Begiurdin

Egun guzietako kronika arruntak...

Erleak Legazpitik Azkainera

Bi kofoinetarik batek ez du negua iragan: erle kopurua ez aski azkarra, erlauntza handiegi koloniarentzat, hotzak joak? Betiere, bat baizik geratzen baitzizaukun, Gipuzkoako erlezain elkarteari galdegina giniozkan bi nukleo (frantsesez "ruchette") beteak (urteko erregina bere koloniarekin). Ondorioz Legazpiko Martin Mujika Zufiriaren kontaktua eman digute eta haren gana joan gira gaur. Bertako erlearen hobekuntza genetiko taldeko kidea da. Bere ofiziotik aparte, familian eta bere baitarik ikasi erlegintza afizioan pasatzen du denbora gehiena. Harekin ukan dugun harreman eta solas trukaketa aberasgarria izan da biziki! Zernahi argitasun ukanik itzuli gira, gure kofoin kopurua emendatzeko esperantzarekin. Erosi nukleoak jarri ditugu hautatu lekuan, batek (24/7) bi lauki ume-sabaia (couvain) dituena eta besteak (25/7) bi lauki eterdi, biek erregin urdina kategoriakoa: Elikagai pixka bat estresari ihardokitzeko eta airatu dira eguraldi paregabea baliatuz! Arratsalde apalean gure erlauntzetara pasarazi ditugu: Uda atarian garaia ona daukate hazteko eta erreserbak egiteko neguari buruz. Asiako liztorren kontrako zepoak zintzilik daude... eta tennis raketa prest! Eskerrak berriz ere Martin Mujika bere harrera bikainarentzat eta aholkuen gatik.  2017/06/26 - 03:53:02

DENAK GARA BAKEGILEAK : Baionako manifestua - 2017-04-08

 2017/04/19 - 06:47:02

Gure ezkontberrien albumaren estalgia

Besta ederraren argazki-bilduma sortu nuen interneten Photobox-i esker. Horren babesteko hara gero nolako kutxa egin diotan nihaurk eskuz Ziburuko Liburu Azalgintza elkartean, Ainara berak sortu ezkontzako apaindurekin. Pollita ez!!  2017/03/12 - 11:03:03

Hola galdeginik ezin errefusa!

 2017/02/20 - 06:59:03

GUITON, Paul, "Route des Pyrénées", Arthaud, 1939

 2017/02/20 - 06:59:03

Otsaila hila dela?

Nago natura etxean aurten beste urteetan baino ez ote den ederrago. Iaz, sasi bilakatua zena argitu ondoan, san josep loreak agertu dira ustez baratzezainak lerrokatuak. Kamelia sinpleak eta dobleak, pipa-loreak eta beste... Ez dit natura bezainbat beste deusik bihotza gisa hortan altxatzen... bai bada besterik... baina ez dauzuet salatuko!  2017/02/20 - 06:59:03

Piriniar ahuntzak eta eguraldi txarra

 2017/01/31 - 06:18:07

Etxeko erle kofoinak udazkenean

 2016/10/24 - 22:49:05

Orcival: Andremari Basilika (1)

 2016/09/22 - 09:50:05

Orcival: Andremari basilika (2)

Mitrailei behako berezi bat ematea proposatzen dauzuet beste deusik gehitu gabe! Egun batez baldin baduzue Orcivalera joateko parada, sartu eta utz basilikaren izpiritu eta atmosfera zuen baitan eragiten isiltasunean. Bada zerbait eta Norbait hor!  2016/09/22 - 09:50:05

Nabigatu euskaraz