma Tiro Punk La Replik Ekintza Apirilaren 2an, larunbata @ Gaztelu Zaharrean 21:00etatik aurrera: Ze Esatek! Luz de Putas Roots System webgune ofiziala | hendaiako ikastolako 40 urteak, egitaraua (pdf)  Musikazale 2012/01/26 - 10:37:05

Hondarribia Baluarte Rock

Udan sartuta gabiltza eta ondorioz mila herri hirietako jaiak hasi dira; hala ere, Hondarribian Baluarte Rock jaialdia ospatuko dute. Ostegunero dohako kontzertuak ikus entzuteko aukera izango dugu arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Hona hemen kontzertu zerrenda: & theFans + Lines @ uztailak 21 Colombina´s + Bloodseekers @ uztailak 28 Naut + Dik @ abuztuak 11 Naica + Las Sfintters @ abuztuak 25  Musikazale 2012/01/26 - 10:37:05

Arcade Fire Bilbon Gaztearen eskutik

Joan den astean leku guztietan entzun genuen Arcade Fire talde ezaguna gurean izango genuela, Euskal Herrian; Bilbon hain zuzen ere. Gaurkoan badakigu uztailaren 13an, azteazkena Bilboko Guggenheim zabalgunean izango ditugula, sarrerak 36 euroren truke + gastuak eros daitezke martxoaren 3tik aurrera; ohiko lekuetan Livenation, El Corte Ingles, Servicaixa eta BBKn. Guztira 7.000 sarrera jarriko dira [...]  Musikazale 2012/01/26 - 10:37:05

leBukowskin arazoak eta kontzertuak bertan behera

Ez dira gutxi musikazalen Bukowskin antolaturiko kontzertuen interesgarrien berri izan ditugunak. Badirudi tamalez ez ditugula berri gehiago izango, larunbatean behintzat Discipulos de Dionisos eta Los Chicosen kontzertua antolatuta zuten eta bertan behera gelditu da Udaletxeak harturiko zenbait erabaki direla kausa. Dirudienez ezinezkoa izango da Bukowskin konzertu gehiago antolatzea; hauxe dio Discipuloseko Aitorren interneteko foru batean: ATENCION!!!!!!!IMPORTANTE!!!! El sabado [...]  Musikazale 2012/01/26 - 10:37:05

Kooltur Ostegunak: Sad Town Lossers taldea bihar Keu & Fignuh Experience taldearen ordez

Kooltur Ekintza eragintza taldekoek iragarri dutenez, biharko Kooltur Ostegunean aldaketa bat egongo da. Keu Agirretxearen azken proiektuak itxaron egin beharko du Arrasatera etortzeko, izan ere, musikari ondarrutarra ezingo da bihar agertokian egon; "azken orduko kontu batengatik", antolatzaileen arabera. Kontzertua, baina, ez da bertan behera geratuko: Ondarroako Sad Town Lossers taldearen rock lasaia izango dugu bihar. Ohiko moduan, 22:00etan hasita eta bost euroren truke.  Danbaka - Albisteak 2012/01/25 - 16:26:03

Donostiako danborrada, euripean

Pasa den ostiralean estreinakoz jo genuen Donostiako danborradan, blogean bertan jakinarazi genuen bezala. Gauerdian hasi eta goizaldeko 3rak pasata bukatu genuen aktuazioa, goitik behera bustita. Prentsa-oharra bidali genuen eta gaur albistea azaldu da El Diario Vasco eta El Correo egunkarietan. Etakittok, bestalde, bere Facebookean eman zuen honen berri. Bidalitako kronika ekarri dugu hona (gaztelaniaz): Ustekabe, [...]  Ustekabe Fanfarrea 2012/01/24 - 18:37:03

Iñigo Zubizarreta (SA): 'Disko latza eta gogorra da; doinu bortitzendako oso letra zuzenak'

 Danbaka - Albisteak 2012/01/24 - 13:30:03

CAPSULA: Bidaiak eta argitalpenak

 albisteak 2012/01/21 - 12:58:05

DONAZAHARRE (EH) @ Ezker pareta (Irulegiko Irratiak 30 Urte!)

[ 18 Otsaila 2012; 22:00 to 23:00. ]  Berri Txarrak 2012/01/20 - 09:43:05

Carlos Velasco : Sortzaileen arrazatakoa

 albisteak 2012/01/20 - 01:27:05

La banda del abueloren 'Hau da ene ondasun guztia' bideoa, ikusgai

La banda del abuelok Hau da ene ondasun guztia bideoa Facebook sare sozialera igo du. Joseba Sarrionandiaren bakartasuna eta kartzelari buruzko olerki ezaguna da aipatutakoa. Gainera, Kutxi Marea eta Sorkam-en Las moscas lo devoraran todo errezitaldiaren bideo osoa ere igo dute.  Danbaka - Albisteak 2012/01/18 - 11:25:04

Donostiako danborrada ostegunean, estreinakoz guretzat

Ostegun gauean Ustekabe fanfarreak Donostiako danborradan parte hartuko du, estreinakoz bere historian, gauerditik aurrera 3 orduz danborrada bati Sarriegiren doinuak jartzen. Ez da, egia esateko, lehen aldia Donostiako danborradan parte hartzeko aukera daukaguna, baina gure agendek ezinezko egin izan dute ikasketak eta lana direla-eta. Aurten, berriz, osteguna izanik eta asteburu ataria dela-eta, animatu egin gara [...]  Ustekabe Fanfarrea 2012/01/17 - 20:56:04

Nabigatu euskaraz