Teknosexua
Geek euskaldun bat
Workrave: Ordenagailu aurrean ariketak
2010/02/18 - 21:44:05
Workrave: Ordenagailu aurrean ariketak
2010/02/18 - 15:48:02
Ipod-arentzat sounddock bat erostekotan?
2010/02/18 - 15:48:02
Ipod-arentzat sounddock bat erostekotan?
2010/02/15 - 16:37:04
Etorkizuneko SEO-a azpiegitura omen da
Bilbon nago, Search Congress Bilbao hitzaldietan. Atzo mintegien eguna izan zen eta gaur kongresua bera. Atzo Javier Casares-en hitzaldian egon nintzen: El próximo SEO: la infraestructura . Javierren teoria da gaur egun gehienok gauzak ongi egiten ditugula SEO aldetik. Orduan, desberdintzeko hurrengo pausoaren bila jarraitu behar dugula, eta hurrengo pausoa beretzat, abiadura eta perfekzio teknikoa dela. Hau da, zerbitzariak ongi konfiguratzea, webguneak azkar erantzutea, redirekziorik ez edukitzea eta abar. Hainbeste sinesten du gai honetan, bere datacenter propioa sortzen hasi dela! Hor badugu zer hobetu egia esan. Merezi du Javierren aurkezpena ikustea, informazio gehiena hor dago, bere webgunean jarrita. 2010/02/10 - 12:11:08
Moli ezagutu dut
2010/02/10 - 12:11:08
Etorkizuneko SEO-a azpiegitura omen da
Bilbon nago, Search Congress Bilbao hitzaldietan. Atzo mintegien eguna izan zen eta gaur kongresua bera. Atzo Javier Casares-en hitzaldian egon nintzen: El próximo SEO: la infraestructura . Javierren teoria da gaur egun gehienok gauzak ongi egiten ditugula SEO aldetik. Orduan, desberdintzeko hurrengo pausoaren bila jarraitu behar dugula, eta hurrengo pausoa beretzat, abiadura eta perfekzio teknikoa dela. Hau da, zerbitzariak ongi konfiguratzea, webguneak azkar erantzutea, redirekziorik ez edukitzea eta abar. Hainbeste sinesten du gai honetan, bere datacenter propioa sortzen hasi dela! Hor badugu zer hobetu egia esan. Merezi du Javierren aurkezpena ikustea, informazio gehiena hor dago, bere webgunean jarrita. 2010/01/29 - 15:36:03
Moli ezagutu dut
2010/01/28 - 15:54:06
Facebook eta pribatutasuna
Duela aste gutxi esan zuen Mark Zuckerberg, Facebook-en asmatzaileak, "pribatutasunaren garaia bukatu da, ez dago modan". Oraindik ere Facebook-i neurria hartzen ari gara, eta nire jardunean kontu handiz ibiltzen naiz, kontzienteki erabakiz zer publikatu eta zer ez. Baina aspaldi konturatuta nago sekretu gehiegirekin ibiltzea ez dela jostagarria. Zer gustatzen zaigu Facebooken? Ba besteen jardunak ikustea, gure lagunak zertan dabiltzan eta guk egindakoak konpartitzea. Eta hori printzipioz pribatutasunaren aurka doa. Nola bukatuko den hau? Ba ez dakit. Pixkanaka pausoak ematearen aldekoa izaten naiz normalean, harik eta lur labaina aurkitu arte. Azkenean, betikoa. Neurria aurkitu behar. Hala ere, Twitterrekin alderatuta baditu abantailak. Twitter sarritan oso azalekoa egiten zait, ez dakit ziur nor dagoen esaten dudana irakurtzen. Uste dut praktika txarra dela Twitterreko perfila itxia edukitzea, baina aldi berean guztiz irekita uzteak mugatu eta distorsionatu egiten du norberak esaten duena. Kontraesan handiak. Facebook aldiz, etxekoago sentitzen dut. Nik onartutakoek bakarrik jasotzen dituzte nire eguneraketak. Konfidantza gehiago sentitzen dut Facebooken. Agian horregatik idazten dut Facebooken ia beti euskaraz, eta Twitterren askoz gaztelania gehiago. 2010/01/27 - 10:16:03
Facebook eta pribatutasuna
Duela aste gutxi esan zuen Mark Zuckerberg, Facebook-en asmatzaileak, "pribatutasunaren garaia bukatu da, ez dago modan". Oraindik ere Facebook-i neurria hartzen ari gara, eta nire jardunean kontu handiz ibiltzen naiz, kontzienteki erabakiz zer publikatu eta zer ez. Baina aspaldi konturatuta nago sekretu gehiegirekin ibiltzea ez dela jostagarria. Zer gustatzen zaigu Facebooken? Ba besteen jardunak ikustea, gure lagunak zertan dabiltzan eta guk egindakoak konpartitzea. Eta hori printzipioz pribatutasunaren aurka doa. Nola bukatuko den hau? Ba ez dakit. Pixkanaka pausoak ematearen aldekoa izaten naiz normalean, harik eta lur labaina aurkitu arte. Azkenean, betikoa. Neurria aurkitu behar. Hala ere, Twitterrekin alderatuta baditu abantailak. Twitter sarritan oso azalekoa egiten zait, ez dakit ziur nor dagoen esaten dudana irakurtzen. Uste dut praktika txarra dela Twitterreko perfila itxia edukitzea, baina aldi berean guztiz irekita uzteak mugatu eta distorsionatu egiten du norberak esaten duena. Kontraesan handiak. Facebook aldiz, etxekoago sentitzen dut. Nik onartutakoek bakarrik jasotzen dituzte nire eguneraketak. Konfidantza gehiago sentitzen dut Facebooken. Agian horregatik idazten dut Facebooken ia beti euskaraz, eta Twitterren askoz gaztelania gehiago. 2010/01/25 - 10:50:02
