FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

Jauna, Joxemiel Bidador...

 2010/03/04 - 13:29:02

FiloBlogian duela urte bat, duela urte bi...

Duela urte bat: 2009-02-26: Bologna umeei kontatua.2009-02-22: Lazarragari buruzko irratsaioa. Gaizki egin omen genuen, ez baitzen gero sarean argitaratu, nik dakidala.2009-02-15: "Euskarazko Tesien I. Koldo Mitxelena Sariak" banatu dira.2009-02-10: Euskalkiak: minorizazioaren altxorrak?2009-02-07: ASJU aldizkariaren bi ale berri argitaratu dira. Laster aldizkaria eguneratuko da, urte batzuetako atzerapenaren ondoren.2009-02-03: Eduki berriak Monumenta-ren webgunean (V).Duela urte bi: 2008-02-23: La Gran Enciclopèdia Catalana sarean eta doan. 2008-02-17: Gehiago Finlandiako paradisuaz. 2008-02-11: Mundu osoko unibertsitateek sarean duten lekua. Hedabide askotan agertu denez, 2009ko rankingean UPV/EHU Europako 99. lekuan dago (munduko 273.ean). Duela hiru urte:2007-02-25: ISO 639-3: zenbat euskara daude? Ekimen baten hasiera izan zen eta hainbat laguni esker euskara hizkuntza-kode bakar batez agertzea lortu genuen. 2007-02-23: Berri gehiago Sarako eskolari buruz. Edo Sarako eskola Sarako ikastetxe bihurtu zenekoa. 2007-02-23: Fidela Bernaten heriotzaren 16. urteurrena. 2007-02-22: Nitaz ez dakizkizuen bost gauza, baina nori inporta zaio? 2007-02-22: Zientzia eta fedea. Bien arteko diferentzia irudi baten bidez ederki azaldua. 2007-02-14: Liburuak erabiltzea ez da hain zaila, ezta? Sarean asko korritu duen bideo barregarri bat sartu nuen. Handik egun batzuetara beste helbide batera aldatu zen eta ezin da blogean ikusi. Gaztelaniazko azpitituluekin ere ikus daiteke.2007-02-09: Altsasuko euskarari buruzko lanak sarean.2007-02-08: ANECAk ebaluazio-programa berri batzuk aurkeztuko ditu. Nork ebaluatzen du ANECA ebaluatzeko modua?2007-02-07: Berrikuntzak Klasikoen Gordailuan. Besteak beste, orduan sartu zuten hain erabilgarria den corpus arakatzailea.2007-02-06: Nire apunte batzuk Unibertsitatea.net-en. Hizkuntzalaritzaren historiari buruzko apunteak dira.2007-02-02: Euskera aldizkaria osorik Interneten. Mezuan erabili nituen loturek ez dute orain balio. Aldizkarira iristeko helbide berria dago.Duela lau urte:2006-02-24: Etxe guztietan txakurrak oinutsik: hiztegiak Interneten. Mezu honetan Espainiako Akademiari Diccionario panhispánico de dudas-ekin gertatutakoa azaldu nuen. Zorionez, artean salatu nuen OEHren sareratze falta egun konponduta dago. 2006-02-23: Atzo Lazarraga. Ernazimentua euskaraz liburua aurkeztu zen Gasteizen. 2006-02-22: Euskara munduko hizkuntzalaritza aldizkarietan (I). 2006-02-18: Eusjera Unibertsitatean. Errata barregarri baten haritik. Egun zuzenduta dago. 2006-02-07: Bi artikulu berri euskarari buruz. 2006-02-01: Titulazio berriez gehixeago. Gure fakultatekoak datorren ikasturtean hasiko dira....eta duela bost urte:2005-02-25: Bitakorak irakaskuntzan. 2005-02-22: Lazarragaren faksimilea, ze polita! 2005-02-15: EHUren webgunea azken postuan. Zertxobait hobetu da, Google bidezko bilatzailea sartzean; baina akats asko ditu eta laberintiko samarra izaten jarraitzen du. 2005-02-10: Fonetika fonologia hitzez hitz. Lourdes Oñederraren liburuaren berri eman nuen. 2005-02-07: Hitzen balio sortzaile dogonen artean. 2005-02-07: Lazarragaren faksimilea argitaratu da. Nik oraindik nahi dut faksimile horietako bat.2005-02-01: Ziberplagioa. Ikasleek Internetetik kopiatzen dutenean... Nire zenbait ikaslek oraingoz aurreko urteetako lanak kopiatzen dituzte; gure gai batzuk Intereneten aurkitzeko zailak dira.  2010/02/28 - 22:02:05

