Patxitrapero
Klikatu goizero
Hitza bera baino garrantzitsuago
2012/01/10 - 17:52:02
Mendekua
2012/01/08 - 17:53:05
Pox
Hau da jun dan egunean aipatu nizuen untxia . Pox. Azkenean neronek asmatu behar izena. Ikusi nituen danak hain pozik, izen bat etorri Bizipoz luzeegi... Poz, egoki. - Pox! ... Bota nuen. Eta danak gustora. Guztiz gustora ez dagoena, momentuz, neu. Etxean untxiak dituen adixkide batekin alkartu bainintzen atzo, eta zera esan zidan: kosk egin zaleak direla, eta, sofa, kortina eta antzekoez aparte, argi-indarraren kableak oso gogoko dituztela, euren, eta argi-indar instalazioaren kalterako. Etxean libre, bere kasa uzterik ez, beraz. Atzetik ibili behar. Baina ni bere atzetik baino, bera da nere atzetik dabilena. Maiteminduta edo, ba al dakit nik. Zapaltzeko, ostikoren bat emateko bildurrez nabil momentuoro. Aire kontrolatzailea dirudit. Beti erne, eta beti estresatuta. Edonola ere, gauzak okerragora egingo du. Arra dalako. Haunditan, sekulako joera izaten omen dute, hala esan zidan adiskideak, harrapatzen duten lehenengoaren hankari atxiki, eta iztarteari eragiteko. ..... Ederra erori zait gainera... ___ 2012/01/07 - 17:53:02
Denbora ez dala hain azkar pasatzen
Aurrekoan, urtezahar egunean, kamara poltsikotik atera, eta artxiboetako argazkiak ikusiz, urtearen errepaso azkar bat egin nuen. Ez zan batere zehatza izan, baina bai oso lagungarria ia ahaztuta nituen momentu asko gogoratzeko garaian. - Ze azkar pasatzen dan denbora! - Esaten degu maiz, eta egiaz, ez da horrela. Gogoratzen ditugun gauza guzti hoiek, danak batera momentuan gogoratzeko ezintasuna da gehiago. Patxada lagun, gertakizun bati tiraka hasten zeranean, horrek beste bat dakar, eta bigarren horrek hirugarren bat, eta hirugarren horrek... Halako batean esaten dezun arte: alajaina, ba ibili gera bai aurten, hara ta hona, eta gertatu zaigu gauza piloa. Neu saltoka ibili naiz orain, ariketa horixe eginez, eta berreskuratu ditut momentu galdu batzuk, hementxe ipini nahi ditudanak. 2012/01/05 - 17:56:02
Sen demokratikoa
Etxeko dordoka, nere seme-alabek zeharo abandonatuta duten hori, nik kupida hutsez zaintzen dedan hori, negua etorri orduko, lurrazpian sartu da. Lozorroan dago. Haren ausentzia, beste bizidun baten presentziarekin betetzea bururatu zaie. Zorionez, ostrukarik, edo txerri bietnamitarik ez. Untxitxo bat erosteko grina piztu zaie. Neuk, dordokarekin hainbeste lan hartzen dedan honek, dorkoka hura etxean sartzen utzi nuen eguna hainbestetan madarikatzen dedan honek, ezezko borobila bota die, hortzak erakutsiz... Baina, lehenengo berotasunaren ondoren, hoztu naizenean, pentsatzen jardun det, ea zein naizen ni, minoria hondar hau, haien gehiengo demokratikoa zapuzteko. Ze eskubide duen batek, bakar batek, etxeko gehiengo osoaren ilusioa itotzeko... Baiezkoa eman diet. Ez ordea, nere zutabe demokratikoen atalaiatik, haiei diskurtso zeremoniatsu bat eskeini gabe. Bihar beste bizidun bat izango da gure teilapean (ea ze izen jartzen dioten). Geratzen zaidan zalantza da... Benetakoa ote dan haien nahia. Benetan nahi ote duten untxi bat. Ez ote dan, untxiaren kontu hau, beti atzetik, beti zigorka, beti lana ematen ari zaien TIRANO honen kontrako estrategia maltzurra... Dordokarena errepikatuko ote da? Hori ote haien helburu ezkutua...? Kontatuko dizuet... ______ 2012/01/04 - 18:08:08
Bederatzi urteko deabru batekin
2012/01/03 - 18:09:10
Mende berean, bi planeta
2012/01/02 - 18:11:03
Urteberrion
Joxe Mari Iparragirreren herrian, Urretxun, urtearen lehenengo egunean, Irimo mendira juteko ohitura dago. Txoixoa ta salda banatzen dute, eta, nola debalde dan ;-) jende dexente inguratzen da, tontorrerainoko aldapa kabroi xamarra dan arren. Neu, behin uste det juna naizela Irimora urteberri egunean, nere bizi guztian zehar, eta halako oroipena daukat, ni iritsi nintzenerako txoixoa bukatuta zegoela, edo oso hotza bestela, eta, noski, esperientzia latzek asko markatzen zaituzte. Ez naiz gehiago bueltatu. Aurten ere ez naiz arrimatuko, baina bai hasi nahi det urtea bertan. Duela gutxi izan nintzen, eguzkia gordetzen ari zan batean, eta argazki hau atera nuen. Argi zoragarria zegoen. Urteberrion danoi. Ondo hasi urtea, eta hobeto bukatu. (eta ez gero komeni baino gehio kezkatu) __________________ 2012/01/01 - 18:12:02
Araotz, toki misteriotsua
2011/12/01 - 18:54:03
Danak geldiu, pintxaso!!!
2011/11/29 - 18:19:05
