(titulua)

‘Tximeletak’ bideo emanaldia eta kolokioa

Larunbat honetan, azaroak 1, hitzordua dugu auzoan, Iñar gazte asanbladaren eskutik bideo emanaldi bat antolatuta dago eta horren ostean kolokio bat. Auzo elkarteen lokaletan (zabalgana hiribidea 46) izango da, goizeko 11:30etan hasita Tximeletak bideo emanaldia ikusi ahal izango dugu eta Jarraitu irakurtzen  2015/03/07 - 06:21:02

19.Korrikaren aurkezpena auzoan

Badator 19.Korrika eta zabalganan aurkezpena egingo zaio hurrengo urtarrilaren 29an 19:30etan auzo elkarteen lokalean (zabalgana hiribidea 46). Animatu parte hartzera!  2015/01/24 - 06:16:07

Olentzero eta Mari Domingi

Abenduaren 19an 18:00etan Olentzero eta Mari Domingi auzora datoz! Etorri gurekin ongi etorria ematera eta ez ahaztu gutunak!  2014/12/20 - 06:11:01

Ostegunean faroltxoen kontzentrazioa

Ostegun honetan, abenduak 4, 19:00etatik 19:30etara auzoko hezkuntza publikoaren alde kontzentrazio bat burutzeko deialdia luzatu dute Zabalganan Hazi eta Hezikoek. Aipagarria, kontzentrazio hau burutzeko faroltxoak erabiliko direla. Parte hartzera animatzen zaituztegu!  2014/12/06 - 06:09:02

Igandeak jai Zabalganan

Igande honetan, azaroak 30, hitzordua dugu zabalganako eskolan (nazio batuen hiribidea 10) . Izan ere, Igandeak Jai familia giroan euskaraz egitasmoak egitarau erakargarri bat antolatu bait du arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Ordu horretan bertan Asier Kidam-en eskutik Jostailu magikoak izango dugu Jarraitu irakurtzen  2014/11/29 - 06:08:01

Euskaralagunak

GASTEIZKO EUSKALDUNON SAREA. Topaketak. Zabalganan azaroaren 20an osteguna, 19:30etan auzo elkarteen lokaletan (zabalgana hiribidea 46). Goazen guztion artean Gasteizko euskaldunon sarea osatzera! Zatoz proiektua ezagutzera eta zure ekarpena egitera!  2014/11/22 - 06:06:05

Ostegun honetan pintxo-pote euskalduna!

Zabalganako Euskara Batzordea ere bueltan da eta deialdi berezi batekin datorkigu, izan ere, aurreko edizioetako arrakasta ikusita pintxo-pote euskalduna antolatu da ostegun honetarako, hilak 23. Auzo elkarteetako lokaletan emango zaio hasiera arratsaldeko 18:30etan, bertan pintxoak eta edariak hartzeko aukera egongo Jarraitu irakurtzen  2014/10/25 - 05:57:09

Ikastaroen matrikulazioa zabalik!

Aurtengo ikasturteari hasiera emateko gure ikastaroen informazioarekin gatozkizue. Aurreko urteetan izan duten arrakasta ikusita, mintza-praktika eta euskal dantzak mantentzea erabaki dugu. Oraingoan berrikuntza txiki bat ere badago, euskal dantzen ikastaroan bi maila egitea erabaki dugu, alde batetik arlo honetan berriak Jarraitu irakurtzen  2014/10/04 - 05:50:02

ZABALGANAKO JAIAK 2014

Jaiak heltzear dauden honetan Zabalgain Kultur Elkartetik uztailaren 17, 18, 19 eta 20an auzoan ospatuko ditugun jaien kartel nagusia, egitarau osoa, gazte egunarena eta haur-gurasoen olinpiadena jartzeaz gain, gurekin batera jai herrikoi, euskaldun eta parte hartzaile hauetan euskaraz bizitzera animatzen Jarraitu irakurtzen  2014/07/12 - 05:22:06

Udalekuak Txorrosoloren eskutik

Aurten ere auzoko txikienek euskarazko udalekuak izango dituzte Zabalgana auzoan bertan, beste behin Txorrosolo aisialdi taldearen eskutik. Ekainaren 30a eta uztailaren 6a bitartean ziango dira, goizero 10:30etatik 13:30etara. Izena emateko bidali posta elektroniko bat txorrosolo@gmail.com helbidera eta informazio guztia jakinaraziko Jarraitu irakurtzen  2014/07/05 - 05:20:10

Nabigatu euskaraz