Karmele Artetxeren tesiaren aurkezpena

Datorren ostiralean, hilak 19, Karmele Artetxek bere doktorego-tesia defendatuko du UPV/EHUn. Hauek dira aurkezpenaren datuak: Izenburua: Komunitate Zientifiko Euskalduna: azterketa historikoa eta bibliometrikoa Zuzendariak: Mikel Aizpuru eta Xabier Isasi Saila: Gaur Egungo Historia Lekua: Leioako Lan Harremanen Unibertsitate-Eskolako Gradu aretoa (UPV/EHU) Eguna: otsailaren 19anOrdua: goizeko 11ak 11:30ak Epaimahaia: Pello Salaburu (EHU, burua)Ludger Mees (EHU, idazkaria)Juan Madariaga (NUP)Emilio Majuelo (NUP)Pruden Gartzia (Euskaltzaindia) Eta hona hemen tesiaren ezaugarri nagusiei buruz helarazi didaten informazioa:Tesiak helburu bikoitza du: batetik, Euskal Komunitate Zientifikoaren eraketa eta bilakaera historikoa aztertzea, eta bestetik haren neurria aztertzea, hots, euskarazko produkzioa. "Euskal" kasu honetan zentzu estriktoki linguistikoan ulertu behar da, hots, euskaraz funtzionatzen duen komunitatea; "Zientifikoa", aldiz, zentzu zabalean ulertu behar da, hots, goi-mailako jakintza oro, Zientziak eta Letrak. Tesia konstatazio batetik abiatzen da, alegia, gaur egun badagoela goi-jakintza euskaraz produzitzen duen jendearen multzo bat, komunitate bat; haren eraketa eta bilakaeraren azterketa historikoa egiten da bost kapitulutan eta, seigarrenean, haren produkzio zientifikoaren azterketa bibliometrikoa. Tesiaren jite nagusia historikoa da, baina zalantza gabeko interesa du euskararen historian interesatuta dauden ororentzat (historialari, soziolinguista, filologo, hizkuntzalari, itzultzaile...); izan ere, azterketa historikoa eginez askoz ere hobeto uler daiteke bai gaur egungo egoera, bai etorkizuneko erronkak.Ostiralean Leioan egoterik izango ez dudanez, bihoazkio hemendik Karmeleri nire zorionik beroenak, dokumentalista moduan duen eskarmentua ezagututa, seguru bainago doktorego-tesi bikaina egin duela.Eguneratzea (2010-03-02):Erantzun batean agindu zuen bezala, Karmele Artetxek tesiaren defentsan erabilitako aurkezpena UEUren Otarrean utzi du:Komunitate Zientifiko Euskalduna: tesi aurkezpena  2010/02/15 - 23:43:05

Euskara munduko hizkuntzalaritza aldizkarietan (VI)

Palaeohispanica aldizkariaren 9. zenbakian (2009) X Colóquio sobre Línguas e Culturas Paleo-hispânicas biltzarraren aktak argitaratu dira, eta bertan eremu baskonikoari buruzko atal oso bat dago.Hauek dira atal horretako artikuluak:Fernando Fernández Palacios, "Actualización en onomástica vasco-aquitana", 533-537Joaquín Gorrochategui, "Vasco antiguo: algunas cuestiones de geografía e historia lingüísticas", 539-555Joseba A. Lakarra, "Forma canónica y cambios en la forma canónica de la lengua vasca: hacia los orígenes del bisilabismo", 557-609Javier Velaza Frías, "Epigrafía y literacy paleohispánica en territorio vascón: notas para un balance provisional", 611-622Jakina, aldizkariaren gainerako ataletan ere euskalarien interesekoak izan daitezkeen beste artikulu batzuk daude, hala nola iberieraren ingurukoak edota kontu metodologiko eta epigrafikoei buruzkoak.  2010/02/12 - 16:42:05

ASJU aldizkariaren 41:1 (2007) zenbakia argitaratu da

Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" aldizkariak ale berri bat kaleratu du, 2007. urteari dagokion 41:1 zenbakia hain zuzen ere.Hauexek dira 41:1 (2007) zenbakian argitaratu diren artikuluak:Ricardo GÓMEZ, Bernhard HURCH y María José KEREJETA, "Materiales vascos del legado de Wilhelm von Humboldt: La relevancia de Astarloa y el Plan de lenguas", 1-27Bernhard HURCH, "Materiales vascos del legado de Wilhelm von Humboldt (III): Pablo Pedro Astarloa y Aguirre: Plan de lenguas o Gramatica Bascongada en el Dialecto Bizcaino (fragmento)", 29-65Céline MOUNOLE, "Perifrasi zaharra mendebalde eta erdialdeko euskara zaharrean: azterketa kuantifikatiboa eta proposamen berria", 67-1388Itziar SAN MARTÍN, "The complementary distribution between pro and lexical subjects", 139-174Amaia APALAUZA OLLO, "Imotz, Basaburu Nagusia, Larraun eta Araitz-Betelu ibarretako lexikoaren azterketa", 175-236Txuma LASAGABASTER, "Sobre la historia de la literatura vasca: diagnóstico y perspectivas", 237-247M. Junkal GUTIERREZ MANGADO, "H1 gisako urruntasun luzeko NZ-galderen jabekuntza haur euskalduun batengan", 249-287David PETERSON, "Toponimia vasca medieval: novedades del Becerro Galicano de San Millán de la Cogolla", 289-321Karmele ROTAETXE, "Aditz jokatugabea eta eta enklitikoa", 323-335José Andrés ALONSO DE LA FUENTE, "Noticias sobre linguística histórica (I)", 337-395Ekaitz SANTAZILIA, "Edouard Bourciezen Haur prodigoaren parabola: Edizio paleografiko konparatua", 397-401 Liburudendetan aurkitzen ez baduzue, edo horrela eskuratzea nahiago baduzue, helbide hauetara idatziz egin ditzakezue eskariak:eskaerak[a bildua]elkar[puntu]comeditorial[a bildua]ehu[puntu]es  2010/02/11 - 21:24:04

