laino guztien gainetik

Joseba Egañaren eguraldiari buruzko bloga

Larunbatean giro freskoa eta euria. Igandean hobera baino fresko.

Larunbatean fronte bat iritsiko da gurera, baina ez da oso indartsu etorriko. Dena den euria lagako digula ematen du, ez badira gauzak gehiegi aldatzen. Gainera iparraldeko haizeak giroa fresko mantenduko du. Tenperatura maximoa 12 ºC inguruan geratuko da. Igandean frontea urrutiratzen hasiko da eta eguraldiak nahiko azkar egingo duela hobera ematen du. Horrela arratsaldea nahiko [...]  2014/12/12 - 06:43:03

Giro epela.

Azaroa ere beroa doa, baina euri aldetik urrian baino askoz ere gehiago egin du dagoeneko. Ematen du prezipitazio aldetik normaltasunaren barruan geratuko garela hilabete honetan. Tenperaturari dagokionez berriz, ohikoa dena baino altuagoa izango da. Gaur, bihar eta etzi hego haizea izango da nagusi eta tenperatura oso altuak izango dira gauden garairako. Tenperatura maximoa 25 ºC-ra [...]  2014/11/21 - 07:53:09

Giro aldakorra

Hegoa dabil eta fronte ezberdinak iristen zaizkigu, baina hegoarekin ez dute euri gehiegi lagatzen. Hegoarekin badakigu, giro epela, hodei ugari eta euri gutxi, gainera askotan haize zakarra. Ba egoera berdintsuan jarraituko dugu hurrengo egunetan. Beharbada, igande arratsaldean eta astelehen goizean haizea mendebaldu egingo da eta hor baliteke euri mardulagoa egitea eta litro polit batzuk lagatzea, [...]  2014/11/14 - 08:13:03

Igandean beste fronte batek harrapatuko gaitu. Larunbata nahiko lasaia

Azaroko hiu egunetan 100 mm pilatu da dagoeneko. Urria osoan 50 mm-ra ere ez gara iritsi eta azaroko hiru egunetan 100 mm. Ederra diferentzia. Egia esan, egoera goitik behera aldatu da aste honetan zehar. Atlantikoko fronteek aurkitu dute gurera iristeko bidea eta horrelaxe jarraituko dugu hurrengo egunetan ere. Ez du horrenbeste euri egingo, baina fronteak [...]  2014/11/07 - 08:35:05

Eguraldi aldaketa igandean, baina bereziki hurrengo astean.

Urria bukatzear dagoen honetan esan beharra dago oso hilabete beroa izan dela eta baita ere lehorra. Ia hilabete osoan udako eguraldia izan dugu, baina ematen du udalditxo honek bukaera izango duela igandetik aurrera. Oraindik gaur eta bihar giro bikaina izango da, tenperatura ia 30 ºC-ra iritsiz eta eguzkia nagusituz. Larunbata ere antzera baina aldaketa txiki [...]  2014/10/31 - 08:57:03

Aldaketa gutxi astebururako

Gainera ematen du urria horrelaxe bukatuko dela, aldaketa handirik gabe, tenperatura suabe-suabeekin eta euria ere ez da ia ezertxo ere espero. Egia esan, urria osoa kontuan hartzen badugu ohikoarekiko konparatuz beroa eta lehorra irtengo da dudarik gabe. Asteburu honetan ere egoera antiziklonikoaren menpe egongo gara eta tenperatura altuekin gauden garairako, ez aurreko asteburukoak bezela, baina [...]  2014/10/24 - 09:15:12

Udako eguraldia asteburuan

Bai, udako eguraldia dator astebururako. Gainera, itsasoko tenperatura ere oraindik nahiko altu dagoenez (19 ºC inguru) hondartzan bainu bat hartzeko ederra egongo da. Depresio sakon bat dago Atlantikoan eta horrek hego haizea eragiten du, gainera momentu batzutan indarrez, eta horrek hegoaldetik aire masa bero bat ekarriko digu astebururako eta eguzkia eta hego haizearen laguntzarekin 30 [...]  2014/10/17 - 09:35:06

Larunbata eta igandea bitartean fronte bat iritsiko zaigu.

Bai, ematen du badatorrela udazkeneko lehen frontea astebururako, baina okerralditxo txikia izango da, hurrengo astean berriro ere hego haizea eta udako tenperatura izango dugula ematen baitu. Hori bai, larunbat arratsaldean eta bereziki igandean freskura ederra somatuko dugu, udazkenean gaudela gogoraziko digu. Asteburuko momenturik onena larunbat goiza izango da. Oraindik zeruan eguzkia izango da nagusi eta [...]  2014/10/03 - 10:14:49

Berriro ere uda giroa

Aste honetan zehar jaitsi dira tenperaturak, baina astebururako berriro ere gora egingo dute eta gainera hego haizearen laguntzarekin, maximoek 25 º-ko muga gaindutuko dute. Larunbatean zeru urdina nagusituko da eta hego haizea ibiliko denez, maximoa 28 ºC inguruan geratuko da. Beraz, eguzkia eta beroa nagusi. Igandean ordea ezegonkortzera egingo du. Hala ere oraindik hego haizea [...]  2014/09/26 - 10:36:05

Asteburuan berriro ere ekaitzerako joera

Asteburu honetan hego haizeak indarra galduko du eta iparra hasiko da nagusitzen. Horrek aldaketa ekarriko du bereziki tenperaturan, larunbatean ez da horrenbeste nabarituko, zeren eta goizean oraindik ere hegoa ibiliko baita, baina igandean eta hortik aurrera iparra nagusituko da. Bestalde, ekaitzetarako joera areagotu egingo da asteburuan. Horrela, larunbata oro har hartuta polita izango da. Goizean [...]  2014/09/18 - 11:00:05

Nabigatu euskaraz