gmane culture language basque dantzan
(gmane.culture.language.basque.dantzan)
Zure sinadura dantzan.com-en alde
*dantzan.com-eko zerrendakide guztioi:* Orain aste batzuk dantzan.com-en laguntzaile taldea osatzeko deialdia bidali genuen. Zuetako batzuk erantzun diozue deialdi horri eta taldea osatuta dago. Orain, bagatoz dantzan.com laguntzeko lehenbiziko kanpainarekin: *dantzan.com-en aldeko babes gutuna.* Zertan erabiliko da: dantzan.com elkartea dirulaguntza edo babesa eskatzera doan erakundeei aurkezteko, babes argumentu gisa. * * *NOLA SINATU dantzan.com-en ALDE?* - Oso erraz. Beherago daukazu babes gutuna (testu laburra da), eta ondoren, zure izena eta datuak idazteko formularioa. - Formularioa bete eta egin klik "Submit" / "Bidali" / "Enviar" botoian - Formularioa bete dezakezu mezu honetan bertan, edo bestela, Google docs-en dagoen dokumentu orijinalera eramango zaituen loturan klik eginda (hau ere beherago daukazu, azalpen hauen ondoren). - Datu hauek dantzan.com-ek kudeatzen duen datu basean jasoko dira. Oharra: formularioan telefonoa eskatu dugu erakundeen aurrean konfiantza argume 2012/02/09 - 19:29:07
Re: Claude Gaignebet
Neguerdiko Hartza atera eta eraman... agur eta ohore! 2012/02/09 - 15:34:07
Re: Claude Gaignebet
Vaya, hartzaren inguruko publikaziƱuetan fijuetako bat zan beti, ya lo kreo. Gero arte. Henry 2012/2/9, Oier Araolaza < oier-DqbNnZW6eopBDgjK7y7TUQ < at > public.gmane.org > : 2012/02/09 - 13:37:01
Claude Gaignebet
Claude Gaignebet, frantziar folklorista eta inauterietan espezialista handia hil dela (otsailaren 5ean zendu da) jakinarazi dit Juan Antonio Urbeltz-ek (Bedaxagarren bidez jaso du berria). oier. 2012/02/09 - 11:40:47
Re: Claude Gaignebet
Eskerrik asko Oier eta konpaƱia. ----- Original Message ----- From: Oier Araolaza To: Dantzan zerrenda Sent: Thursday, February 09, 2012 10:52 AM Subject: [dantzan] Claude Gaignebet Claude Gaignebet, frantziar folklorista eta inauterietan espezialista handia hil dela (otsailaren 5ean zendu da) jakinarazi dit Juan Antonio Urbeltz-ek (Bedaxagarren bidez jaso du berria). oier. ------------------------------------------------------------------------------ _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Dantzan-request-/9qXvnWia/9Wk0Htik3J/w < at > public.gmane.org izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. 2012/02/09 - 11:40:47
Lapurdiko inauteriak, 33 urte argitalpen batean
Pasa den urtarrilaren 14an, Dantzan Ikasi programan Thierry Truffaut-ekin "Lapurdiko inauteriak eta bere lehengusuak" izeneko saioa burutu genuen. Bertan inauterien oinarrizko azalpenetatik abiatuta, Europan ohikoak diren hainbat ezaugarri eta azkenik Lapurdiko inauteriaren inguruko xehetasunak ezagutzeko aukera izan genuen. Baina horrekin batera liburu berri eta berezi baten iragarpena egin zigun. Azken 33 urteotan, Lapurdiko inauteriaren inguruan egindako ikerketa eta bilketa lan handiaren emaitza, oso osorik, bere dokumentu, ohar, idazlan, argazki eta agiri guztiekin, argitaratu eta "emango" du argitalpen baten bidez Thierry Truffaut-ek. "Herritarrengandik jasotakoa herritarrei itzuli" nahi diola adierazi zigun Truffaut-ek, eta beraz, material guzti hori, 3.500 orrialdez osatutako lan-mardula, argitaratu eta lapurtar eta inauterizale guztien eskura jarriko du. Liburu bat eta hiru DVDk osatzen dute argitalpena, eta izenburua "Vers un inventaire des traditions carnavalesques et hivernales de la province d 2012/02/01 - 14:56:02
dantzan.com laguntzeko deialdia
*dantzan.com-en jarraitzaileoi deialdia:* *dantzan.com* itxi beharra dela, eta bere etorkizuna kolokan dagoela, zale batzuk adierazi dugu "zerbait" egin nahi genukeela zerbitzu hau bizirauten eta indartzen laguntzeko. Bakoitzak bere arrazoiak izan ditzake: *dantzan.com*-ek ematen diguna baloratzen dugulako, edo informazio iturri nagusiena delako, edo sektorearen elkar harremanerako oso garrantzitsua iruditzen zaigulako, edo asko zor diogulako... Arrazoiak arrazoi, bere zereginean aurrera jarraitzea nahi genukeelako (eta ahal bada, indartzea). Horregatik, erabiltzaile, onuradun, eta interesatu garen aldetik, nahi baldin badugu *dantzan.com*-ek aurrera egitea, batek baino gehiagok adierazi dugu gure ardura ere badela, helburu horren alde gure esku dagoen ahalegina egitea. Hainbat gara jarrera hau azaldu dugunak, bai foroan, bai itxieraren albistean utzitako erantzunetan, bai ahoz zuzenean: "kontatu nirekin", "hemen nago, behar duzuenerako"... eta halakoak. Hau idazten ari naizena Patxi Montero naiz, dant 2012/01/17 - 13:50:05
itxieraren oihartzuna
Dantzazaleon mezuez gain, hainbat blog eta komunikabidek ere aipatu dute dantzan.com-en itxieraren berria. Hona horien bilduma: http://www.dantzan.com/albisteak/dantzancom-itxi/#1326216051 Horiez gain, hainbat aipamen eta animo mezu izan dira sare sozialetan (twitter eta facebook-en) eta hainbat email, eta telefono dei jaso ditugu elkartasuna, laguntasuna, pena eta babesa adierazten. Mila esker den-denori. 2012/01/11 - 01:37:02
Re: dantzan.com itxi beharrean gaude
Lotsarik ez! Harro asko ibili zaitezkete munduan. Tira, eta egun hauetan komentatzen ari garenarekin, has gaitezen lanean. Dantzan.com-ek inauterietako informazio ugari eman izan du orain arte (datak, etab.). Bada, nik uste dut has gintezkeela guztion artean informazio hori osatzen. Donostia aldean, Kalderero eta Artzai eta inudeak, otsaileko lehen asteburuaren bueltan, ezta? Begiratuko dut eta konfirmatuko dut. leire narbaiza arizmendi < leire-Z7Kj4ABq9kbYtjvyW6yDsg < at > public.gmane.org > igorleak hau idatzi zuen (2012eko urtren 10a 13:01): 2012/01/11 - 01:37:02
Re: dantzan.com itxi beharrean gaude
Pentsa, txantiloia eginda daukagu! http://www.dantzan.com/albisteak/hemen-dira-2011ko-inauterien-datak Gari Otamendi < arrabita-DqbNnZW6eopBDgjK7y7TUQ < at > public.gmane.org > igorleak hau idatzi zuen (2012eko urtren 10a 13:18): 2012/01/11 - 01:37:02