David Petersonen liburuaren arkezpena Letren Fakultatean

Datorren asteazkenean, hilak 3, David Peterson historialariaren liburu interesgarri baten aurkezpena izango da. Liburua, berez, Erdi Aroko historiari buruzkoa bada ere, zati handi bat eskaintzen dio Errioxako euskarari eta, honi lotuta, Koldo Mitxelenak iradoki zuen euskara batu zaharraren auziari.Hona aurkezpenaren datuak:Izenburua: Frontera y lengua en el Alto Ebro, siglos VIII-XI. Las consecuencias e implicaciones de la invasión musulmanaEgilea: David PetersonEguna: otsailaren 3anOrdua: 12.00 - 13.00Tokia: UPV/EHUko Letren Fakultateko Gradu aretoanEgilearekin batera, honako lagun hauek parte hartuko dute aurkezpenean:Blanca Urgell (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua)F. Javier García Turza (Errioxako Gobernuko Kultura Zuzendari Nagusia)Ernesto Pastor Díaz de Garayo (UPV/EHUko Erdi Aroko Historia irakaslea)Juan José García González (Burgosko Unibertsitateko Erdi Aroko Historia katedraduna)  2010/01/29 - 23:31:04

Edizio onak eta edizio txarrak daude, denak ez du balio

Gustatu zait Berrian irakurtzea gaur Inazio Lopezek zuzendariari idatzitako gutuna:'Peru Abarka'-ren berrargitalpen bati buruz (orrialdeko hirugarren gutuna da)Gustatu zait ikustea oraindik badela testu baten edozein ediziok ez duela balio uste duenik, edizio guztiak baliokideak ez direla uste duenik, filologoek testuak egoki argitaratzeko egiten duten lana hutsaren hurrengo dela uste ez duenik, eta euskal testu klasiko baten edizio txar baten aurrean bere haserrea adierazteko gauza denik.Asko gustatu zait eta ez dut Inazio Lopez ezagutzen (uste dut), baina bihoazkio hemendik nire zorionik beroenak.  2010/01/17 - 16:24:03

FiloBlogiaren 2009ko Top12a

2009 urtea ixteko, aurten hilabete bakoitzean argitaratu ditudan mezuen Top 12a dakart. Gazi-gozoa izan da urtea, ohi bezala, eta saiatu naiz neure hautapenean FiloBlogian gehien erabili ditudan gaiak aukeratzen. Hala ere, ez ditut ahaztu nahi Iñaki Ugartebururen eta Juanjo Zearretaren heriotzen une latzak, ezta heriotzaren urteurrenetan omenaldia izan zuten Axun Aierbe eta Henrike Knörr ere.Aitortu behar du hilabete batzuetan zailagoa gertatu zaidala mezu bakar bat hautatzea; beste batzuetan, aldiz, ia aukera bakarra izan dut.Hona FiloBlogiaren 2009ko Top 12a:Urtarrila: Iruña-Veleiako aferari buruzko txosten guztiak Diputazioaren webguneanOtsaila: Bologna umeei kontatuaMartxoa: Filologien arazoa eta kalkulu errazakApirila: Blanca Urgell Kultura sailburu berriaMaiatza: Elexpururen txostenari zenbait erantzun (3): politaEkaina: Bi liburu eta webgune batUztaila: Lazarragaren eskuizkribua Araban dagoAbuztua: Landuchioren hiztegia Geu aldizkarianIraila: EHUko matrikulazioaren igoera eta ikasle-talde handiakUrria: Orotariko Euskal Hiztegia sarean dagoAzaroa: Urteren gramatika eta hiztegia sarean digitalizatutaAbendua: Olentzerori eskatu!!Bakoitzak berea izango du, jakina, eta proposamenak onartzen dira.Urte berri on eta oparoa guztioi!!  2009/12/31 - 14:57:04

Urte Berri on guztioi!!

Hoberena opa dizuet FiloBlogiaren irakurle guztioi!!  2009/12/24 - 19:03:05

Olentzerori eskatu!!

Soteroren blogean "iragarria" (eta hobetua):(Handiago ikusteko, klik egin irudian)  2009/12/10 - 21:24:05